Rafael Pikabea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rafael Pikabea
Rafael Picavea.jpg
Gorteetako diputatua


Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea


Erresumako senataria

Bizitza
Jaiotza Oiartzun1867ko abenduaren  2a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Paris1946ko uztailaren  5a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Izengoitia(k) Alcibar

Rafael Pikabea Legia (Oiartzun, Gipuzkoa, 1867ko abenduaren 2a - Paris, Frantzia, 1946ko uztailaren 5a) politikari jeltzalea izan zen. Bere bizitzan hiru alor handi izan zituen: enpresa munduan eginiko jarduna, euskal prentsa modernoaren bilakaeran bete zuen lana eta, azkenik, politikan izan zuen ibilbidea.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia eta Ingalaterran merkataritza ikasi ostean, 1887an Bilbora joan eta Federico Etxebarria enpresaburuaren lantegian lanean hasi eta haren alabarekin ezkondu zen. Koinatuarekin batera Papelera Española, Cooperativa Eléctrica Donostiarra, Luzaideko Saltos de Agua de Valcarlos eta Sociedad General de Obras de Saneamiento enpresak sortu zituen. Honela, dirutza egin eta Bilboko Ekoizleen Ligako kide bilakatuko da.

1901-1905 bitartean katoliko independiente gisa Donostia ordezkatuz diputatu hautatua atera zen, 1907-1910 artean diputatu aukeratu zuten, betiere Antonio Mauraren korronteari atxikitu zitzaiolarik.

1902an Sabin Aranaren askapena kudeatu eta El Pueblo Vasco egunkaria sortu zuen. 1931an Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatuz aukeratu zituzten Espainiako Gorteetarako diputatuetako bat izan zen.

Espainiako Gerra Zibilan Euzko Jaurlaritzako Parisko ordezkaria izan zen. 1939an Hirugarren Reichak Frantzia inbaditzean okupatutako eremura iragan eta Marseillan bizitzen jarri zen. Vichyko gobernuko poliziak atxilotu eta preso egon zen. Frantziaren Askapenaren ondoren, lehenbizi Atharratze-Sorholüze udalerrian ezarri zen, ondoren Donibane Lohizunen bizitzen jartzeko. Han 1943an Gernika Institutua eta Gernika aldizkari humanista sortu zituen, 1945an Euskal Kulturaren Hedapen Institutuaren pean jarri zirelarik. Ekintza horietan Isidoro Fagoaga eta Juan Thalamas Labandibar mailako intelektualen laguntza izan zuen. 1946an erbestean, Parisen, hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A. Delgado, XV.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]