1914ko Italiako Giroa
1914ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 6. edizioa izan zen. 1914ko maiatzak 24 eta ekainak 7 artean ospatu zen. 3162 kilometroko ibilbidea egin zen 8 etapatan banatuta, irabazleak, Alfonso Calzolarik 23,374 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
Edizio honetan lehen aldiz egin zen ofizialki sailkapena denboraren arabera, eta ez puntuen arabera, aurreko edizioetan bezala. Historiako ediziorik gogorrenetakotzat hartzen da. Horren froga, proba hasi zuten 81 txirrindularietatik soilik 8k amaitu zutela da. 6. etapa, Bari eta L'Aquila artean, ziuraski etaparik gogorrena izan zen, partehartzaileetako asko abandonatzera behartuz, horien artean une horretara arte sailkapen nagusiko liderra zen Giuseppe Azzini, hurrengo urtean sukarrarekin aurkitu zutena Popolitik gertuko etxe batean.
Alfonso Calzolari izan zen edizio honetako garailea, Pierino Albini eta Luigi Lucottiren aurretik.
Etapak [aldatu]
| Etapa | Ibilbidea | Kilometroak | Etapa garailea | Sailkapen nagusiko liderra |
| 1.a | Milan-Cuneo | 468 | ||
| 2.a | Cuneo-Lucca | 340 | ||
| 3..a | Lucca-Erroma | 430 | ||
| 4.a | Erroma-Avellino | 365 | ||
| 5.a | Avellino-Bari | 328 | ||
| 6.a | Bari-L'Aquila | 428 | ||
| 7.a | L'Aquila-Lugo | 429 | ||
| 8.a | Lugo-Milan | 468 |
Sailkapenak [aldatu]
| Sailkapen nagusia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
| Taldekako sailkapena | |||||
|---|---|---|---|---|---|
|
| Aurrekoa 1913ko Italiako Giroa |
Italiako Giroa 1914ko maiatzak 24 eta ekainak 7 artean ospatua |
Ondorengoa 1919ko Italiako Giroa |