Rafael Pikabea Legia
Rafael Pikabea Legia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1936ko martxoaren 10a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
1933ko azaroaren 25a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia
1931ko uztailaren 9a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Oiartzun, 1867ko abenduaren 2a | ||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||
Heriotza | Paris, 1946ko uztailaren 5a (78 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Madril Donibane Lohizune eta Paris | ||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||
Izengoitia(k) | Alcibar |
Rafael Pikabea Legia (Oiartzun, Gipuzkoa, 1867ko abenduaren 2a - Paris, Frantzia, 1946ko uztailaren 5a) politikari jeltzalea izan zen. Bere bizitzan hiru alor handi izan zituen: enpresa munduan eginiko jarduna, euskal prentsa modernoaren bilakaeran bete zuen lana eta, azkenik, politikan izan zuen ibilbidea.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzia eta Ingalaterran merkataritza ikasi ostean, 1887an Bilbora joan eta Federico Etxebarria enpresaburuaren lantegian lanean hasi eta haren alabarekin ezkondu zen. Koinatuarekin batera Papelera Española, Cooperativa Eléctrica Donostiarra, Luzaideko Saltos de Agua de Valcarlos eta Sociedad General de Obras de Saneamiento enpresak sortu zituen. Honela, dirutza egin eta Bilboko Ekoizleen Ligako kide bilakatuko da.
1901-1905 bitartean katoliko independiente gisa Donostia ordezkatuz diputatu hautatua atera zen, 1907-1910 artean diputatu aukeratu zuten, betiere Antonio Mauraren korronteari atxikitu zitzaiolarik.
1902an Sabin Aranaren askapena kudeatu eta El Pueblo Vasco egunkaria sortu zuen. 1931an Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatuz aukeratu zituzten Espainiako Gorteetarako diputatuetako bat izan zen.
Espainiako Gerra Zibilan Euzko Jaurlaritzako Parisko ordezkaria izan zen. 1939an Hirugarren Reichak Frantzia inbaditzean okupatutako eremura iragan eta Marseillan bizitzen jarri zen. Vichyko gobernuko poliziak atxilotu eta preso egon zen. Frantziaren Askapenaren ondoren, lehenbizi Atharratze-Sorholüze udalerrian ezarri zen, ondoren Donibane Lohizunen bizitzen jartzeko. Han 1943an Gernika Institutua eta Gernika aldizkari humanista sortu zituen, 1945an Euskal Kulturaren Hedapen Institutuaren pean jarri zirelarik. Ekintza horietan Isidoro Fagoaga eta Juan Thalamas Labandibar mailako intelektualen laguntza izan zuen. 1946an erbestean, Parisen, hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ A. Delgado, XV.or.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ander Delgado Cendagortagalarza: Rafael Picavea (1867-1946). Euskal historiaren pertsonaia ahaztua. Bilbo: Sabino Arana Fundazioa-Oiartzungo Udala, 2008. ISBN 84-88379-77-3.