1966ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1965 << 1966ko Italiako Giroa >> 1967
Sailkapenak 22 etapa, 3976 km
Nagusia  Italia Gianni Motta 111h 10' 48"
Puntukakoa  Italia Gianni Motta
Mendikoa  Italia Franco Bitossi
Intergiroa -
Taldekakoa  Italia Molteni

1966ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 49. edizioa izan zen. 1966ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3976 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Gianni Mottak, batez beste, 35,744 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Montekarlon hasi eta Triesten amaitu zen.

100 txirrindularik hasi eta 83k amaitu zuten proba.

Julio Jiménez Muñoz avilarra Jacques Anquetilen Ford taldean joan zen Italiako Girora, frantziarraren baimenarekin italiar itzulian parte hartzeko. Jiménez oso forma onean iritsi zen, eta hala, bigarren etapan, mendate tontorrean amaitu zen lehena, etapa garaipena eta maglia arrosa lortu zituen, gainontzeko faboritoei minutu bat baino gehiago ateraz. Anquetilen aholkuei entzungor eginez, eta beranduago Jimenezek berak akats taktikotzat hartu zuena, espainiarrak lidertza ahal izan zuen denbora guztian defendatu zuen, maglia arrosa hamaika egunez jantziz, une horretan, espainiar batek Italiako Giroan lortutako errekorra izan zelarik.

Jimenezek lidertza 13. etapako banakako erlojupekoan galdu zuen, aurreko edizioaren irabazlea izan zen Vittorio Adorniren mesedetan. 1966ko edizio honen irabazlea izango zen Gianni Mottak maglia arrosa 15. etapan bereganatu zuen, non Jimenezek irabazi zuen eta italiarra bigarren izan zen, hogeitamar segundura. 17. etapan biek berriz ihes egin zuten, biak, helmugan, gainontzekoeki minutu bat baino gehiagoko abantailarekin sartuz, oraingoan italiarra lehen postuan eta espainiarra bigarrenean.

Giro honetan hasi zen Motta eta Gimondiren arteko lehia, zenbait urte iraungo zuena. Era berean, puntukako sailkapena ofizialki ezarri zen urtea izan zen, sailkapen honen liderra gorri koloreko maillot batekin identifikatuz. Motta bera izan zen puntukako sailkapenaren lehen garailea. Bere aldetik, Franco Bitossik hirugarren aldiz jarraian irabazi zuen mendiko sailkapena, sailkapen honetan Julio Jiménez bigarren izan zelarik.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Salvarani Vittorio Adorni
Bianchi Antonio Bailetti
Filotex Franco Bitossi
Ford Jacques Anquetil
Legnano Franco Bodrero
Taldea Taldeko liderra
Mainetti Marino Basso
Molteni Michele Dancelli
Sanson Italo Zilioli
Vittadello Vito Taccone
Mann-Grundig Joseph Huysmans

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a  Monako Montecarlo-Diano Marina 149  Italia Vito Taccone  Italia Vito Taccone
2.a Imperia-Monesi 60  Espainia Julio Jiménez  Espainia Julio Jiménez
3.a Diano Marina-Genova 120  Italia Severino Andreoli  Espainia Julio Jiménez
4.a Genova-Viareggio 241  Italia Giovanni Knapp  Espainia Julio Jiménez
5.a Viareggio-Chianciano Terme 222  Italia Vendramino Bariviera  Espainia Julio Jiménez
6.a Chianciano Terme-Erroma 226  Italia Raffaele Marcoli  Espainia Julio Jiménez
7.a Erroma-Rocca di Cambio 158  Alemania Rudi Altig  Espainia Julio Jiménez
8.a Rocca di Cambio-Napoli 238  Italia Marino Basso  Espainia Julio Jiménez
9.a Napoli-Campobasso 210  Erresuma Batua Vic Denson  Espainia Julio Jiménez
10.a Campobasso-Giulianova 221  Italia Dino Zandegu  Espainia Julio Jiménez
11.a Giulianova-Cesenatico 229  Alemania Rudi Altig  Espainia Julio Jiménez
12.a Cesenatico-Reggio Emilia 206  Italia Dino Zandegu  Espainia Julio Jiménez
13.a Parma 46 (banakako erlojupekoa)  Italia Vittorio Adorni  Italia Vittorio Adorni
14.a Parma-Arona 267  Italia Franco Bitossi  Italia Vittorio Adorni
15.a Arona-Brescia 196  Espainia Julio Jiménez  Italia Gianni Motta
16.a Brescia-Bezzecca 143  Italia Franco Bitossi  Italia Gianni Motta
17.a Riva del Garda-Levico Terme 239  Italia Gianni Motta  Italia Gianni Motta
18.a Levico Terme-Bolzano 137  Italia Michele Dancelli  Italia Gianni Motta
19.a Bolzano-Moena 100  Italia Gianni Motta  Italia Gianni Motta
20.a Moena-Belluno 215  Italia Felice Gimondi  Italia Gianni Motta
21.a Belluno-Vittorio Veneto 181  Italia Pietro Scandelli  Italia Gianni Motta
22.a Vittorio Veneto-Trieste 172  Italia Vendramino Bariviera  Italia Gianni Motta

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Gianni Motta  Italia 111h 10' 48"
2. Italo Zilioli  Italia + 3' 57"
3. Jacques Anquetil  Frantzia + 4' 40"
4. Julio Jiménez  Espainia + 5' 44"
5. Felice Gimondi  Italia + 6' 47"
6. Franco Balmamion  Italia + 7' 27"
7. Vittorio Adorni  Italia + 8' 00"
8. Franco Bitossi  Italia + 9' 24"
9. Vito Taccone  Italia + 11' 42"
10. Rolf Maurer  Suitza + 20' 28"


Mendiko sailkapena
1. Franco Bitossi  Italia 490 puntu
2. Julio Jiménez  Espainia 320 puntu
3. Gianni Motta  Italia 160 puntu


Puntukako sailkapena
1. Gianni Motta  Italia 228 puntu
2. Rudi Altig  Alemania 162 puntu
3. Vito Taccone  Italia 152 puntu


Taldekako sailkapena
1. Molteni  Italia - -