Kalaton
Kalaton aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 437 m |
Mota | aintzira eta lake or pond (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 68°49′54″N 22°15′55″E / 68.83176°N 22.2654°E |
Honen parte da | Alta-Kautokeinovassdraget (en) |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Enontekiö |
Hustubidea | Lätäseno ibaia |
Kalaton aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Norvegiako Kautokeino udalerritik pare bat km-ra dagoena. Käsivarsi Eremu Basatiaren mugan dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatiaren mugan, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.
Guoskatjávri iparraldean eta Kalatonjärvi aintzira hegoaldean dira Kalatonen bizilagun nagusiak. Inguruko muinoen gailurretatik erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, urek, lur azpiko pasabideetatik Lätäseno ibaira isurtzea lortzen dute, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.
Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako bi uharte nagusiak zuhaizti txiki bilakatzen dira lurzoru izoztuaren gainean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]