1927ko Italiako Giroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1927ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 15. edizioa izan zen. 1927ko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen. 3758 kilometroko ibilbidea egin zen 15 etapatan banatuta, irabazleak 25,847 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

266 txirrindularik parte hartu zuten, guztiak italiarrak, proba 80k amaitu zutelarik.

Edizio honetan, lasterketa filosofia aurrekoekiko apur bat ezberdina izan zen. Aurreko edizioetako lasterketa denbora berean 3 etapa gehitu ziren eta atseden egunak murriztu ziren. Honen ondorioz, etapak laburragoak izan ziren, soilik batek zituelarik 300 kilometro baino gehiago.

Alfredo Binda nabarmen nagusitu zen, lidertza hasieratik amaierara mantenduz eta 15 etapetatik 12 irabaziz, oraindik Italiako Giroan gainditu ez den errekorra. Giovanni Brunero, aurreko edizioko garailea izan zena, oraingoan bigarren izan zen, eta Antonio Negrini hirugarren.

Hau izan zen Giovanni Rossignolik, 1909ko Italiako Giroaren garaile birtuala, korritu zuen azken Giroa, 45 urterekin, 44. amaitu zuen, Alfredo Bindagandik 7 ordu baino gehiagora.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketako ibilbidea.
Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Milan-Turin 288  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
2.a Turin-Reggio Emilia 321  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
3.a Reggio Emilia-Lucca 207  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
4.a Lucca-Grosseto 240  Italia Domenico Piemontesi  Italia Alfredo Binda
5.a Grosseto-Erroma 257  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
6.a Erroma-Napoli 256  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
7.a Napoli-Avellino 153  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
8.a Avellino-Bari 271  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
9.ª Bari-Campobasso 243  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
10.a Campobasso-Pescara 220  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
11.a Pescara-Pesaro 218  Italia Arturo Bresciani  Italia Alfredo Binda
12.a Pesaro-Treviso 305  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
13.a Treviso-Trieste 208  Italia Giovanni Brunero  Italia Alfredo Binda
14.a Trieste-Verona 275  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
15.a Verona-Milan 291  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Alfredo Binda  Italia 144h 15' 35"
2. Giovanni Brunero  Italia + 27' 24"
3. Antonio Negrini  Italia + 36' 06"
4. Ermano Vallazza  Italia + 51' 20"
5. Giuseppe Pancera  Italia + 54' 29"
6. Arturo Bresciani  Italia + 1h 10' 03"
7. Egidio Picchiottino  Italia + 1h 11' 54"
8. Aleardo Simoni  Italia + 1h 32' 14"
9. Luigi Giaccobe  Italia + 1h 57' 49"
10. Aristide Cavallini  Italia + 2h 05' 44"


Taldekako sailkapena
1. Legnano  Italia LEG -


Aurrekoa
1926ko Italiako Giroa
Italiako Giroa
1927ko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatua
Ondorengoa
1928ko Italiako Giroa