Seitavuopio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seitavuopio aintzira» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Seitavuopio aintzira
Geografia
Hustubidea Lätäseno ibaia

Seitavuopio aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira txiki bat da. Markkina eta Maunu herrien parean dago eta Lätäseno ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du; Seitavuopio, Lätäsenoren azkeneko aintzira da, Könkämäenorekin batu eta Muonionjoki ibaia sortu aurretik. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira. Nahiz eta, aintzira ez dagoen babesturik, bertan inguruko eremu basatietan babestuak dauden hegazti ugari aurki daiteke; hala nola, aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]