Vuomajärvet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vuomajärvet aintzira» orritik birbideratua)
Vuomajärvet aintzirak
Vuomajärvet (fi)
Geografia
HustubideaPöyrisjoki ibaia

Vuomajärvet aintzirak Enontekiö udalerri finlandiarrean dauden aintzira multzo bat dira. Pöyrisjärvi Eremu Basatiaren barnean dago, Pöyrisjärvi aintziratik hurbil. Bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Pöyrisjärvi iparraldean Vuomajävet aintziren bizilagun nagusia da. Pöyrisjoki ibaiak zeharkatzen ditu aintzirak iparraldetik hegoaldera, beraz, ibaiaren betebidea eta hustubidea bera da.

Aintzirak oso ezagunak dira arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da eta bertako uharte bakarrak, Turvekammi uhartean zehazki, zuhaizti txiki bilakatzen da lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]