Marttajärvi
Marttajärvi aintzira Marttajärvi (fi) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 419 m |
Mota | aintzira eta lake or pond (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 68°35′24″N 22°34′12″E / 68.59005°N 22.57012°E |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Enontekiö |
Hustubidea | Hietajoki ibaia |
Marttajärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira txikitxo bat da. Norvegiako mugatik eta Kaura aintziratik hurbil dago, Tarvantovaara Eremu Basatian; ondorioz, babestuta dago. Bertan eta inguruko zuhaiztietan hegazti kopuru eta espezie anitz aurki daiteke; ipar-belatzak, eskandinaviako lagopodoak, arrano beltzak eta txirri hankalaburrak, esaterako. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia asko dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.
Kaura iparraldean da Marttajärviren bizilagun nagusia. Ura lurpeko pasabideetan barrena, Puussasjoki eta Uijajoki ibaiek osatzen duten Hietajoki ibaira iristen da. Hau, Könkämäenora isurtzen da Kaaresuvanto herriaren parean, azkenik, Bothniako Golkoan bukatzeko. Arrantza ez da oso ospetsua aintzira honetan, baina laponiako amuarrain artiko, amuarrain marroi eta izokin asko aurki daiteke bertan.
Aintziraren hegoaldean, izen gabeko uharte handitxo bat dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]