Nahikari García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nahikari García
Nahikari García 2018.jpg
(2018)
Bizitza
Izen osoa Nahikari García Pérez
Jaiotza Urnieta1997ko martxoaren 10a (24 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Añorga Kultur eta Kirol Elkartea2007 / 2014
Flag of None.svg Spain women's national under-17 football team2012 / 20142116
Flag of None.svg 19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2014 /
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad2014 / 2021
Flag of None.svg Spain women's national football team2018 /
Flag of None.svg Real Madril2021 /
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 7
Altuera 160 zentimetro
Izengoitia(k) Nahikari

Twitter: Nahikari_Garcia FIFA: 377769 UEFA: 250054313 Edit the value on Wikidata

Nahikari García Pérez (Urnieta, 1997ko martxoaren 10a) gipuzkoar futbolaria da. Realean jolasten du, aurrelaria delarik. Taldeko kapitaina da, 7 dortsala eramanez. Nahikarik bere burua taldeko jokalaritzat dauka. Futbolari langilea da, azkarra, bizkorra eta trebea. Azken urteetako golegile nagusia da taldean.[1] Txikitan Gipuzkoako ping pong-eko txapeldun irten zen, baina etorkizuneko kiroltzat futbola hautatu zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahikari txikitatik aritu da futbolean. Hasieran, Urnietako kaleetan zehar herriko mutilekin.

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urtea
Añorga KKE 2007 - 2014
Real Sociedad 2014 -

Añorga KKE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 urte zituenean, 2007an, Añorga KKE-k fitxatu zuen. 7 urtez jokatu zuen bertan, 2014 urte arte.

Reala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018/2019 denboraldia


2014an, neguko merkatuan, Realak fitxatu zuen[2] 16 urte besterik ez zituela eta hori gutxi ez bazen ere, debuta egin zuen Emakumezkoen Superligan titular jokatuz urtarrilaren 5ean Levanteren aurka. Partida bana bukatu zen eta Nahikarik 90 minutuak jokatu zituen.[3]

2019ko maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin. Nahikari izan zen protagonista nagusietako bat, Realari lehen Erregina Kopa eman zion gola sartu zuelarik 61. minutuan.[4]

2019ko abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuten Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean. Nahikari talde txuriurdinaren bigarren golegilea izan zen.[5]

2020ko otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuten Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu ziren.

2020ko uda, aldiz, zurrunbilo batean sartuta ibili zen: orkatilako lesioa, Realatik joateko gogoa (taldeak onartu ez zuena), Natalia Arroyoren etorrera...[6][7] Hala ere, 2020-2021 denboraldian, Donostian geratu da; hasieran, partidak harmailetatik, tartean behin aulkian, eta guztiz osatu denean, hamaikakoan tokia lortu du berriro. Gol kopuruari begira, ez da denboraldi onena izaten ari Nahikarirentzat. Etorkizunean zer gertatuko den ez dakien arren, orainean du jarria arreta, erabateko konpromisoaz.[8]

Espainiako Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpikategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 urte azpiko Espainiako Selekzioarekin aritu da[9] brontzezko domina irabaziz Suitzan ospatutako Eurokopan 2013ko ekainaren 28an. Kontsolazio-finalean Nahikarik gol bat sartu zuen eta emaitza 0-4 izan zen Belgika aurkaria zelarik.[10][11]

2013ko abenduan Europako azpitxapelketa lortu zuen 17 urte azpiko selekzioarekin Ingalaterran ospatutako Eurokopan finalean Alemaniarekin galduz penaltietan.[12]

2014ko apirilean Munduko azpitxapelketa lortu zuen 17 urte azpiko selekzioarekin Costa Rican ospatutako txapelketan. Nahikari[13] taldeko golegilea izan zen 5 golekin[14] eta finalean Japoniaren aurka 2-0 galdu zuten.[15]

Urte bereko uztailean Europako azpitxapelketa lortu zuen Nahikarik, aldi honetan, 19 urte azpiko selekzioarekin. Norvegian ospatu zen txapelketa eta finalean Holanda arerio zutela galdu zuten 0-1.[16] Txapelketan Nahikarik 2 gol egin zituen.[17]

2015eko uztailaren bukaeran, berriz ere Espainiako 19 urte azpiko taldearekin, Nahikarik berriro lortu zuen Europako azpitxapelketa. Txapelketaren azken fasea Israelen ospatu zen eta finalean Suedia arerio zutela galdu zuten, 3-1.[18] Txapelketaren azken fase honetan Nahikarik gol bat egin zuen.[19]

Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko abuztuaren 31n egin zuen debuta Espainiako Selekzio nagusiarekin Logroñon. 60. minutuan zelairatu eta 8 minutu pasa ostean bere lehen gola sartu zuen, Finlandiaren aurkako markagailuko bosgarrena.[20]

2019ko udan, Frantzian jokatu zen Munduko txapelketan parte hartu zuen.[21] Bertan, taldeak jokatu zituen lau partidetan lehiatu zuen, bi kasutan titular izanik.

Euskal Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 23an, Tallinen Estoniaren aurka jokatu zen partidan bigarren zatian lehiatu zen. 0-5 emaitzarekin amaitu zen partida.[22]

2015eko abenduaren 26an, Miniestadin jokatu zen partidan 60 minutu jokatu zituen. Kataluniaren aurka lehiatu zen eta 90 minutu ostean 1-1 emaitza izanda, penaltietan euskaldunek lortu zuten garaipena.[23]

2017ko azaroaren 25ean, Ipuruan lehiatu zen partidako parte izan zen. Hau Txekiaren aurka izan zen eta euskal selekzioa gailendu zitzaion 2-1 emaitzarekin. Euskaldunen bigarren golaren egilea izan zen Nahikari, zeinak partiduko lehen 65 minutuak jokatu zituen.[24]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Denboraldia Liga Kopa Superkopa Guztira
Maila Jolastutako partidak Golak Jolastutako partidak Golak Jolastutako partidak Golak Jolastutako partidak Golak
Real Sociedad 2013-14[25] Lehen maila 8 4 1 0 9 4
2014-15[26] 26 9 26 9
2015-16[27] 27 16 1 1 28 17
2016-17[28] 25 15 1 0 26 15
2017-18[29] 30 17 2 1 32 18
2018-19[30] 29 16 4 3 33 19
2019-20[31] 14 11 1 0 2 0 17 11
Ibilbidean guztira 159 88 10 5 2 0 171 93
Nahikari Garcia

*2020ko martxoaren 1ean eguneratua

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nahikari Garcíaren fitxa» www.realsociedad.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  2. «Realak Nahikari Garcia fitxatu du» MARCA 2014-01-04 Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  3. [1], 2014-01-04, Superligan debuta
  4. [2]Txapeldunak
  5. 2019/08/24. «Txapeldunak!» www.realsociedad.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  6. Gascon, Ainara Arratibel. ««Zintzo jokatu nuen; lasai nago egin nuenarekin eta hori egiteko moduarekin»» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-02.
  7. Gascon, Ainara Arrratibel. «Nahikari: «Gertatu diren gauzak ez dira ahazten; haietatik ikasi behar da»» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-02.
  8. Gascon, Ainara Arratibel. «Nahikari: «Erabatekoa da nire konpromisoa»» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-02.
  9. [3], 2014-01-15, Nahikari selekzioan
  10. [4], 2013-06-28, Palmaresa 1
  11. Berria. «Nahikari Garcia eta Maite Oroz, finalaren atarian» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-02.
  12. [5], 2013-12-08, Palmaresa 2
  13. Berria. «Quiñones, Paredes, Lucia eta Nahikari, Munduko Kopara» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-02.
  14. Estatistikak mundialean
  15. Nahikari munduko azpitxapeldun
  16. Azpitxapelketa 19 urte azpikoekin
  17. Estatistikak eurokopan
  18. 2015eko Eurokopako finala
  19. 2015eko Eurokopako estatistikak
  20. [6] Nahikariren debut handia
  21. [7] Nahikari jada mundialista da
  22. «Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol» eff-fvf.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  23. (Gaztelaniaz) VAVEL.com. (2015-12-27). «Mariasun Quiñones da la victoria a Euskadi» VAVEL Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  24. «Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol» eff-fvf.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  25. BDFútbol
  26. BDFútbol
  27. BDFútbol
  28. BDFútbol
  29. BDFútbol
  30. BDFútbol
  31. BDFútbol
  32. 2019/05/23. «‘Fútbol Draft 2018’ko onenak» www.realsociedad.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  33. Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria Noiz kontsultatua: 2020-01-20.
  34. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-01-20.
  35. (Gaztelaniaz) «Nahikari Garcíak Errebelazio Saria irabazi du» Marca.com 2020-03-03 Noiz kontsultatua: 2020-03-24.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]