Manchester City Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manchester City F.C.» orritik birbideratua)
Manchester City Football Club
Manchester City Stadium Tour (6910199371).jpg
Ezizena(k) City
Citizens («hiritarrak»)
Sky Blues («zeru-urdinak»)
Sorrera 1880 (duela 141 urte)
Futbol zelaia City of Manchester Stadium
edukiera: 47.726 lagun
inaugurazioa: 2002
Jabea City Football Group
Presidentea Arabiar Emirerri Batuak Khaldoon Al-Mubarak
Entrenatzailea Katalunia Josep Guardiola
Liga Premier League
2020-21 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Chelsearen aurkako partida, Premier Leaguekoa, 2013an.
Taldeko egungo izar nagusia, Kun Agüero.
Egungo entrenatzailea, Josep Guardiola.

Manchester City Football Club Ingalaterrako Premier League futbol ligan jokatzen duen futbol klub bat da. 1880an St. Mark's (West Gorton) izenarekin sortua, 1887an Ardwick Association Football Club bilakatu zen, eta azkenik, 1894. urtean, Manchester City izena jarri zioten. Etxeko partidak City of Manchester Stadium estadioan jokatzen ditu 2003az geroztik.

Historian, zazpi aldiz irabazi du Ingalaterrako Liga, sei aldiz Ingalaterrako Kopa, zortzi aldiz Ligako Kopa eta behin Europako Errekopa.

Aipatzekoa da Manchester Cityk (the Citizens) hiri bereko Manchester Unitedekin (the Red Devils) duen lehia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Connellek eta St. Mark's elizako beste bi kidek St. Mark's (West Gordon) taldea sortu zuten 1880an. 1887an Hyde Roaden joko zelai berria estreinatzerakoan taldeak izena aldatu zuen, Ardwick A.F.C. bihurtuz. 1892. urtean Federazio Ingelesera elkartu eta bigarren mailan Second Division hasi zen jokatzen. Taldeak arazo ekonomiko ugari izan zituen eta 1894-95 denboraldian berregituratze baten ondorioz Manchester City Football Club izena hartu zuen.

1899an lehen mailara igotzea lortu zuen eta 1904an aurreneko titulua irabazi zuen, Ingalaterrako Futbol Kopa. Finalean Bolton Wanderers garaitu zuen 1-0 irabazita. Hurrengo urteetan arazo ugari izan zituen; diru gabeziari 1920an Hyde Park zelaian izandako sutea gehitu baitzitzaion. Horren ondorioz 1923an zelai berria inauguratu zuten, Mine Road izenekoa. 1926an kopako final berri bat jokatu zuen, berriz ere Bolton Wanderers taldearen aurka, baina oraingoan boltondarrak nagusitu zitzaiziko aurreko emaitza berberarekin, 1-0.

1930. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada emankorra izan zen. 1933an eta 1934an Kopa finalak jokatu zituen berriz, lehenengoa Evertonen aurka galdu zuen baina bigarrenean Portsmouthi 2-1 irabazi zion. Kopa ekitaldi hartan ikusle kopuruaren errekorra hautsi zuen Stoke Cityren aurkako partidan, 84.569 ikusle hain zuzen ere. 2016 artean iraun zuen errekor horrek.

1937an Ingalaterrako Liga irabazi zuen lehenengoz. Hurrengo denboraldian ordea bigarren mailara jeitsi zen, beste edozein taldek baino gol gehiago sartu zituen arren.

1950-1970. hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte luzetan bigarren mailan egon ondoren 1950. hamarkadaren erdialdera Revie Plan izeneko sistema asmatu zuen eta berehala hasi zen emaitzak jasotzen. 1955 eta 1956an Kopa final berriak jokaytu zituen, lehenengoa Newcastle Uniteden aurka galdu eta bigarrena Birmingham City garaituz. Partida bietako emaitza 3-1 izan zen.

1965ean lehen mailara itzuli zen Joe Mercer eta Malcom Allison entrenatzaile zirela. Colin Bell eta Francis Lee ziren jokalari izarrak. 1968an bigarren Liga eskuratu zuen eta 1969n laugarren Kopa. Kopa garaipen honek Europako Errekopa jokatzeko aukera eman zion. Final hamaseirenetan Athletic kanporatu zuen, Bilbon 3-3 eginez eta Manchesterren 3-0 irabaziz, eta finalera iritsi zen. Vienan joakturiko finalean Górnik Zabrze talde poloniarra garaitu zuen 2-1 emaitzaz. 1970. hamarkadan titulu berriak eskuratu zituen, bi Ligako Kopa eta Community Shield bat.

XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980 eta 1990. hamarkadak behe mailatan egin zituen, hirugarren mailan ere izan zen.

1998an David Bernsteinek taldearen presidentzia hartu eta aldaketa ekonomiko handia ekarri zuen. 2000. urtean Premier Leaguera igotzea lortu zuen baina urtebeterako. Kevin Keegan entrenatzailea fitxatu zuten orduan eta inoizko zenbaki onenekin (gol eta puntu gehien) maila gorenera itzuli zen. 2003an zelai berria estreinatu zuten, City of Manchester Stadium, eta 2008an Abu Dhabi United Group for Development and Investment taldeak hartu zuen Manchester City eta diru asko sartuz puntako jokalariak ekarri zituzten. Ordutik aurrera Ingalaterrako talde onenetakoa izan da, Ingalaterran titulu gehien irabaziz. Dagoeneko bost Premier Liga irabazi ditu, 2012 eta 2021 artean.

2016an Pep Guardiola fitxatu zuen eta harekin nagusi izan da Ingalaterrako txapelketatan. Nazioarte mailan ordea ez du espero zuen arrakastarik izan, final bakarra jokatu baitu (2021eako Txapeldunen Liga) eta Chelseak 1-0 garaitu zuen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehengo uniformea: kamiseta urdina da, urdin argia, eta marra zuriekin. Galtzak zuriak dira eta galtzerdiak kamisetaren kolore berdina du, urdin argia. Azken urteetan galtza urdin argiak ere erabili izan ditu.
  • Bigarren uniformea: kamiseta ere urdina da, baina ilunagoa. Galtzak, kasu honetan, urdinak dira ere eta galtzerdiak zuriak.
  • Hirugarren uniformea: kamiseta zuria da, marra batzuekin, galtza beltzekin eta media zuriekin.

Historikoa[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Gordon
(1884-1887)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Ardwick
(1887-1894)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1894-1951
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1951-etik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1976-1985

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria arrano batez osatua dago, hiru izarrekin (urre kolorekoak). Erdialdean hiru lerro agertzen dira, zuriak. Goiko zatian, berriz, belaontzi bat dago. Bi atalak banatzeko, lerro beltz bat dago, M.C.F.C siglekin. Beherago zinta bat dago, Superbia in Proelia letrekin.

Estadioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 25[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Txapeldunen Liga 2020-21 Ingalaterra Chelsea 1-0 Manchester City Porto
Europako Futbol Errekopa 1969-70 Manchester City 2-1 Polonia Górnik Zabrze

Euskal Herriko taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manchester Cityk kanporaketa bakarra jokatu du Euskal Herriko taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1969-70 Europako Errekopa Final hamaseirenak Athletic
Manchester City
3-3
3-0
Manchester City
Athletic

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an sortu zen.

  • Ingalaterrako Liga:
    • Txapelduna (1): 2016.
    • Bigarrena (1): 2015.
  • Ingalaterrako Kopa:
    • Txapelduna (2): 2014, 2016

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Manchester City - Historical Football Kits. Noiz kontsultatua: 2017-08-29.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Flag of England.svg
Premier League 2020-21
Flag of Wales (1959).svg

Arsenal | Aston Villa | Brighton | Burnley | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Sheffield United | Southampton | Tottenham Hotspur | West Bromwich | West Ham United | Wolverhampton