Lankide:Naiaraa.hg/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kosmetika naturala jatorri naturaleko osagaiez (animaliak, mineralak edo landareak) egindako produktu kosmetikoei deritze, normalean ekoizpen ekologikotik datoztenak. Kosmetiko naturalek ez dute inolako sintesizko elementurik haien konposaketan, eta haien ekoizpenean ez dira ez irradiatuak (irradiazio ionizatzailea) ez animalietan testatuak izaten.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larruazalarentzako Kosmetikoak [1][2][3][4][5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen arrunta Izen zientifikoa Propietateak (elementu aktiboak) Propietateak (funtzioak) Erabilerak
Albaka/ Basilikoa Ocimum basilicum (Laminaceae) Azido linoleikoa Antiinflamatorioa

Antibakterianoa

Aknearen bakterioaren (Cutibacterium acnes) aurkako tratamendua.
Aloe Vera Aloe vera (Asphodelaceae) Bitaminak (B1, B2, B3, B6, C) eta azido folikoa. Antioxidatzailea

Antiinflamatorioa

Antibakterianoa

Antifungikoa

Larruazala birsortu.

Zahartzearen aurkakoa.

Hidratatzailea.

UV izpien aurkako babesa.

Koko-olioa Cocos nucifera (Areaceae) Gantz-azido poliasegabeak (mono-, di- eta triglizerido moduan) Antiinflamatorioa Larruazala babestu eta lehortzea saihestu.
Mangoa Mangifera indica (Anacardiaceae) Azido oleikoa, estearikoa eta triglizeridoak. Antibiotikoa Larruazala babestu eta lehortzea saihestu.
Te berdea Camellia sinensis (Theaceae) Polifenolak (katekinak) Antioxidatzailea

Fotobabeslea

Antiinflamatorioa

Zahartzearen aurkakoa.

Larruazal lehorra.

Despigmentazioa.

Mahats-hazia Vitis vinifera (Vitaceae) Proantozianidina polifenolikoak, prozianidak. Antioxidatzailea Zauriak orbaindu.

Zahartzearen aurkakoa.

Larruazala garbitu.

Kamamila Matricaria recutita (Asteraceae) Flabonoideak, apigenina. Antiinflamatorioa Larruazala orbaindu.
Luzokerra Cucumis sativus (Cucurbitaceae) Entzima antioxidatzaileak eta superoxido dismutasa. Antioxidantea

Antiinflamatorioa

Orbaintzailea

Larruazala freskatu, orbaindu eta lasaitu.
Kuiatxoa Cucurbita pepo (Cucurbitaceae) Azido linoleiko, oleiko, palmitiko eta estearikoa. Antiinflamatorioa Aknea eta zaldarrak tratatu.
Erle-polena Polifenolak, bitaminak, flabonoideak. Antiinflamatorioa

Antioxidatzailea

Antibakterianoa

Antifungikoa

Zahartzearen aurkakoa.

Ilearentzako kosmetikoak[4][6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen arrunta Izen zientifikoa Propietateak (elementu aktiboak) Propietateak (funtzioak) Erabilerak
Albaka morea Ocimum tenuiflorum Gantz-guruinen erregulazioa. Xanpua eta ile-egokitzailea.
Erromeroa Salvia rosmarinus Azido kafeikoa eta azido errosmarinikoa Ilearen hazkuntzaren estimulatzailea.

Ilearen erorketa ekidin.

Buru-azala leundu.

Gantz-guruinen erregulazioa.

Xanpua eta tonikoa.
Eukalipto urdina Eucalyptus globulus 1,8-zineola, limonenoa eta α-pinenoa. Buru-azala elikatu.

Gantz-guruinen erregulazioa.

Xanpua eta maskara.
Ezkaia Thymus vulgaris Ilearen erorketa ekidin.

Zahi-kontrakoa.

Buru-azalaren odol-jarioaren estimulatzailea.

Xanpua eta tonikoa.
Henna Lawsonia inermis Azido henotanikoa (lawsona), lupeola, ß-sitosterola eta estigmasterola. Ilearen hazkuntzaren estimulatzailea.

Ilearen erorketa ekidin.

Xanpua, ile-egokitzailea eta tindagarria (kobre-kolorea).
Intxaurrondo beltza Juglans regia Ilearen erorketa ekidin.

Zahi-kontrakoa.

Buru-azala arindu.

Xanpua eta tonikoa.
Izpiliku fina Lavandula angustifolia Linalino azetatoa, linaloola, 1,8-zineola eta mentola. Ilearen hazkuntzaren estimulatzailea.

Zorrien-kontrakoa.

Xanpua, ile-egokitzailea eta zorrien aurkako lozioa.
Kamamila Matricaria recutita Apigenina, lebomenola eta kamazulenoa. Ilearen hazkuntzaren estimulatzailea. Xanpua, ile-egokitzailea, tonikoa eta tindagaia (ilehoria).
Kurkuma Curcuma longa Kurkumina Ilearen kolorea aldatu. Tindagaia (ilehoria eta laranja).
Lehio-geranioa Pelargonium graveolens (-)-zitronelola, geraniola, zitronelila eta linaloola. Ilearen erorketa ekidin.

Gantz-guruinen erregulazioa.

Zahi-kontrakoa.

Buru-azalaren odol-jarioaren estimulatzailea.

Xanpua eta ile-egokitzailea.
Mendafina Mentha x piperita Mentola, mentona, mentil azetatoa, neomentola, 1,8-zineola,mentofuranoa eta isomentona. Azkura, hantura eta erredurak arindu. Xanpua eta ile-egokitzailea.
Salbia sendakaria Salvia officinalis 1,8-zineola, berbenona, kanforra, α-pinenoa eta borneola. Ilearen hazkuntzaren estimulatzailea.

Zahi-kontrakoa.

Xanpua eta tonikoa.
Te-arbola Melaleuca alternifolia Terpinen-4-ola eta 𝛿-terpinenoa. Buru-azala arindu.

Zahi-kontrakoa.

Zorrien-kontrakoa.

Xanpua, tonikoa eta zorrien aurkako lozioa.

Araudia[7][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasuna (EB)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasunean badago elikagai “organiko, ekologiko eta biologikoa” definitu eta arautzen dituen legedi bat; termino hauen erabilera 834/2007 eta 889/2008 Araudi Komunitarioek arautzen eta babesten dute. Kosmetikoen kasuan, berriz, egun ez dago kosmetiko batek naturaltzat jotzeko bete beharreko baldintzak zehazten dituen auarudi ofizialik.  Produktu kosmetikoen fabrikatzaileek legedi finkorik ez dutenez, konpainia pribatuen irizpideen menpe jartzen dira kosmetikoak naturalak direla ziurtatzeko.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia mailan BioVidaSana elkarteak kosmetiko naturalak berresteaz arduratzen da. Haren araudiaren arabera, BioVidaSanak kosmetiko naturalak izendatzeko hiru kategoria bereizten ditu:

I. kategoria:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri naturaleko osagaiez osaturiko produktuak, zeinetaik %90-a gutxienez jatorri ekologikoa duten. Etiketatzean "produktu kosmetiko ekologiko" terminoa erabili ahalko da, edota "ekologiko", "biologiko" eta "organiko" terminoak produktuaren izaerarik lotuta. Adb. Xaboi ekologikoa.

II. kategoria:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri naturaleko osagaiez osaturiko produktuak, zeinetaik %15-89 artean jatorri ekologikoa duten. Etiketatzean "%x-ko osagai ekologikoak dituen produktu kosmetiko naturala" erabili ahalko da, eta osagai ekologiko guztiak izendatu beharko dira. "Kosmetiko ekologiko", "Eko." eta "Bio." bezalako terminoak bakarrik produktuaren osagai ekologikoen portzentaia %40 baino altuagoa bada erabili ahalko dira.

III. kategoria:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri naturaleko osagaiez osaturiko produktuak, zeinetaik bat ere ez edo %15-a baino gutxiago jatorri ekologikoa duten. Etiketatzean bakarrik "kosmetiko natural" eta "natural" terminoak erabili ahalko dira, eta, osagai ekologikorik egotekotan, * batez markatu beharko dira.


Produktuari dagokion kategoriaren logoa aipatzeaz gain, produktuak derrigorrez bio.inspecta ziurtapen-erakundea aipatu beharko du, bai "bio.inspecta bidezko ziurtagiria" esaldia edota BioVidaSana araudiarentzako bio.inspecta logoa erabiliz. Aurretik aipaturiko kategoriengaz gain, BioVidaSanak produktu kosmetiko ekologikoak soilik ekoizten dituzten enpresei ECOPlus kategoria esleitzen die.

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian bi ziurtagiri-emaile garrantzitsuenak hauek dira:

ECOCERT[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurtatze-enpresa honek produktuen ekoizpen prozesuan ingurumena errespetatzen dela bermatzen du, haien banaketan barne. Ecocert-ek bi kosmetiko-kategoria bereizten ditu:

Kosmetiko naturala:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagai guztien %95-a, ura barne, jatorri naturala izan behar dute; gainerako %5-a zerrenda mugatu batean sailkaturiko sintesizko osagaiak izan daitezke, kontserbagarri eta ezinbesteko konposatu gehigarri batzuk, esate baterako. Osagai guztien %5-ak nekazaritza organikotik etorri behar da, landare-osagaien %50-a osatzen duena.

Kosmetiko naturala eta organikoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria honetan sailkatzen diren produktu kosmetikoak aurreko kategoriaren arau berak jarraitzen dituzte baina, kasu honetan, osagai guztien %10-ak nekazaritza organikotik etorri behar da, landare-osagaien %95-a osatzen duena. Gainera, produktuak silikona, parabeno, koloratzaile edota lurrin sintetikoak bezalako konposatu debekatuak eramatea ez da onartuko. Produktuaren ekoizpenak ingurumena errespetatu beharko du, eta haren erabilera ezin izango da animalietan testatu.

COSMEBIO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurtagiri hau marka frantziarrentzako da soilik. BIO etiketa eskuratzeko, produktu kosmetikoek honako ezaugarriak bete behar dituzte:

  • Osagaien %95-ak jatorri naturala izan behar du, eta onarturiko prozeduren bidez eraldatuak izan. Gainerako %5-a onarturiko osagaien zerrenda mugatuan agertu behar da.
  • Landare-osagai guztien %95-ren jatorria BIO ziurtagiria duten landare-produktuak izan behar da.
  • Amaierako produktuaren osagaien %10-a biologikoa izan behar da.


Cosmebiok berretsitako produktu kosmetikoek ezin dituzte petrokimikatik eratorritako produkturik, animalia-produkturik (erle-argizaria eta lanolina izan ezik) parafinarik, silikonarik edota beste inolako osagai sintetikorik izan haien osagaien artean. Gainera, ezin izango dira animalietan testatu, eta produktuen ontzi eta bilgarriak biodegradagarriak edota birziklagarriak izan beharko dira.

Alemania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BDIH[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde honek eskaintzen duen ziurtagiria eskuratzeko produktu kosmetikoek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Produktuaren osagaiak kosmetiko organikoak sortzeko erabili daitezkeen 700 osagaien zerrendan ageri dira; hauen artean baimenduriko sintesizko kontserbatzaile batzuk ageri dira, ontzian aipatuta agertu behar direnak.
  • Petrokimikaren, sintesizko lurrinen, koloratzaileen, genetikoki eraldaturiko organismoen, bale haragiaren eta animalia kolagenoaren erabilera guztiz debekaturik dago, baita animalietan produktuak testatzea ere.

Erresuma Batua (EB)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SOIL ASSOCIATION[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek haiek ezarritako estandarrak betetzen dituzten baserri organikoak, enpresak eta produktuak aztertu eta ziurtatzen ditu. Produktu kosmetiko bat organikotzat hartzeko, honako ezaugarri hauek bete behar ditu:

  • Produktuaren osagaien %95-a organikoa izan behar da.
  • Kopuru mugatuetan, produktuak gehigarri ez organikoak eraman ditzake, hauek jatorri transgenikoa ez duten bitartean.
  • Produktuaren ekoizpen eta garraioan ahalki eta soinu kutsadura maila baxuena sortzen ahalegindu behar da.
  • “X organikoz eginda” baieztapena erabili ahal izateko, produktuaren osagaien %70-a gutxienez organikoa izan behar da.

Estatu Batuak (AEB)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetan, enpresa kosmetikoek elikadurarako ezarritako eredua erabiltzen dute, ez baitago kosmetiko organikoetarako araudirik.

USDA (United States Department of Agriculture)

USDAk "organiko" terminoa arautzen du, nekazaritzako produktuei Programa Nazional Organikoaren (NOP) bidez aplikatzen zaien arabera. Produktu kosmetiko batek osagai organikoak baditu, USDAk ziurtatu behar du. Lau gradu daude produktua izendatzeko, orduan ziurtagiria lortu ondoren lau gradu organikoetatik bat jasotzen du, gradua ezarriko da eduki organikoaren eta beste faktore batzuen arabera.

USDAk definituriko mailak:

  1. % 100 organikoa: Produktuak (ura eta gatza sartu gabe) modu organikoan egindako osagaiak bakarrik eduki behar ditu.
  2. Organikoa: Osagaien% 95-ek, gutxienez, ekoizpen ekologikokoa izan behar du (ura eta gatza izan ezik). Gainerako osagaiek (nekazaritzakoak ez diren substantziak) Zerrenda Nazionala edo nekazaritzako ekoizpen organikoen zerrenda agertu behar dira.
  3. Osagai organikoekin fabrikatua: Produktuaren %70-ek, gutxienez, osagai organikoeak ditu, eta produktuaren etiketan hiru osagai organiko jarri daitezke etiketa nagusian.
  4. Osagai organikoen % 70 baino gutxiago: Produktuak ezin du “organiko” terminoa erabili etiketa nagusiaren edozein zatitan. Hala ere, USDAk etiketan osagaien zerrendan organikoki ekoitzi direla ziurtatu duen osagaiak identifika ditzakete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Dini, Irene; Laneri, Sonia. (2021-01). «The New Challenge of Green Cosmetics: Natural Food Ingredients for Cosmetic Formulations» Molecules 26 (13): 3921.  doi:10.3390/molecules26133921. ISSN 1420-3049. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. Nasir, Hasmida Mohd. «Natural Ingredients in Cosmetics from Malaysian Plants: A Review» Sains Malaysiana (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  3. Saewan, Nisakorn; Jimtaisong, Ampa. (2015-03). «Natural products as photoprotection» Journal of Cosmetic Dermatology 14 (1): 47–63.  doi:10.1111/jocd.12123. ISSN 1473-2165. PMID 25582033. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  4. a b Aburjai, Talal; Natsheh, Feda M.. (2003-11). «Plants used in cosmetics» Phytotherapy research: PTR 17 (9): 987–1000.  doi:10.1002/ptr.1363. ISSN 0951-418X. PMID 14595575. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  5. Xi, Xiaozhi; Li, Jia; Guo, Shasha; Li, Yujuan; Xu, Fangxue; Zheng, Mengmeng; Cao, Hui; Cui, Xiaowei et al.. (2018-09-01). «The Potential of Using Bee Pollen in Cosmetics: a Review» Journal of Oleo Science 67 (9): 1071–1082.  doi:10.5650/jos.ess18048. ISSN 1347-3352. PMID 30111679. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  6. (Ingelesez) Abelan, Ursulandréa Sanches; de Oliveira, Andressa Costa; Cacoci, Érica Savassa Pinto; Martins, Tércio Elyan Azevedo; Giacon, Virginia Mansanares; Velasco, Maria Valéria Robles; Lima, Cibele Rosana Ribeiro de Castro. (2022-04). «Potential use of essential oils in cosmetic and dermatological hair products: A review» Journal of Cosmetic Dermatology 21 (4): 1407–1418.  doi:10.1111/jocd.14286. ISSN 1473-2130. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  7. Txantiloi:ISO 639-1 cas Mosquera Tayupanta, Tatiana. (2015). La investigación en la cosmética natural, 32-36 or. ISBN 978-9978-10-230-5..