Pertsona eta jainko edo jainkosa izen baskoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pertsona eta jainko izen baskoniko» orritik birbideratua)

Pertsona eta jainko-jainkosen izen baskonikoak baskoien lurraldean eta garaian aurkitu dira, eta ez dira kultura erromatar, zelta edo iberikoarekin lotu.

Arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan zein jainkoei eskainitako inskripzioetan daude. Hor, latinez idatzitako testuetan, pertsona eta jainko izen batzuk ageri dira.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Nafarroa, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Zuberoan, Errioxan, Aragoin (ikus El Forau de la Tuta) eta Sorian[oh 1] aurkitu dira:

Eremu hauetatik urrun, Ascoliko brontzea dugu, Erroman agertu zen K.a.-tik II mendeko dokumentua delarik. Bertan Turma Salvitana-ko zaldunen izenak agertzen dira. Soldadu mertzenario hauek Ebro bailarako hainbat herritakoak izanik, iberierazko izenak dituzte batez ere, baina izen batzuk euskal ezaugarriak dituzte: Enneges[2], Arranes eta Arbiscar[3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspirazioa dute hitz hasieran (Helasse) eta bokal artean (sahar), eta baita n eta r ondoren (Abisunhari, Serhuhoris).

Erroaren bukaeran ss eta ts ditugu: Helass-, Selats-.

Emakumezkoen izenak sortzeko -se atzizkia erabiltzen zen: Onso (gizon), Onse (emakume).

Akitaniako izenen ezaugarriak ere badituzte. Adibidez, atzizki hauek: -co, -so, -se, -thar.

Jainko-jainkosen izenek datiboko desinentzia berezi bat dute: -e, -he (Selatse, Itsacurrinne, Larrahe).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikus Akitaniera Sorian artikulua.
  2. Izen hau eztabaidan dago

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2009). «Actualización en onomástica vasco-aquitana» Acta Palaeohispanica X: 533-537. ISSN 1578-5386..
  2. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2013). Notas acerca de la extensión, itensidad y cronología del vascuence peninsular antiguo.. , 553-565 or. ISSN 1578-5386..
  3. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2010). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica "vasco-aquitana"» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua 10: 363-378. ISSN 1578-5386..
  4. Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.11.
  5. Koldo Mitxelena. (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. § 1.12.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; Igartua, Ivan; eta Lakarra, Joseba A. (arg.). 2018. Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.
  • Beltrán 1986: F. Beltrán Lloris, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y onomástica de las Cinco Villas”, in: Actas de las I Jornadas de Estudio sobre las Cinco Villas, Zaragoza, 1986, 53-93.
  • Espinosa y Usero 1988: U. Espinosa y L. M. Usero, (Alemanez) “Eine Hirtenkultur im Umbruch; Untersuchungen zu einer Gruppe von Inschriften aus dem conventus Caesaragustanus (Hispania Citerior)”, Chiron 18, 1988, 477-504.
  • Fernando Fernández Palacios. (Gaztelaniaz) "Actualización en onomástica vasco-aquitana".
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2004: (Gaztelaniaz) “Las raíces lingüísticas de Navarra”, in: R. Jimeno y J. C. López-Mugartza (editoreak.), Vascuence y romance. Ebro-Garona, un espacio de comunicación, Pamplona, 2004, 105-22.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2006: (Gaztelaniaz) “Onomástica vascona y aquitana: elementos para el conocimiento de la Historia Antigua de Navarra”, in: J. Andreu (ed.), Navarra en la Antigüedad: propuesta de actualización, Iruñea, 2006, 111-36.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2007: (Gaztelaniaz) “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, en: M. Mayer et al. (editoreak), XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae Bartzelona, 2007, 629-34.
  • Koldo Mitxelena 1961: L. Michelena, (Gaztelaniaz) “Los nombres indígenas de la inscripción hispanorromana de Lerga”, Príncipe de Viana 82-83, 1961, 65-74.
  • Velaza 1995: J. Velaza, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y dominios lingüísticos en territorio de los Vascones”, in: F. Beltrán (ed.), Roma y el nacimiento de la cultura epigráfica en Occidente, Zaragoza 1995, 209-18.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]