Sotkajärvi

Koordenatuak: 68°19′11″N 23°17′10″E / 68.31962°N 23.2861°E / 68.31962; 23.2861
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sotkajärvi aintzira» orritik birbideratua)
Sotkajärvi aintzira
Sotkajärvi (fi)
Datu orokorrak
Garaiera289,4 m
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Azalera2,7458 km²
Geografia
Map
Koordenatuak68°19′11″N 23°17′10″E / 68.31962°N 23.2861°E / 68.31962; 23.2861
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
Hidrografia
HustubideaPalojoki ibaia
Arro hidrografikoaTorne river basin (en) Itzuli

Sotkajärvi aintzira, Finlandiako Enontekiö udalerriaren bihotzean dagoen aintzira txiki bat da. Muotkajärvi eta Ounasjärvi aintziren eta Hetta eta Muotkajärvi herrixken ondoan dago, Suediako mugatik hurbil. Neguan, bertako ura izoztu egin ohi da, eta izotz-arrantza egiteko asmoarekin gerturatzen den arrantzale asko dago. Laponiako amuarrain artiko handiak amuarrain marroiak eta izokinak dira nagusi aintzirako arrainen artean.

Pallas-Yllästunturi Parke Nazionaletik hurbil dago, non herrialde osoko hegazti-espezie gehienak duten habia , eta uda partean, 150 hegazti-espezie ezberdin baino gehiago batzen diren basoetan. Batetik, negua bertan igarotzen duten eper zuriak, eskinosoak, kaskabeltz borealak eta mokokerrak daude; eta bestetik, udaberri partean etortzen diren buztanzuri eta elur-berdantza dotoreak [1].

Ugaztun handi asko dago ere; hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak, otsoak eta altze nagusiak esaterako [1].

Aintzira oso txikia da inguruko aintzirekin alderatuta, eta ura, Palojoki ibaiaren bitartez Könkämäeno ibaira iristen da, bertatik Bothniako Golkora joateko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]