1971ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1970 << 1971ko Italiako Giroa >> 1972
Sailkapenak 20 etapa, 3567 km
Nagusia  Suedia Gosta Pettersson 97h 24' 03"
Puntukakoa  Italia Marino Basso 181 p.
Mendikoa  Espainia José Manuel Fuente -
Intergiroa -
Taldeak  Italia Molteni

1971ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 54. edizioa izan zen. 1971ko maiatzak 20 eta ekainak 10 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 20 etapatan banatutako 3567 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Gösta Petterssonek, batez beste, 36,57 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Leccen hasi eta Milanen amaitu zen.

100 txirrindularik hasi eta 75ek amaitu zuten proba.

Edizio honetan, berriz ospatu zen sarrerako bat 1. etapan maglia arrosa jantziko zuena erabakitzeko (kasu honetan, talde guztia), sarrerako honek sailkapen nagusirako kontatzen ez zuen arren. Oraingo honetan erreleboetan eginiko 6,2 kilometroko taldekako erlojupeko bat izan zen. Salvarani taldea izan zen garaile.

5. eta 6. etapak, hurrenez hurren, Vicente López Carrilek eta Txomin Perurenak irabazi zituzten, ihesaldi bana borobilduz. Hain zuzen ere 6. etapan, garaipenerak faboritoetako bat zen Gianni Mottak bigarren etaparen ondoren antidoping kontrol batean emandako positiboa ezagutu zen, ondorioz, italiarra, sailkapen nagusian hamar minuturen galerarekin zigortua izan zelarik.

7. etapan, 22. etapan beranduago 9ra murriztu ziren 35 txirrindularik osatutako ihesaldi batek sailkapen nagusia irauli zuen, ihes egindakoak helmugara pelotoiari sei minutu baino gehiago ateraz iritsiz. Horien artean txirrindulari garrantzitsuak zeuden, Felice Gimondi, Gösta Pettersson, Herman Van Springel eta Francisco Galdos esaterako, azken honek etapa bosgarren amaitu zuelarik. Gimondik irabazi zuen etapa, eta Aldo Moserrentzat izan zen maglia arrosa, hala, Giroko lider izatea lortzen zuen pertsonarik nagusiena bihurtuz, 37 urte eta hiru hilabeteko adinarekin, errekor hau 2002an Jens Heppnerrek 37 urte eta bost hilabeterekin gainditu zuelarik, eta jarraian, 2007an Andrea Noèk, 38 urte eta lau hilabeterekin. 10. etapan, mendi ertainekoa, José Manuel Fuente izan zen garailea, eta Perurena garaipenetik gertu geratu zen 15.ean, azkenean hirugarren amaituz.

Edizio honetako etapa erregina 17. etapa izan zen, non Hochtor Glossglockner igo zen, edizio honetako Coppi tontorra bere 2506 metroko altuerarekin. Etapa nahigabe bat izan zen faboritoen mugimenduei dagokionez, hauen artean diferentziak egon ez zelarik, etapa Pierfranco Vianellik irabaziz. Baina hurrengo bi etapak ere Alpeetan ospatzen ziren. 18. etapan, ordurarte liderra zen Claudio Michelottok ezin izan zuen gehiago eta maglia arrosa galdu zuen Gösta Pettersson suediarraren mesedetan. Hau ihes eginda iritsi zen helmugara Galdos, Van Springel eta etapa garailea izan zen Gimondirekin batera. 19. etapan, Lino Farisatok irabazi zuena, Gimondik eta Van Springelek zenbait segunduko abantaila lortu zuten euren areriorik zuzenenekiko, diferentziak erabakigarriak izan ez ziren arren.

Azkenik, Pettersson izan zen Giroaren garailea etapa garaipenik lortu gabe, Italiako Giroa irabazi zuen lehen suediarra, eta, orain arte, bakarra, bihurtuz.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Cosatto Pietro Dallai
Dreher Patrick Sercu
Ferretti Pietro Campagnari
Filotex Franco Bitossi
G.B.C. Aldo Moser
Taldea Taldeko liderra
Kas José Luis Uribezubia
Magniflex Georges Pintens
Molteni Giancarlo Bellini
Salvarani Emilio Casalini
Scic Franco Balmamion

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Sarrerakoa Lecce-Brindisi 6.2 x 10 (CRE)  Italia Salvarani -
1.a Brindisi-Bari 175  Italia Marino Basso  Italia Marino Basso
2.a Bari-Potenza 260  Italia Enrico Paolini  Italia Enrico Paolini
3.a Potenza-Benevento 177  Italia Ercole Gualazzini  Italia Enrico Paolini
4.a Benevento-Pescasseroli 203  Italia Guerrino Tosello  Italia Enrico Paolini
5.a Pescasseroli-Gran Sasso d'Italia 198  Espainia Vicente López Carril  Italia Ugo Colombo
6.a L'Aquila-Orvieto 163  Euskadi Txomin Perurena  Italia Ugo Colombo
7.a Orvieto-San Vincenzo 220  Italia Felice Gimondi  Italia Aldo Moser
8.a San Vincenzo-Casciana Terme 203  Italia Romano Tumellero  Italia Claudio Michelotto
9.a Casciana Terme-Forte dei Marmi 141  Italia Marino Basso  Italia Claudio Michelotto
10.a Forte dei Marmi-Pian del Falco di Sestola 123  Espainia José Manuel Fuente  Italia Claudio Michelotto
11.a Sestola-Mantova 199  Italia Marino Basso  Italia Claudio Michelotto
12.a Desenzano del Garda-Serniga di Saló 28 (banakako erlojupekoa)  Italia Davide Boifava  Italia Claudio Michelotto
13.a Saló-Sottomarina di Chioggia 218  Belgika Patrick Sercu  Italia Claudio Michelotto
14.a Chioggia-Bibione 170  Belgika Patrick Sercu  Italia Claudio Michelotto
15.a Bibione- Jugoslavia Liubliana 201  Italia Franco Bitossi  Italia Claudio Michelotto
16.a  Jugoslavia Liubliana-Tarvisio 100  Italia Dino Zandegu  Italia Claudio Michelotto
17.a Tarvisio- Austria Grossglockner 206  Italia Pierfranco Vianelli  Italia Claudio Michelotto
18.A  Austria Lienz-Falcade 195  Italia Felice Gimondi  Suedia Gösta Pettersson
19.a Falcade-Ponte di Legno 182  Italia Lino Farisato  Suedia Gösta Pettersson
20.a a Ponte di Legno-Lainate 185  Italia Giacinto Santambrogio  Suedia Gösta Pettersson
20.a b Lainate-Milan 20 (banakako erlojupekoa)  Danimarka Ole Ritter  Suedia Gösta Pettersson

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Gösta Pettersson  Suedia Ferretti 97h 24' 03"
2. Herman Van Springel  Belgika Molteni + 2' 04"
3. Ugo Colombo  Italia Filotex + 2' 35"
4. Francisco Galdós  Euskadi Kas + 4' 27"
5. Pierfranco Vianelli  Italia Dreher + 6' 41"
6. Silvano Schiavon  Italia Dreher + 7' 27"
7. Felice Gimondi  Italia Salvarani + 7' 30"
8. Antoon Houbrechts  Belgika Salvarani + 9' 39"
9. Wladimiro Panizza  Italia Cosatto + 13' 13"
10. Giovanni Calvacanti  Italia Filotex + 14' 22"


Mendiko sailkapena
1. José Manuel Fuente  Espainia Kas -
2. Pierfranco Vianelli  Italia Dreher -
3. Franco Mori  Italia Scic -


Puntukako sailkapena
1. Marino Basso  Italia Molteni 181 puntu
2. Patrick Sercu  Belgika Dreher 148 puntu
3. Felice Gimondi  Italia Salvarani 139 puntu


Taldekako sailkapena
1. Molteni  Italia - -