Ketojärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ketojärvi aintzira» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Ketojärvi aintzira
Ketojärvi (fi)
Geografia
Hustubidea Ounasjoki ibaia

Ketojärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pallas-Yllästunturi Parke Nazionalaren eta Pulju Eremu Basatiaren artean dago, Ketomella herriaren ertzean eta Muonio eta Kittiläko udalerrien mugatik hurbil. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, txirri antzeko hegaztiak (urre txirri arruntak esaterako), borrokalariak, kuliska pikartak, zingira-hontzak, mirotz zuriak, eskandinaviako lagopodo ospetsuak, ahatebeltzak, ahatebeltz hegalzuriak, murgilari handiak, zerra txikiak, hego mugimendu motzak egiten dituzten belatz txikiak eta arrano beltzak.

Ketojärvi aintzira.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Iso Salankijärvi hegoaldean eta Peltojärvi ipar-ekialdean dira Ketojärvi aintziraren bizilagun nagusiak. Ura Ounasjoki ibaiaren bidez husten da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da eta bertako Ketojärvensaari uharteak zuhaizti txikia dirudi lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]