1934ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1934ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 22. edizioa izan zen. 1934ko maiatzak 19 eta ekainak 10 artean ospatu zen, 3706 kilometroko ibilbidea eginez 17 etapatan banatuta, irabazleak, batez beste, 30,548 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

105 txirrindularik hasi zuten proba eta 52k amaitu zuten.

Learco Guerrak, hamar etapa irabazi zituena, bere Italiako Giro bakarra irabazi zuen urte honetan. Etapa garaipen ugari horiek gora-behera, Guerrak zailtasun handiak izan zituen Giroa irabazteko, batez ere 8.a eta 13.a bezalako mendiko etapetan, non maglia arrosa galdu zuen. Azkenik, Francesco Camusso garaitu zuen minutu bat baino gutxiagoko tarte txikiagatik. Giovanni Cazzulani izan zen hirugarrena. Remo Bertonirentzat izan zen mendiko sailkapena.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketako ibilbidea
Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Milan-Turin 169  Italia Francesco Camusso  Italia Francesco Camusso
2.a Turin-Genova 206  Italia Learco Guerra  Italia Francesco Camusso
3.a Genova-Livorno 220  Italia Learco Guerra  Italia Francesco Camusso
4.a Livorno-Pisa 45 (erlojupekoa)  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
5.a Pisa-Erroma 333  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
6.a Erroma-Napoli 228  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
7.a Napoli-Bari 339  Italia Adriano Vignoli  Italia Learco Guerra
8.a Bari-Campobasso 245  Belgika Félicien Vervaecke  Italia Giuseppe Olmo
9.a Campobasso-Teramo 283  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
10.a Teramo-Ancona 214  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
11.a Ancona-Rimini 213  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
12.ª Rímini-Florentzia 176  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
13.a Florentzia-Bolonia 120  Italia Giuseppe Olmo  Italia Francesco Camusso
14.a Bolonia-Ferrara 59 (erlojupekoa)  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
15.a Ferrara-Trieste 273  Italia Fabio Battesini  Italia Learco Guerra
16.a Trieste-Bassano 273  Italia Giuseppe Olmo  Italia Learco Guerra
17.a Bassano-Milán 315  Italia Giuseppe Olmo  Italia Learco Guerra

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Learco Guerra  Italia 121h 17' 17"
2. Francesco Camusso  Italia + 51"
3. Giovanni Cazzulani  Italia + 4' 59"
4. Giuseppe Olmo  Italia + 5' 39"
5. Giovanni Gotti  Italia + 8' 01"
6. Remo Bertoni  Italia + 15' 30"
7. Domenico Piemontesi  Italia + 15' 30"
8. Adriano Vignoli  Italia + 24' 46"
9. Luigi Giaccobe  Italia + 25' 58"
10. Luigi Barral  Italia + 33' 18"


Mendiko sailkapena
1. Remo Bertoni  Italia -
2. Luigi Barral  Italia -
3. Félicien Vervaecke  Belgika -


Taldekako sailkapena
1. Gloria  Italia GLO -


Aurrekoa
1933ko Italiako Giroa
Italiako Giroa
1934ko maiatzak 19 eta ekainak 10 artean ospatua
Ondorengoa
1935eko Italiako Giroa