Edukira joan

Pertsona eta jainko izen baskonikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larrahi[oh 1] jainkoari eskainitako aldarea. Andion-Muruzabalen aurkitua, eta Andeloseko museoa arkeologikoan ikus daitekeena.

Pertsona eta jainko izen baskonikoak Erromatartze garaian aurkitutako antroponimoak eta teonimoak dira, hizkuntza baskonikoaren bidez sortuak eta ez direnak latinarekin, hizkuntza zeltaren batekin edo iberierarekin identifikatu.

Arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan eta jainkoei eskainitako aldareetako inskripzioetan daude, batez ere baskoien lurraldean, nahiz eta lurralde honen mugak ez ditugun ongi ezagutzen. Hor, latinez idatzitako testuetan, pertsona eta jainko izen batzuk ageri dira.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Nafarroa Garaian, Gipuzkoan eta Aragoin (ikus El Forau de la Tuta edo Los Bañales) aurkitu dira. Gehien-gehienak, bere forma datiboan (Nori/Norentzat) daude, eta beti ez da ziurra zein izango zen bere forma nominatiboa (Nor)

Soria, Errioxa, Bizkaian, Gipuzkoako zati handiena eta Araba ez ziren Baskoien lurrak Antzinatean, eta beraz, bertako garaiko aurkikuntzak ez dira baskoiak, baina euskararen forma zahar baten testigantzak dira, hau da eusko-akitanierazkoaren lekuko[oh 2]:

Eremu hauetatik urrun, Ascoliko brontzea dugu, Erroman agertu zen K.a.-tik II mendeko dokumentua delarik. Bertan Turma Salvitana-ko (Salduie, egungo Zaragoza, hiriko) zaldunen izenak agertzen dira. Soldadu mertzenario hauek Ebro bailarako hainbat herritakoak izanik, iberierazko izenak dituzte batez ere, baina izen batzuk euskal ezaugarriak dituzte: Enneges[2], Arranes eta Arbiscar[3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joakin Gorrotxategik bere 2020ko artikuluan, jatorrizko akitaniarrek[4] eta baskoiek hitz egiten zuten hizkuntzaren ezaugarriak batera aztertzen ditu. Aspirazioa dute bokal artean (sahar), eta baita n eta r ondoren (Abisunhar, Serhuhor). Erroaren bukaeran ss eta ts ditugu: Helass-, Selats-. Sorian eta Errioxan aurkitutako eusko-akitanierazko testigantzei esker, badakigu emakumezkoen izenak sortzeko -se atzizkia erabiltzen zela: Onso (gizon), Onse (emakume). Akitaniako izenen ezaugarriak ere badituzte. Adibidez, atzizki hauek: -co, -so, -se, -thar. Jainko izenek datiboko desinentzia berezi bat dute: -e, -he (Selatse, Itsacurrinne, Larrahe)[5].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Larrahi izena forma datiboan dago (Nori/Norentzat), eta beraz, izena forma nominatiboan (Nor) baliteke Larra izatea.
  2. Ikus Akitaniera Sorian artikulua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2009). «Actualización en onomástica vasco-aquitana» Acta Palaeohispanica X: 533-537. ISSN 1578-5386..
  2. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2013). Notas acerca de la extensión, itensidad y cronología del vascuence peninsular antiguo.. , 553-565 or. ISSN 1578-5386..
  3. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2010). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica "vasco-aquitana"» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua 10: 363-378. ISSN 1578-5386..
  4. Erromatarrek bere Galia Aquitania probintzia eratu zutenean, Garonatik iparraldera zeuden galiarrak eta Garonatik hegoaldera zeuden akitaniarrak nahastu zituzten)
  5. (Gaztelaniaz) Gorrochategui Churruca, Joaquín. (2020-11-15). «Aquitano y Vascónico» Actas del congreso internacional “Lenguas y culturas epigráficas paleoeuropeas. Retos y perspectivas de estudio”. Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua 20 (20 (2020)): 721–748.  doi:10.36707/palaeohispanica.v0i20.405. ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  6. Koldo Mitxelena. (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. § 1.12.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; Igartua, Ivan; eta Lakarra, Joseba A. (arg.). 2018. Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.
  • Beltrán 1986: F. Beltrán Lloris, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y onomástica de las Cinco Villas”, in: Actas de las I Jornadas de Estudio sobre las Cinco Villas, Zaragoza, 1986, 53-93.
  • Espinosa y Usero 1988: U. Espinosa y L. M. Usero, (Alemanez) “Eine Hirtenkultur im Umbruch; Untersuchungen zu einer Gruppe von Inschriften aus dem conventus Caesaragustanus (Hispania Citerior)”, Chiron 18, 1988, 477-504.
  • Fernando Fernández Palacios. (Gaztelaniaz) "Actualización en onomástica vasco-aquitana".
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2004: (Gaztelaniaz) “Las raíces lingüísticas de Navarra”, in: R. Jimeno y J. C. López-Mugartza (editoreak.), Vascuence y romance. Ebro-Garona, un espacio de comunicación, Pamplona, 2004, 105-22.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2006: (Gaztelaniaz) “Onomástica vascona y aquitana: elementos para el conocimiento de la Historia Antigua de Navarra”, in: J. Andreu (ed.), Navarra en la Antigüedad: propuesta de actualización, Iruñea, 2006, 111-36.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2007: (Gaztelaniaz) “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, en: M. Mayer et al. (editoreak), XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae Bartzelona, 2007, 629-34.
  • Koldo Mitxelena 1961: L. Michelena, (Gaztelaniaz) “Los nombres indígenas de la inscripción hispanorromana de Lerga”, Príncipe de Viana 82-83, 1961, 65-74.
  • Velaza 1995: J. Velaza, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y dominios lingüísticos en territorio de los Vascones”, in: F. Beltrán (ed.), Roma y el nacimiento de la cultura epigráfica en Occidente, Zaragoza 1995, 209-18.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]