Salttijärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salttijärvi aintzira» orritik birbideratua)
Salttijärvi aintzira
Salttijärvi (fi)
Geografia
HustubideaMaljasjoki ibaia

Salttijärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira txikitxo bat da. Kaura eta Marttajärvi aintziretatik hurbil dago, Tarvantovaara Eremu Basatian; ondorioz, babestuta dago. Bertan eta inguruko zuhaiztietan hegazti kopuru eta espezie anitz aurki daiteke; ipar-belatzak, eskandinaviako lagopodoak, arrano beltzak eta txirri hankalaburrak, esaterako. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia asko dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Marttajärvi iparraldean da Salttijärviren bizilagun nagusia. Tarvantojoki ibaiak dakarren urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, urek, Maljasjoki ibaiaren bitartez Könkämäeno ibaira isurtzea lortzen dute, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko. Arrantza ez da oso ospetsua aintzira honetan, baina laponiako amuarrain artiko, amuarrain marroi eta izokin asko aurki daiteke bertan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]