1958ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1958ko Italiako Giroa txirrindularitza Itzuli Handi honen 41. edizioa izan zen. 1958ko maiatzak 18 eta ekainak 8 artean ospatu zen, 3341 kilometroko ibilbidea eginez 20 etapatan. Garailea izan zen Ercole Baldinik proba, batez beste, 36,274 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Itzulia Milanen hasi eta amaitu zen.

120 txirrindularik hasi zuten proba eta 77k amaitu zuten.

Ercole Baldini, aurreko urtean hirugarren izan zena eta oraingo edizioan lau etapa irabazi zituena izan zen Giroaren garailea. Berarekin batera podiumean, mendiko sailkapenaren garailea ere izan zen Jean Brankart belgiarra bigarren postuan eta 1956ko Italiako Giroaren garailea izan zen Charly Gaul luxenburgotarra hirugarren postuan egon ziren.

Miguel Poblet txirrindulari katalanak hiru etapa garaipen lortu zituen, eta beste hirutan bigarren amaitu zuen. Federico Martín Bahamontesek eta Salvador Botellak, berriz, etapa bana irabazi zuten. Botella beste etapa batean ere 2. izan zen, egun batez maglia arrosa janztea ere lortu zuelarik, hori lortu zuen lehen espainiarra bihurtuz. 9. etapan 2. izan zen Vicente Iturat eta Bahamontesek irabazi zuen etapan 3. izan zen Jesus Loroño bizkaitarra ere etapa garaipena lortzetik gertu geratu ziren. Sailkapen nagusian Pobletek 6. amaitu zuen, Loroñok 7., Botellak 15. eta Bahamontesek 17.

Talde partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Chlorodont Gastone Nencini
Mercier-B.P. Pierre Barbotin
Legnano Giorgio Albani
Faema Federico Martín Bahamontes
St Raphael Jean Claude Annaert
Asborno Peppino Dante
Atala Giancarlo Astrua
Taldea Taldeko liderra
Bianchi Germano Barale
Cali' Broni-Girardengo Walter Almaviva
Carpano Jan Adriansens
Ignis Renzo Accordi
Ghigi Giuseppe Carizzoni
San Pellegrino Carlo Azzini
Torpado Lino Grassi

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Milan-Varese 178  Belgika Willy Vannitsen  Belgika Willy Vannitsen
2.a Varese-Comerío 26 (banakako erlojupekoa)  Italia Ercole Baldini  Italia Ercole Baldini
3.a Varese-Saint Vicent d'Aosta 187  Espainia Salvador Botella  Italia Arnaldo Pambianco
4.a Saint Vicent d'Aosta-Turin 132  Espainia Federico Martín Bahamontes  Italia Aldo Moser
5.a Turín-Mondovi 193  Italia Alfredo Sabbadin  Espainia Salvador Botella
6.a Mondovi-Chiavari 258  Italia Silvano Ciampi  Italia Giovanni Pettinati
7.a Chiavari-Forte dei Marmi 115  Italia Guido Boni  Italia Giovanni Pettinati
8.a Viareggioko Zirkuitua 59 (banakako erlojupekoa)  Italia Ercole Baldini  Italia Giovanni Pettinati
9.a Florentzia-Viterbo 215  Italia Nino Defilippis  Italia Giovanni Pettinati
10.a Viterbo-Erroma 155  Italia Gastone Nencini  Italia Giovanni Pettinati
11.a Erroma-Scanno 225  Italia Nino Defilippis  Italia Giovanni Pettinati
12.a Scanno-San Benedetto del Tronto 211  Italia Pierino Baffi  Italia Agostino Coletto
13.a San Benedetto del Tronto-Cattolica 192  Italia Guido Carlesi  Italia Agostino Coletto
14.a  San Marino San Marino 12 (banakako erlojupekoa)  Luxenburgo Charly Gaul  Italia Agostino Coletto
15.a Cesena-Bosco Chiesanuova 249  Italia Ercole Baldini  Italia Ercole Baldini
16.a Verona-Levico Terme 200  Espainia Miguel Poblet  Italia Ercole Baldini
17.a Levico Terme-Bolzano 198  Italia Ercole Baldini  Italia Ercole Baldini
18.a Bolzano-Trento 183  Italia Gastone Nencini  Italia Ercole Baldini
19.a Trento-Gardone Riviera 176  Espainia Miguel Poblet  Italia Ercole Baldini
20.a Saló-Milán 177  Espainia Miguel Poblet  Italia Ercole Baldini

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Ercole Baldini  Italia 92h 09' 30"
2. Jean Brankart  Belgika + 4' 17"
3. Charly Gaul  Luxenburgo + 6' 07"
4. Louison Bobet  Frantzia + 9' 27"
5. Gastone Nencini  Italia + 10' 36"
6. Miguel Poblet  Espainia + 11' 07"
7. Jesús Loroño  Euskadi + 12' 12"
8. Raphaël Géminiani  Frantzia + 13' 12"
9. Pasquale Fornara  Italia + 14' 13"
10. Aldo Moser  Italia + 15' 00"


Mendiko sailkapena
1. Jean Brankart  Belgika -
2. Ercole Baldini  Italia -
3. Charly Gaul  Luxenburgo -


Taldekako sailkapena
1. Carpano  Italia - -


Aurrekoa
1957ko Italiako Giroa
Italiako Giroa
1958ko maiatzak 18tik ekainak 8ra
Ondorengoa
1959ko Italiako Giroa