1932ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1932ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 20. edizioa izan zen. 1932ko maiatzak 14 eta ekainak 5 artean ospatu zen, 3235 kilometroko ibilbidea eginez 13 etapatan banatuta, garaileak batez beste 30,594 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

109 txirrindularik hasi zuten proba eta 66k amaitu zuten.

Antonio Pesenti izan zen garailea, 7. etapan egin zuen ihesaldi baten ondoren maillot arrosa bereganatuz eta hurrengo sei etapetan mantendu ondoren. Jef Demuysere bigarren izan zen, ordurarte, txirrindulari ez italiar batek lortutako emaitzarik hoberena izan zelarik. Remo Bertoni izan zen podiuma osatu zuen hirugarrena.

Giro honetan gainditu zen lehen aldiz batez besteko 30 kilometro orduko abiadura. Era berean, Hermann Buse izan zen etapa bat irabazi eta maillot arrosa jantzi zuen lehen alemaniarra.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

thumb|200px|Recorrido de la prueba.

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Milan-Vicenza 207  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
2.a Vicenza-Udine 183  Alemania Hermann Buse  Alemania Hermann Buse
3.a Udine-Ferrara 225  Italia Fabio Battesini  Alemania Hermann Buse
4.a Ferrara-Rimini 215  Italia Learco Guerra  Alemania Hermann Buse
5.a Rimini-Teramo 286  Italia Raffaele Di Paco  Alemania Hermann Buse
6.a Teramo-Lanciano 220  Italia Learco Guerra  Alemania Hermann Buse
7.a Lanciano-Foggia 280  Italia Antonio Pesenti  Italia Antonio Pesenti
8.a Foggia-Napoli 217  Italia Learco Guerra  Italia Antonio Pesenti
9.a Napoli-Erroma 265  Italia Learco Guerra  Italia Antonio Pesenti
10.ª Erroma-Florentzia 321  Italia Ettore Meini  Italia Antonio Pesenti
11.a Florentzia-Genova 273  Italia Remo Bertoni  Italia Antonio Pesenti
12.a Genova-Turin 267  Italia Ettore Meini  Italia Antonio Pesenti
13.a Turin-Milan 271  Italia Learco Guerra  Italia Antonio Pesenti

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Antonio Pesenti  Italia 105h 53' 50"
2. Jef Demuysere  BEL + 11' 09"
3. Remo Bertoni  Italia + 12' 27"
4. Learco Guerra  Italia + 16' 34"
5. Kurt Stöpel  Alemania + 17' 21"
6. Michele Mara  Italia + 17' 48"
7. Alfredo Binda  Italia + 19' 27"
8. Luigi Barral  Italia + 25' 01"
9. Felice Gremo  Italia + 27' 24s"
10. Renato Scorticati  Italia + 37' 56"


Taldekako sailkapena
1. Legnano  Italia LEG -


Aurrekoa
1931ko Italiako Giroa
Italiako Giroa
1932ko maiatzak 14 eta ekainak 5 artean ospatua
Ondorengoa
1933ko Italiako Giroa