Neofelis nebulosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Life

Neofelis nebulosa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Azpiordena: Feliformia
Familia: Felidae
Azpifamilia: Pantherinae
Generoa: Neofelis
Espeziea: N. nebulosa
Griffith 1821[2]
Hedapen mapa

Neofelis nebulosa, nebulosa pantera edo izar-laino pantera Neofelis generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Pantherinae azpifamilia eta Felidae familian sailkatuta dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu honek gainontzeko felido mota guztiek baino letagin luzeagoak ditu bere tamainarekiko proportzioan. 7 zm-ko letaginak izan ditzake, afrikar lehoinabarrak eta pumak baino luzeagoak ( azken bi hauek 5 zm ingurukoak dituztelarik) eta lehoiak eta tigreak baino 2 zm eskas txikiagoak (8-10 zm bitartean dituztelarik lehoiak eta tigreak), gorputzaren tamainaren aldetik 5-6 bider txikiagoak izan arren.

Ezaugarri berezi hauek bere ingurumena, harrapakin mota eta ehizatzeko duten era berezira moldatu izanagatik ematen dira, alegia, zuhaitzetan bizi eta zuhaitzetako harrapakin azkar eta abilak ehizatzeko beharrezkoak lirateken ezaugarriak garatu dituzte, letaginen luzeera berezi hori ezaugarrietako bat izanik.

Letagin luze horiekin tximino eta hegazti bizkorrak eta iheskorrak harrapatzeko gai dira, bere harrapakinaren ihes egiteko aukera guztiak zapuztuz. Letaginen moldaketa edo ezaugarri bereziez gain, felido hauek zuhaitzetan bizitzeko eta arazo barik azkar mugitzeko jaioak izan dira, isatsa oso luzea dute, bere gorputzaren tamainaren antzekoa izatera ailega daitekena (adar batetik bestera oreka, kontrol eta zehaztasun osoz garraiatzeko) eta adarretatik zein zuhaitz enborretatik buruz bera jaisteko abilidadea dute (felido gehienak buruz gora jaisten diren bitartean), baita adarretan hankaz gora ibiltzekoa ere (katagorriak bezala). Felido guztien artean zuhaitzetara moldatuenen dagoena da, Hego-amerikako katu tigritxo espeziearekin batera.

Katu hauek izar-lainoen antzerako orban beltz handiez betetako azar ori-laranja kolorekoak dira, eta orbanen itxura zein kontraste eder horretatik datorkie bere izena (nebulosa edo izar-laino pantera).

60-110 zm bitarteko luzeera du eta emeek 12-20 kg-ko pisua duten bitartean, arrak 30-50 kg pisatzen dituzte (ar bereziki handiak 65 kg-ra ere iritsi izan dira).

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felido hauek lurrean zerbido ertainak, arantzurdeak, narrasti zein karraskariak ehizatzen dituen arren, bere harrapakin gogokoenak zuhaitzetako tximinoak (giboiak, makakoak, tximino sudurrandiak) eta hegaztiak dira.

Tximino ehiztari gisa ere ezagutzen da felido hau, tximinoak ehizatzeko dituen ohitura dela eta.

Habitat eta azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina, Birmania, Indotxina, Sumatra, Borneo eta Indiako baso heze tropikal eta azpitropikaletan bizi da.

Egun 3 azpiespezie ezagutzen dira, horietatik bat basa-bizitzan desagertua izan delarik.

-N. n. nebulosa------ Txina hegoaldetik Birmania ekialderaino bizi da.

-N. n. macrosceloides----- Nepaletik Birmaniaraino bizi da.

-N. n. brachyura------ Taiwanen bizi izan zen (basabizitzan 1990-tik iraungitua)

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

85-93 egunetako ernaldia igaro ostean, emeak 1-5 bitarteko kumeak erditzden ditu.

Kumeak itsu jaiotzen dira eta 10 egun igaro ondoren begiak irekitzen dituzte, 5 asteekin aski dute amaren atzetik arazo barik joateko.

Gatibutasunean 17 urtez bizi dira, horrek iradoki lezake basabizitzan aske urte gutxiko bizi-itxaropena dutela.

Iraute egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animali honen basabizitzako kopurua zehaztugabea dago bere zuhaitz eta gau ohiturengatik, felido iheskorrak dira eta beraz, bere benetako iraute egoera sailkatzea oso zaila suertatzen da.

Hala ere, Taiwanen desagertua izan da orain dela urte batzuk eta guztira (azpiespezie guztiak zenbatuta) 10.000 ale baino gutxiago direla iradokitzen da. Arriskuan (ahulean) dagoen animali bezala sailkatuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2.   Griffith (1821), Gen. Particular Descrip. Vert. Anim. (Carn.), p. 37 pl.. orrialdeak .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neofelis nebulosa Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]