2008ko Italiako Giroa
| 2007 << 2008ko Italiako Giroa >> 2009 | |
| Sailkapenak | 21 etapa, 3424 km |
| Nagusia | |
| Puntuak | |
| Mendia | |
| Gazteak | |
| Taldeak | |
2008ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 91. edizioa izan zen. 2008ko maiatzak 10 eta ekainak 1 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3424 kilometroko ibilbidea eginez Palermo eta Milan artean.
Mendate tontorrean amaitu ziren 4 etapa, Plan de Coroneserako kronoigoera, taldekako erlojupeko bat Palermon 1. etapan eta 2 banakako erlojupeko izan zituen edizio honek, banakako erlojupeko horietako azkena azken etapan Milanen, ohiko amaiera esprintean egon ez zelarik.
UCI ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako beste 4k parte hartu zuten. Hiru Handien eta UCIren arteko haustura gora-behera, edizio honetan bai egon ziren ProTour mailako talde guztiak.
Eduki-taula |
Taldeak [aldatu]
Etapak [aldatu]
Artikulu nagusia: 2008ko Italiako Giroko etapak
Sailkapenak [aldatu]
Sailkapen nagusia [aldatu]
| Postua | Txirrindularia | Taldea | Denbora |
|---|---|---|---|
| Astana | 89h 56' 49″ | ||
| 2 | Saunier Duval-Scott | + 1' 57" | |
| 3 | Lampre | + 2' 54" | |
| 4 | Liquigas | + 2' 56" | |
| 5 | Rabobank | + 3' 37" | |
| 6 | CSF Group-Navigare | + 4' 31" | |
| 7 | Silence-Lotto | + 6' 30″ | |
| 8 | LPR Brakes | + 7' 15″ | |
| 9 | CSF Group-Navigare | + 7' 53″ | |
| 10 | Serramenti PVC Diquigiovanni-Androni Giocattoli | + 11' 03″ |
Puntukako sailkapena [aldatu]
| Postua | Txirrindularia | Taldea | Puntuak |
|---|---|---|---|
| Liquigas | 189 | ||
| 2 | CSF Group-Navigare | 138 | |
| 3 | Saunier Duval-Scott | 131 | |
| 4 | High Road | 106 | |
| 5 | Quick Step | 106 |
Mendiko sailkapena [aldatu]
| Postua | Txirrindularia | Taldea | Puntuak |
|---|---|---|---|
| CSF Group-Navigare | 136 | ||
| 2 | Tinkoff Credit Systems | 63 | |
| 3 | CSF Group-Navigare | 48 | |
| 4 | CSF Group-Navigare | 20 | |
| 5 | Serramenti PVC Diquigiovanni-Androni Giocattoli | 20 |
Gazteen sailkapena [aldatu]
| Postua | Txirrindularia | Taldea | Puntuak |
|---|---|---|---|
| Saunier Duval-Scott | 89h 58' 46" | ||
| 2 | Silence-Lotto | + 4' 33" | |
| 3 | Liquigas | + 18' 17" | |
| 4 | CSC | + 1h 02' 12" | |
| 5 | Silence-Lotto | + 1h 03' 55" |
Taldekako sailkapena [aldatu]
| Postua | Taldea | Denbora |
|---|---|---|
| 268h 52' 44" | ||
| 2 | + 43' 48" | |
| 3 | + 1h 00' 42" |
Sailkapenen eboluzioa [aldatu]
- Maillot eramaleak beste txirrindulari bat bi sailkapen edo gehiagoren liderra zenean
- 7–11 etapen artean, Matthias Russek jantzi zuen maglia zuria
- 12–14 etapen artean, Vincenzo Nibalik jantzi zuen maglia zuria
Telebista [aldatu]
Lasterketa telebistaz emateko ardura RAI italiar telebista kate publikoarena izan zen, etapa guztiak Rai international eta Rai Sport/Treren bidez zuzenean eman zituenak.
Lasterketaren telebista seinalea, era berean, nazioarteko beste kate batzuei ere eman zitzaien:
- Eurosport
- ETB 1
- NRK (Norvegia)
- Cycling.tv (AEB eta Kanada)
- Sporza (Belgika)
- SBS (Australia)
- TVEko 2. kateak azken hiru etapak eman zituen Alberto Contadorren lidertzaren ondorioz.
Era berean, RadioCorsa (irratitzuli ofiziala) eman zen erabat doan mundu guztiarentzat internet bidez (italieraz, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta alemanez).
Dopinga [aldatu]
Mendiko sailkapena eta bi etapa irabazi zituen Emmanuelle Sellak, sailkapen nagusian 6. ere amaitu zuena, CERAgatik positibo eman zuen Giroaren ondoren, uztailean eginiko antidoping kontrol batean. Italiar autoritateen aurrean eginiko bere deklarazioan Sellak urte horretako Giroan beste txirrindulari batzuk ere substantzia bera (detektaezintzat hartzen zena) hartu zutela salatu zuen. Riccardo Riccók (bigarren sailkapen nagusian eta gazterik hoberena) ere CERAgatik positibo eman zuen urte horretako Frantziako Tourrean.
2009ko maiatzean, Paduako fiskala zen Benedetto Robertiren aginduz 2008ko Giroan eginiko antidoping kontrolen laginak (aurreko urtetik Erromako dopingaren aurkako laborategian gordeak zeudenak) Frantziako Châtenay-Malabryko laborategira bidali ziren berriz aztertuak izateko, kasu honetan CERAgatik balizko positiboen bila.
UCIk bere presidentearen bidez, 2009ko abuztuak 6an, italiar autoritateek CERAren bila egin nahi izan zituzten berrazterketei buruzko berri faltaren aurrean, laginak aztertuak izan zitezen ziurtatzeko ekintza propioak egingo zituela iragarri zuen.