Pietro Nenni
Pietro Nenni | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
|||||||||
1970eko azaroak 25 - 1980ko urtarrilak 1
1945eko abenduak 10 - 1946ko uztailak 13
1945eko abuztuak 15 - 1946ko ekainak 13 ← baliorik ez - baliorik ez →
|
|||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Faenza, 1891ko otsailaren 9a | ||||||||
Herrialdea | ![]() |
||||||||
Heriotza | Erroma, 1980ko urtarrilaren 1a (88 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | italiera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria eta diplomazialaria | ||||||||
Lantokia(k) | Erroma | ||||||||
Jasotako sariak |
ikusi
|
||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Nazioarteko Brigadak | ||||||||
Gatazka | Lehen Mundu Gerra Espainiako Gerra Zibila |
||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Italiako Alderdi Sozialista |
Pietro Nenni (Faenza, Italia, 1891ko otsailaren 9a - Erroma, Italia, 1980ko urtarrilaren 1a) italiar politikaria eta kazetaria izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Laborari-familia batean sortu zen eta oso gazte zela sozialismoak erakarri zuen. Avanti alderdi sozialistaren egunkariaren zuzendaria izan zen 1926 arte. Urte hartan Mussolinik egunkaria debekatu zuen eta Nennik Frantziara erbesteratu behar izan zuen. Espainiako Gerra Zibilean esku hartu zuen Nazioarteko Brigadetan. 1942an Vichyn atxilotu zuten eta Italian preso eduki zuten 1943 arte.
Ondorengo urtean bere alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten bigarrenez. Lehen Ministrorde (1945-1946) eta Kanpo Arazoetarako ministroa (1946-1947) izan zen. Alderdiaren ezkerreko hegaleko buru izanik, komunistekin lankidetzan jardutearen aldekoa izan zen, harik eta 1956an sobietarren gudarostea Hungarian sartu zen arte. Harrezkero, demokrata kristauekin batera gobernatzearen alde azaldu zen. 1968-1969an Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen, eta Lehen Ministrorde Aldo Mororen gobernuetan (1963-1969). Alderdiaren gidaritza utzirik (1969), bizi guztirako senatari izendatu zuten 1970ean; 1979an Senatuko lehendakari hautatu zuten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.