Eisleben

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eisleben
Lutherstadt Eisleben
 Alemania
Lutherstadt Eisleben Markt.jpg
DEU Eisleben COA.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
District of Saxony-AnhaltMansfeld-Südharz
Jatorrizko izena Lutherstadt Eisleben
Posta kodea 06295
Udal kodea 15087130
Geografia
Koordenatuak 51° 31′ 00″ N, 11° 33′ 00″ E / 51.516666666667°N,11.55°E / 51.516666666667; 11.55Koordenatuak: 51° 31′ 00″ N, 11° 33′ 00″ E / 51.516666666667°N,11.55°E / 51.516666666667; 11.55
Eisleben hemen kokatua: Alemania
Eisleben
Eisleben
Eisleben (Alemania)
Lutherstadt Eisleben in MSH.svg
Azalera 143.86 km²
Altuera 114 m
Mugakideak Farnstädt, Querfurt eta Bornstedt Itzuli
Demografia
Biztanleria 24.198 bizt. (2015eko abenduaren 31)
Dentsitatea 168,21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 03475, 034773, 034776
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Weinheim Itzuli, Herne eta Memmingen
Matrikula MSH
www.eisleben.eu/

Eisleben Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuko hiria da, Martin Lutherren jaioterria delako ospetsua. Berez izen ofiziala Lutherstadt Eisleben da, hots, «Lutherren hiria den Eisleben». Harz mendigunearen oinetan dago, eta kobre meatze handiak daude[1]. 143,86 km²ko eremua du, eta 2014an 24.346 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eislebenen lehenengo aipamena 997koa da, Islebia izeneko merkatua aipatzen baita urte hartako idatzi batean. Herriaren lehenengo aipamena berriz 1180koa da. Meatzaritza izan da Eislebenen jarduera ekonomiko nagusia historian zehar. Mansfeldeko Dukeen esku egon zen 1780an Saxoniako Hauteserrian sartu zen arte. Napoleondar Gerren ondoren Prusia jabetu zen hiriaz eta honek Saxoniako probintzian sartu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eisleben eta Wittenbergeko Luteroren memorialak1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Luthers Sterbehaus Eisleben.jpg

Martin Luther hil zen etxea

Mota Kulturala
Irizpideak iv, vi
Erreferentzia 783
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Martin Luther bertan jaio zen 1483ko azaroaren 10ean. Hans Luther aita meatzaria zuen. Urtebete zuela Mansfeldera bizitzera joan zen familia eta ondoren Martinek Wittenbergen pasa zuen biziaren zatirik handiena. bere azken sermoia Eislebenen eman zuen 1546an.

Bera jaio zen etxea eta hil zen etxea Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1996an, bai eta azken sermoia eman zuen San Petri eta San Paulo eliza ere.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]