Ramón Jáuregui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramon Jauregi» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Ramón Jáuregui
Ramón Jáuregui (2010).jpg
Europarlamentaria

2014-07-01 - 2019-07-01
Barrutia: Espainia
Hautaketa: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

2012-03-09 - 2014-04-06
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011-12-05 - 2014-07-01 - María Teresa Rodríguez Barahona
Barrutia: Araba
Hautaketa: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Presidentetza ministroa

2010-10-21 - 2011-12-22
María Teresa Fernández de la Vega Itzuli - Soraya Sáenz de Santamaría
Europarlamentaria

2009-07-14 - 2010-10-20
Barrutia: Espainia
Hautaketa: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008-03-27 - 2009-07-13 - María Teresa Rodríguez Barahona
Barrutia: Araba
Hautaketa: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

2004-06-21 - 2008-06-27
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004-03-25 - 2008-04-01
Barrutia: Araba
Hautaketa: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000-03-23 - 2004-04-02
Barrutia: Araba
Hautaketa: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
lehendakari

1990 - 1998
José María Benegas - Nicolás Redondo Terreros
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

1987-03-12 - 1991-02-07
Javier Garcia Egotxeaga - Jon Imanol Azua
Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan

1983-01-04 - 1987-03-14
Jaime Mayor Oreja - Julen Elgorriaga
Donostiako alkatea

1978 - 1979
Fernando Otazu - Iñaki Alkiza
Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
Jaiotza Donostia1948ko irailaren  1a (71 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, sindikalista eta Ministroa
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

José Ramón Jáuregui Atondo[1] (Donostia, 1948ko irailaren 1a) euskal herritar politikaria eta Espainiako Langile Alderdi Sozialistako kidea da. Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea eta Espainiako Presidentetzako ministroa izan zen. Ingeniari teknikoa, zuzenbidean lizentziatua ere bada.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak nafarrak zituen, Ramon Jauregi Donostiako Herrera auzoan jaio zen. Batxilergoa bukatu eta gero, Pasaiako burdinola batean lan egiten hasi zen gauez ingeniaritza ikasi bitartean. Gauez ere, zuzenbidea ikasi zuen 1975ean lizentziatura lortuz. UGTren abokatu-bulego batean hasi zen Errenterian non Txiki Benegas ezagutu zuen. 1973an, PSOE eta UGTko kide bilakatu zen.

UGTren idazkari nagusi zenean, Donostiako Udalan hasi zen 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide bihurtu arte. 1982an Espainiako Gobernuaren ordezkari izendatu zuten eta 1985ean PSE-EEren presidentea.

1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorioz, PSE eta EAJk gobernua sortu zuten eta, Jose Antonio Ardanza lehendakaria izanik, lehendakariorde bilakatu zen.[2]

1988tik 1997ra Euskadiko Alderdi Sozialista eta 1993tik aurrera, PSE-EE alderdiaren idazkari nagusi izan zen, 1985etik 1988ra alderdi horren presidente izan ondoren. Euskal Herriko sozialisten idazkaritza nagusia 1997an utzi zuen, PSOEren Agintaritza Batzorde Federalean ardura berriak hartzeko. 1980. urteaz geroztik, legegintzaldi batean baino gehiagotan izan da Eusko Legebiltzarreko kide: 1980an Gipuzkoako zerrendetan hautatu zuten legebiltzarkide, 1990ean Arabakoetan eta 1994an Bizkaikoetan. 1995etik 1997ra Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu izan zen. Nahiz eta 1994az geroztik izan PSOEren Agintaritza Batzorde Federaleko kide, 1997ko XIV. Kongresuan hautatu zuten Politika Autonomiko alorreko idazkari Zuzendaritza Federalaren baitan, eta orduz geroztik Madrilen aritu da gehienbat politikagintzan.

2000an Espainiako Kongresuaren diputatu aukeratu zuten Arabatik eta 2009an eurodiputatu. 2010eko urriaren 21ean María Teresa Fernández de la Vegak ordezkatu eta Presidentetza Ministro izendatu zuten.[3]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Ramón Jauregi, Francisco González de Lena, Juan Ignacio Moltó García (2004) Un futuro para el trabajo en la nueva sociedad laboral Tirant lo Blanch 565. or. ISBN 9788480027953 .

  Ramón Jauregi, Francisco Egea, Javier de la Puerta (1998) El tiempo que vivimos y el reparto del trabajo Paidós, Estado y Sociedad ISBN 84-493-0597-7 .

  Ramón Jauregi (1997) ¿qué es el reparto? Ideas desde la izquierda Huerga Fierro 49-56. or. .

  Ramon Jauregi (1994) El país que yo quiero: memoria y ambición de Euskadi Bartzelona: Planeta 340. or. .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Jáuregui Aldatu lotura Wikidatan
  1. Abizenak horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Jauregi onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2.   «Benegas intentó ser 'lehendakari' en 1986, pero no lo logró» El País 2009-3-3 .
  3.   «Los cuatro rostros nuevos del Gobierno de Zapatero» Público 2010-11-20 .


Aurrekoa
Fernando de Otazu
Escudo de Donostia.svg
Donostiako Udal Batzordea

1978ko irailaren 24tik - 1979ko otsailera
Ondorengoa
Iñaki Alkiza (EAJ)