Umm Kulthum
Umm Kulthum | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | ام كلثوم إبراهيم السيد البلتاجي |
Jaiotza | Tamay Ez-Zahayra (en) ![]() |
Herrialdea | Egiptoko Kedivatoa (1898 - 1914) Egiptoko sultanerria (1914 - 1922) Egiptoko Erresuma (1922 - 1953) Egiptoko Errepublika (1953 - 1958) Arabiar Errepublika Batua (1958 - 1971) ![]() |
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera |
Heriotza | Kairo, 1975eko otsailaren 3a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Kairo |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hassen El-Hafnaoui (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Arabiar musika |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | EMI Classics |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
omkolthoum.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Umm Kulthum (arabieraz: أم كلثوم ʾUmm Kulṯūm; jaiotzezko izena فاطمة إبراهيم السيد البلتاجي Fātimah ʾIbrāhīm as-Sayyid al-Biltāǧī) (Tamay Ez-Zahayra, El Senbellawein, Dakahlia, 1898ko abenduaren 30a - Kairo, 1975eko otsailaren 3a) egiptoar abeslari ospetsua izan zen, Ekialdeko Izarra ezizenez ere ezaguna. Ahots aparta batez, arrakasta zabala izan zuen arabiar herrialdeetan eta Mendebaldean ere, bereziki 1940 eta 1950eko hamarkadetan. Nasserrekin batera, egiptoar nazionalismoaren eta panarabismoaren ikur bilakatu zen. Bere abestietan arabiar tradizioa eta estilo modernoa uztartu zituen, denetariko gaiak jorratuz, amodiotik erlijiora. 1975 urtean hil zenean, bere hiletetan milioika lagun bildu ziren.