Muotkajärvi aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muotkajärvi aintzira
Muotkajärvi (fi) / Muotkejávri (se)
Motaaintzira
Geografia
HustubideaOunasjoki ibaia

Muotkajärvi aintzira (iparraldeko samieraz:Muotkejávri), Enontekiö udalerrian dagoen aintzira da. Aintzira finlandiar honen hertzean, izen bera duen herrixka bat dago, Enontekiöko aireportua eta iparraldeko sauna onenak dituena. Ounasjärvi aintziratik hurbil dago, eta honenbestez, bere hertzean dagoen Hetta hiriburutik. Enontekiö udalerriaren bihotzean dago, Pallas-Yllästunturi Parne Nazionalaren mugatik oso gertu. Herrialde osoko hegazti-espezie gehienak dute habia inguruetan, eta uda partean, 150 hegazti-espezie ezberdin baino gehiago batzen dira basoetan. Batetik, negua bertan igarotzen duten eper zuriak, eskinosoak, kaskabeltz borealak eta mokokerrak daude; eta bestetik, udaberri partean etortzen diren buztanzuri eta elur-berdantza dotoreak [1].

Ugaztun handi asko dago ere; hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak, otsoak eta altze nagusiak esaterako [1].

Bere urak, bizilagun duen Ounasjärvi aintzirarenak bezala, Ounasjoki ibaian isurtzen dira, handik Kemijoki ibaira joateko eta azkenik, Bothniako Golkoan amaitzeko. Aintzira, arrantza-leku ospetsua da inguruetan, laponiako amuarrain artiko, amuarrain marroi eta izokin arrain asko baitago bertako ur emankorretan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]