L linea (Euskotren)
Lutxana ↔ Sondika | |
---|---|
Euskotren Trena | |
| |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Aldiriko trena |
Eskualdeak | Txorierri, Euskal Herria |
Geltokiak | 3 |
Jabea | Euskal Trenbide Sarea |
Webgunea | www.euskotren.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1893ko maiatzaren 1a |
Eragilea | Euskotren Trena |
Ibilgailuak | 44 (beste linearekin) |
Ibilgailuen luzera | 52-69 m |
Maiztasuna | 60' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 4,619 km |
Galiboa | 1 000 mm |
Abiadura maximoa | 90 km/h |
|
Euskotren Trenako E3a linea (Lehen, L linea) Eusko Trenbideak enpresak Lutxana eta Sondika geltokien artean egiten duen zerbitzua da. Linea mendebaldetik ekialdera doa, Txorierri haranarekin.
Lehen bidaia 1893ko maiatzaren 1an egin zuen Ferrocarriles Vascongados enpresak, Lutxana eta Artebakarra arteko geltokietan.
3 geltokietatik 1tan Bilboko metroarekin lotura dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea irekitzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1893ko maiatzaren 1.an Lutxana-Mungia trenbidearen lehenengo fasea inauguratu zen, Lutxanako geltokitik Artebakarrako geltokira 9,85 kilometroko trenbidea eraikita, zabalera metrikoan. Lau geltoki (Lutxana, Asua-Erandio, Sondika eta Artebakarra) eta sei geraleku (Arriagas, Zangroiz, Elotxelerri, Gastañaga, Aburto eta Aiartza) zituen.
Lehenengo luzapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1894ko uztailaren 9an Artebakarra-Mungia tartea ireki zen, trenbideari geltoki bat (Mungia) eta bi geraleku (Zabalondo / Laukariz eta Atxuri) gaineratuz.
Lutxana eta Mungia arteko bidaiaren iraupena 45 minutukoa zen.[1]
Zerbitzua bertan behera gelditzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]60ko hamarkadan Bilboko aireportuko pistak luzatu ziren, eta trenbidea hurbilegi egoteagatik 3.268 metro luzedun saihesbidea eraiki behar izan zen. Lanak zirela eta, tren zerbitzua bertan behera utzi behar izan zen 1966ko ekainaren 10etik 1967ko martxoaren 1.a bitartean, horren ordez autobus zerbitzua eskainiz.[2]
1975ko maiatzaren 11n, aireportuko instalazioen luzapen berri batek eraginda, Sondika eta Mungia arteko trenbidea behin-betiko eten zen.
1997ko urtarrilaren 1.an Lutxana eta Sondika arteko bidaiarien garraio zerbitzua ere bertan behera utzi zen, 80ko hamarkadan gertatutako krisialdiagatik eskariaren beherakada handia eman baitzen, Txorierrian zeuden industria gehienak desagertu ondoren. Hala ere, trenbidea mantentzen jarraitu zen, Lutxanako kotxetegietara sarbide baita.
Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947ko uztailaren 1.an Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresak Lutxana-Mungia trenbidea erosi zuen, eta trenbidearen eguneraketari ekin zion, Lutxana eta Sondika arteko tartea 1949ko urriaren 12an elektrifikatuz, eta Mungiara arte 1950eko irailaren 3an, korronte jarraian 1500 V-ko tentsioaz.
Euskotren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977an Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa publikoak trenbidea bereganatu ondoren, hurrengo urtean trenbidea Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion. Honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu zuen trenbideen kudeaketarako, eta honen jabe bihurtu zen 1982ko maiatzaren 23an.
1995eko azaroaren 11n Bilboko metroaren 1. linea inauguratu zen, Lutxanako geltokian Euskotren eta Metroaren arteko aldageltokia ezarriz.
2015ean, Bilboko metroaren 3. linearen eraikitze-lanen ondorioz, Euskotrenen Txorierriko linean afekzio handiak izan ziren, eta Bilboko Zazpikaleetako geltokian tren zerbitzua eten behar izan zen. Horregatik, 2015eko ekainaren 1.an, 1997an itxitako Lutxana eta Sondikako geltokien arteko tartea berrireki zen, Txorierriko linearen barruan, tren zerbitzuak Lutxana eta Lezama arteko ibilbideak eginez.[3]
2017ko apirilaren 8an, Metroaren 3. linea ireki ondoren, Lutxana eta Sondika arteko trenbidea irekita mantentzea erabaki zen, Lutxana eta Sondikako geltokien arteko anezka zerbitzua eskainiz, 60 minutuko maiztasunaz.
Geltokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokia | Gunea | Udalerria | Konexioak | |||
---|---|---|---|---|---|---|
■ | Lutxana | 2. gunea | Erandio | |||
■ | Zangroiz | 2. gunea | Sondika | |||
■ | Sondika | 2. gunea | Sondika |
Geltokien izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskotren Trena sareko geltokiak Euskal Trenbide Sarea enpresak kudeatzen eta mantentzen ditu 2004ko irailaren 2tik. Hala ere, Eusko Trenbideak enpresak ditu trenak eta horiek ustiatzeaz arduratzen da.
Azpiegitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineak Lutxana—Sondika burdinbidea bakarrik erabiltzen du, Lutxana eta Sondika geltokien artean.
Ustiapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea Eusko Trenbideak usiatzen du Euskal Trenbide Sareak kudeatutako trenbide eta geltokietan.
Maiztasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez besteko denborak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.
lineak Lutxana geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[4]
Flota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Euskotren Trenaren flota 44 ibilgailuarik osatzen dute.[5]
Eraikitzailea | Modeloa | Kopurua | Entregatzeko urteak | Luzera (m) | Eserlekuak | Guztizko edukiera |
---|---|---|---|---|---|---|
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles | S-900 | 30 | 2011 - 2014 | 69,458 | 214 | 400 |
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles | S-950 | 14 | 2016 - | 52,458 | 94 | 296 |
Tarifak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea horrek, guztira, gune bakarra zeharkatzen ditu:
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Tardaba 45 minutos en llegar a Lutxana». El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Luchana a Munguía (Suburbanos de Bilbao). (Noiz kontsultatua: 2017-10-27).
- ↑ Euskotren. «ekainaren 1etik aurrera garraio aldaketa Txorierriko linean 3. lineako obrak direla eta» (Noiz kontsultatua: 2015-03-31).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Sarrera | Euskotren» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-28).
- ↑ EUSKOTREN S/900 ALDIRIKO TRENA
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskotren Trena
- E1 linea (Euskotren)
- E2 linea (Euskotren)
- E3 linea (Euskotren)
- E4 linea (Euskotren)
- E5 linea (Euskotren)