Altzibiades

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altzibiades.

Altzibiades Klinias Eskanbonides (antzinako grezieraz: Ἀλκιβιάδης Κλεινίου Σκαμβωνίδης, Alkibiádēs Kleiníou Skambōnidēs; Atenas, K. a. 450 inguruan - Frigia, K. a. 404) Antzinako Greziako estatu-politikaria, jenerala eta hizlaria izan zen. Bera, amaren partetik, familia aristokratiko baten azken kidea izan zen, Alkmeonidak, garrantzia galdu zutelako Peloponesoko Gerraren ostean. Gatazkaren bigarren partean, aholkulari estrategikoa, armadaren buruzagia eta politikaria izan zen. Peloponesoko Gerraren zehar, haren leialtasuna interes ezberdinetara mugitu zen. Jatorrizko Atenasen zegoela, kanpoko politika oldarkorraren aldekoa zen eta Siziliako espedizioa defendatu zuen, baina etsaiek sakrilegiozko karguak leporatu zizkiotenean, Espartara ihes egin zuen. Hiri honetan aholkulari estrategiko lana egin zuen, Atenasen kontrako kanpainak proposatuz edo behatuz. Espartan ere, etsaiak sortu zitzaizkionean Pertsiara emigratu behar izan zuen. Han Tisafernes satraparen aholkularia izan zen harik eta haren aldeko atenastar politikariek haren itzulera lortu zuten arte. Berak, hainbat urtetan, estrategoa izan zen Atenasen baina etsaiek, bigarrenez, lortu zuten kanporatua izatea. Siziliako espedizioari dagokionez, hau Altzibiadesen ideia zen. Hala ere, aditu batzuek diote espedizioaren erantzunkizuna Altzibiadesena izanez gero eta ez Niziasena, atenastar armadaren hondamendia ez zen gertatuko[1]. Espartarrentzat lan egiten zuen bitartean, Altzibiadesek zerikusi handia izan zuen Atenasen gainbeheran, hala nola, Dezeliaren atzematea, zenbait matxinada sortzea eta gainbegiratzea. Behin jatorrizko hirira itzulita, Espartaren kontra hainbat garaipen izan zituen, zeinek Espartari eragin baitzioten Atenasi bakea eskatzea. Altzibiadesek ezohiko taktikak erabili zituen, zenbaitetan hiriak gehiago traizioaren edo negoziazioaren bidez konkistatzen zituen setioarekin baino[2]. Altzibiadesen adimena militarra eta estrategikoa baliagarria izan zen berak lan egiten zuen edozein estaturentzat, baina etsaiak egiteko erraztasuna zela eta, ezin zuen luzaroan toki berean egon. Gerraren amaierako, K. a. 410ean, haren laguntzarekin lortutakoa, ia ahaztuta zegoen.

Biografia

Lehenengo urteak

Altzibiades Atenasen jaio zen. Haren aita Klinias zen eta ama Dimonaka, Megaklesen alaba. Perikles eta haren anaia Arifron Dinomakaren lehengusuak ziren[3]. Bere familiaren leinua Eurisazesengandik eta Ajax Telemonikoarengadik zetorren[4]. Aitona, Altzibiades izenekoa ere, Klistenesen laguna zen. Azken honek K. a. VI. mendeko erreforma konstituzionala egin zuen[5]. Klinias, Koroneako guduan hil odoren K. a. 447an, Perikles eta Arifron izan zituen tutore[6]. Plutarkoren arabera, Altzibiadesek irakasle ospetsuak izan zituen, hala nola, Sokrates, eta erretorika artean murgildu zen. Zenbait greziar idazleren ustez, disziplina gutxiko pertsona zen. Altzibiadesek K. a. 432an Potidea guduan parte hartu zuen, non Sokratesek bizitza salbatu baitzion[7], baina mesede hau K. a. 424ko Delio guduan itzuli zion. Altzibiadesek Sokrates miresten zuen[8][9]. Plutarkoren arabera, Altzibiadesek Sokratesen beldur eta miresmena zituen eta berarekin zegoenenan gainontzeko maitaleak mespretxatzen zituen[10]. Altzibiades Hiparetarekin ezkonduta zegoen, Hiponiko III.aren alabarekin, atenastar aberats bat. Plutarkoren aburuz, Hiparetak senarra maitatzen bazuen ere, saiatu zen dibortziatzen haren maitaleen erruz, baina legeak eskaten zuen moduan, emazteak inoren laguntzarik izan ez zuenez, Altzibiadesekin betirako bizi izan zen eta seme bat (Altzibiades Gaztea) eta alaba bat eman zizkion[11].

Karrera politikoa K. a. 412 arte

Jean Leon Gerôme (1824-1904) Sokrasek Altzibiaderen bila Aspasiaren etxean. 1861

Igoera

Altzibiadesen karrera politikoa Nizias Bakearen ostean hasi zen, Atenasko kanpo-politikari oldarkorragoa izatea eskatzean. Aipatutako itunak, tregoa bat baino ez zena Esparta eta Atenasen artean, amaiera eman zion zazpi urteko gerrari, borrokalariek abantailarik ez zutelako lortu. Zenbait historialariren ustez, hala nola, Arnold W. Gommek, Raphael Sealeyk eta Tuzididesek, Altzibiades minduta zegoen espartarrek Nizias eta Lakesekin adostu zutenean bera baztertu zuten oso gaztea zelako[12][13]. Itunaren gaizkiulertze batzuk argitzekotan, Espartak enbaxadore ahalguztidunak bidali zituen Atenasera[14]. Hasieran, atenastarrek espartarrak ondo onartu zituzten, baina Altzibiadesek lortu zuen beraiekin biltzea, enbaxadoreek eklesiarekin hitz egin baino lehen. Elkarrizketa horretan ziria sartu zuen espartarren eta atenastar eklesiaren artean. Espartarrei esan zien eklesiak eskakizun handiak zituela eta berarekin zuzenean negoziatu beharrean, berak bitartekari lana egingo zuela eta haren eragin politiko guztia erabiliko zuela espartarrak laguntzeko atenastar politikoen aurrean. Peloponesoko ordezkariek Altzibiades sinistu zuten, Nizias eta eklesiarengandik aldenduz, azken hauek akordio batera heldu nahi bazuten ere. Hurrengo egunean, Altzibiadesek, eklesiaren aurrean ordezkariei galdetu zien zeintzuk ziren Espartatik zekartzaten botereak, eta adostuta zegoen moduan, haiek erantzun zuten ez zituztela botere guztiak. Aurreko egunean kontrakoa esan zutenez, Atzibiades aukeraz bilatu zen espartarren sinesgarritasun faltaz eta ezkututako helburuez salatzeko. Nizias zur eta lur gelditu zen bitartean, eklesiak Altzibiades jenerala izendatu zuen. Geroago, boterea erabili zuen Argos, Mantinea, Elide eta Peloponesoko beste estaturekin aliantza bat egiteko eta eskualde horretan Esparta mehatxatzeko. Gommeren arabera “ Atenastar jeneral baten antolamendu handi bat zen gehienbat, Peloponesoko armada zuzenduz eta Espartaz txantxa eginez, honen ospea baxuena zen unean”[15]. Hala ere, aliantza hau Mantinea guduaren ondoren desagertu zen[16]. Edonola ere, K. a. 416-415 urteetan, borroka bat geratu zen alde batean Hiperbolo zegoen eta bestean Nizias eta Altzibiades. Azken bi hauek indarrak lotu ziztuzten Hiperboloren ostrazismoa lortzeko[17]. Horrek adierazten du, nahiz Niziasek nahiz Altzibiadesek jarraitzaileak zituztela eta hauek, botoen bidez, liderrek esandakoa betetzen zutela[18]. Altzibiades Melosko atzematean ez zen nahasita egon, K. a. 416-415, baina Plutarkoren aburuz, babestu zuen dekretua non gizonezkoak hil eta emakumezkoak eta umeak esklabo saldu baitzituzten[19]. Andozides hizlariak dio Altzibiadesek ume bat izan zuela emakume esklabo batekin eta horregatik horren ostrazismoa eskatu zuten[20].

Atenastarren espedizioa

Atenastarren espedizioa

K. a. 415ean, Siziliako Segestaren ordezkariak Atenasera heldu ziren Selinonteren kontrako gerran laguntza eskatzeko. Honen osteko eztabaidan, Niziasek parte-hartzeari oposaketa adierazi zuen, kanpaina oso garestia izan zitekeelako eta, aldi berean, saiatu zen, Altzibiadesen argudioak indargabetzen, Sizilian esku hartu nahi zuena. Altzibiadesek zioen gerrak aberastasuna ekarriko zuela eta Atenastar inperioa zabalduz, Pertsiar gerretan gertatu zen bezala. Honetaz gain, Atenasek eskualdean aliatuak errekrutatu ahalko zituela (zenbait historialariren ustean, oso aurreikuspen baikorrak ziren) Sirakusaren gainean inposatzeko (Siziliako hiririk indartsuena)[21]. Niziasek agerian utzi nahi zuen nolakoa izan beharko zen espedizioaren tamaina arrakastatsua izateko. Horregatik iradoki zuen: flota 60 itsasontzitik 140 galeretara igarotzea; 5.100 soldadu, 1.300 arkulari, habailariak eta arma arinez hornituriko gizonezkoak gehitzea[22]. Leo Strauss filosofoak azpimarratzen zuen Periklesek asmatutako guztia baino urrunago joaten zela[23]. Niziasen asmoa eklesia beldurtzea bazen ere, kontrako efektua lortu zuen eta atenastarrek espedizioaren alde botatu zuten[24]. Bildutakoek Nizeas, Altzibiades eta Lamako espedizio ahalguztidunak izendatu zituzten, Sizilian Atenasko interesak lortzeko[25]. Gau batean, espedizioa antolatzen ari zenean, hermen buruak eta zakilak mutilatuak agertu ziren Atenas osoan zehar. Hau eskandalu erlijioso eta zorigaitzekoa izan zen. Plutarkok azaldu zuen, Androklesek, lider politiko batek, lekuko faltsuak erabili zituela Altzibiades eta haren lagunak salatzeko estatuak mutilatu eta Eleusiar Misterioak profanatu izanaz. Aurkakoek, haien artean Ardrokles, Tesalo, (Zimonaren semea) eta beste hizlari batzuk erabaki zuten Altzibiades, antolatuta zegoen moduan, itsasoratu beharko zela eta kanpainaren ostean epaiketa egingo ziotela. Hala ere, Altzibiadesek eskatu zuen epaiketa lehenbailehen gauzatzea errugabea zela argitzeko, nahiz eta heriotz zigorraren pean egon[26]. Eskaera baztertu zen eta ontziteria Siziliarantz irten karguak argitu gabe[27]. Altzibiadesi, kanpoan zegoen bitartean, etsai politikoek beste sakrilegio batzuk egiteaz eta demokraziaren kontrako konplot bat antolatzeaz leporatu zizkioten[28]. Atenastarrek salaketak sinistu zituzten[29]. Espedizioa Cataniara heldu zenean, Salaminia trirremea itxaroten zegoen Altzibiades eta beste auzitutakoak Atenasen hasi beharko zen epaiketara eramateko[30]. Altzibiadesek esan zien heraldoei haien itsasontzien atzean joango zela baina Turiosera heldu zenean, alde egin zuen tripulazioarekin. Altzibiades absentzian heriotz zigorrera kondenaturik izan zen, bere jabegoak konfiskaturik eta talentu baten saria eskaini zuten iheslari bat hiltzeagatik[31]. Bitartean, Siziliako atenastar flota, zenbait garaipenen ondoren, Messinara mugitu zen, non bertoko batzuek itxaroten baitzeuden, traizioa egin eta gero, hiria emateko. Estrategia hau aurreikusiz, Altzibiadesek informazioa hiriko Sirakusako aliatuei eman zien eta honela atenastarrek ezin zuten Messinan sartu[32]. Lamakok guduan hil ondoren, Siziliako espedizioaren erantzule bakarra Nizias izan zen. Gaur egungo aditu batzuek uste dute buruzagi hau desekokia zela[33].

Ihesa Espartara

Turiosetik desagertu orduko, Altzibiades harremanetan jarri zen espartarrekin eta jasoko zuen babesaren ordez, agindu zien zerbitzu handiago itzultzea, lehenago, etsaia izanik, egindako kaltea baino[34]. Espartarrek eskaintza onartu eta haien artean jaso zuten. Espartan eztabaidan zeudenean armada bat Sirakusara bidaliko zutenentz, Altzibiadesek Espartako eforoak beldurtu zituen Atenasen botere-nahiarekin: honen helburua zen Sizilia, Italia eta Kartago konkistatzea[35]. Donald Kaganek, Yaleko unibertsitatearen historialariak, uste du Altzibiadesek atenastarren planak puztu egin zituela espartarrak konbentzitzeko egokia zela hura beraien artean egotea. Kaganen arabera, ordea, Altzibiadesek ez zuen oraindik gero lortutako ospea, beraz, espartarrentzat bakarrik zen “garaitu eta mindutako pertsona bat, akats estrategikoak, desideratutako ondorioekin, egin zituena”. Baieztapen honen arabera, dudan jartzen zen Altzibiadesen adimen nagusi bat: oratoria limurtzailea[36]. Berehalako mehatxua zela ikusarazi zienez, Altzibiadesek aholkatu zuen tropak eta espartar buruzagi bat bidaltzea sirakusarrak laguntzeko eta disziplinatzeko[37]. Altzibiades espartarren aholkulari militarra izan zen eta lagundu zien lorpen garrantzitsuak lortzen. Esan zien Dezelian (Atenastik 16 km.ra) gotorleku bat eraikitzeko[38]. Neurri honekin espartarrek atenastarrak banatu zituzten haien landa eremuetatik eta Sunioneko zilarrezko meategietatik[39]. Altzibiadesek asmatu zuen plan hau gerra Atikan jarraitzeko. Jukutria honek behartu zituen atenastarrak urte batez harresien barruan bizi izatea. Kalteak nabariak izan ziren: hornidurak bakarrik itsasotik etor zitezkeen eta izurritea Atenasen zabaldu zen. Atenas bigarren fronte batean sarturik zegoenez, Delosko Ligakoak hasi ziren matxinatzen. Atenastarren Sizilian izandako porrotaren bezperan, Altzibiades Joniara itsasoratu zen espartar flota batekin eta zenbait hiriren altxamendua lortu zuen[40][41]. Nahiz eta ekarpen baliotsuak ekarri Espartaren kausan, Altzibiadesek Agis II.a erregearen konfiantza galdu zuen[42], Timea, erregearen emaztearekin abentura bat zuelako eta honen semeak (Leotikidas) Altzibiades omen zuen aita[43][44]. Altzibiadesen eragina gutxitu zen Endius eforoa (harreman onak zituenarekin), erretiratu zenean[45]. Antiokok, jeneral espartar bat, bidali zuten Altzibiades hiltzeko, baina hau, jakinaren gainean zegoenez, Tisafernes satraparengana ihes egin zuen. Honek, itun batek agindurik, Peloponesoko armada finantzatzen zuen K. a. 412an[46].

Asia Txikian

Pertsiar gortera hedu zenean, Altzibiadesek satraparen konfiantza bereganatu zuen eta egindako sugestioak ondo hartuta izan ziren. Tuzididesen arabera, Altzibiades hasi zen Tisafernesekin lanean Peloponesoko kausa izorratzeko. Espartar ontziteriari ordaindu beharrekoa murriztu eta atzeratu egin zuen[47]. Informatuta egoteko, pertsiarrari esan zion oso garrantzitsua zela hirietako jeneralak erostea, baita satrapari aholkatu zion ere greziarren arteko gatazkan ahalik eta beranduen sartzeko, honela, gerra zenbat eta luzeago izan, borrokalariak gero eta agortuagoak egongo ziren. Trikimailu horrek ahalbideratuko zien pertsiarrei eskualdea errazago konkistatzea. Altzibiadesek satrapa konbentzitu zuen interesatuta zegoela Atenasen boterea ahalik eta gehien murriztea, eta ondoren, Peloponesoarekin bukatuko zuela[48]. Pertsiarrek onura atera zuten Altzibiadesen aholkuetatik, baina hauek baliabide bat baino ez ziren Atenasera itzultzeko[49].

Atenasen berriro

Negoziazioak atenastar oligarkekin

Altzibiadesek bazekien demokrata erradikalek ez ziotela inoiz onartuko Atenasera itzultzea[50], horregatik elkartrukatuko mezuetan Samosen zeuden atenastar nagusiekin iradoki zien haren aldeko oligarkia bat ezartzen bazuten, Atenasera itzuliko zela 147 trirremeko pertsiar flota batekin[51]. Altzibiadesek arian arian jeneralen konfiantza lortu zuen, baina horretarako hiru ataleko plana osatu zuen: Atenasko konstituzioa kendu; Altzibiadesen itzulera botatu eta azkenik, Altzibiadesen eraginaren bitartez, Tasifermes Pertsiako erregeak Atenas lagunduko zuen. Jeneral gehienek Altzibiadesen plana onartu zuten baita konstituzio estuago bat ere, militarrei politikan parte-hartze handiago baimentzen ziotelako. Bakarrik jeneral bat, Friniko, planaren kontra jarri zen, haren ustez, Altzibiadesi ez zitzaiolako inportatzen gehiago oligarkia berria ohiko demokrazia baino[52]. Trama horretan Trasibulo jeneralaren parte-hartzea ez dago argi. Jeneral hauek konspirazioarako talde bat antolatu zuten, baina aurrez aurre soldadu eta itsas gizonak aurkitu zituzten, baina jakitean erregearen soldata jasoko zutela lasaitu ziren[53]. Taldekoek Pisandro mezularia bidali zuten Atenasera Altzibiades berrezartzekotan, demokrazia abolitzeko eta Tisafernes atenastarren laguna zela konbentzitzeko[54]. Friniko beldurtu zen Altzibiadesen itzulera oztopoak jarri baitzituen eta liketeena zen honen partetik mendekua hartzea. Hori zela eta, Astioko Espartako jeneralari ezkutaturiko gutun bat bidali zion Altzibiadesen Peloponesoaren aurkako estrategia azalduz. Astiokok ez zuen gutuna gorde, alderantziz, Altzibiadesi eta Tisaferneri, Magnesian zeudela, Frinikoren gutuna erakutsi zien. Altzibiadesek jakinaren gainean jarri zituen Frinikoarena Samosko agintariak eta traidore horrentzat heriotz zigorra eskatu zuen[55]. Frinikok, etsita, berriro idatzi zion Astiokori. Idazki horretan leporatzen zion aurreko mezua ez gordetzea, baina Samosko atenastar ontziteria suntsitzearen aukera eskaini zion. Berriro ere, informazio hau Astiokok Altzibiadesi eman zion eta, jarraian, honek Samosko militarrei esan zion Frinikok traizio egin ziela. Hala ere, Frinikok Astiokoren erantzun hau itxaroten zuenez, samostarrei ohartu zien lazedemoniarrek Samos eraso egingo zutela, beraz, ahalik eta lasterren, harresiak egiteariekin behar zioten[56]. Altzibiadesen gutuna heldu zenean Frinikoren traizioa salatuz eta etsaiek eraso egingo zutela, samostarrek pentsatu zuten Altzibiades ez zela fidatzekoa etsaiaren planak aurretiaz jakinda, Friniko konplizitatez salatu zuelako. Gertakizun hauek gorabehera, Pisandro eta beste konspiratzaileak Atenasera heldu ziren. Hasieran, atenastarrek ez zuten demokrazia aldatu nahi eta, gainera, Altzibiadesen atenastar etsaiek honen itzuleraren kontra jarri ziren legeak bete ez zituelako. Eumolpidekoek eta Zerizesekoek Eleusis Misterioak gogora ekarri zituzten, hots, Altzibiades erbesteratzearen arrazoiak. Pisandrok Altzibiadesen aurkariei galdetu zien ia gai ziren beraien kabuz hiria salbatzeko, ia etsaien bezainbesteko gerra-itsasontzi zituzten, etsaiek baino aliatu gehiago eta, Tisafernesen diru laguntza. Herriak onartu zuen geroko konstituzioaren erreforma bat egitea eta Altzibiades eta Tisafernesekin negoziatzea, Pisandro eta hamar hiritarren (baliteke, ohiko zenez, tribu bana) ordezkaritza bat eratu zuen. Eklesiak Friniko eta honen laguna, Eszironides, kendu ondoren, Diomedonte eta Leon estratego aukeratu zituen Tisafernes eta Altzibiadesekin negoziatzeko[57]. Puntu honi helduta, Altzibiadesen planak arazo handi bat zuen Tisafernesek ez zuelako inolako akordiorik nahi, baizik eta, lehen bezala, neutrala jarraitu nahi zuen[58]. Kaganen arabera, Tisafernes buruzagi zuhurra zen eta argi zuen hobea zela greziarrak haien artean ahultzea, borroka horretan esku hartu gabe[59]. Altzibiades horretaz konturatu zen, baina ez zuen nahi atenastarrek pentsa zezatela bera ez zela gai Tisafernes konbentzitzeko, hortaz, asmatutako plan berrian pertsiarren laguntzaren truke, oso eskakizun gogorrak aurkeztu zituen (Jonia, zenbait irla eta lurralde batzuk ematea, itsasontziak egin ahal izatea, erregearen Egeo kostaldetik nabigatzeko baimena...). Honela Altzibiadesek esango zuen atenastarren izango zela errua pertsiarren baldintzak onartu ez zituztelako. Erregearen gortean egindako hirugarren bileran, atenastarrek pertsiarraren baldintza gehienak onarturik zituzten, baina negoziazioak apurtu ziren. Atenastar negoziatzaileen ustez, baldintzak oso gogorrak ziren eta Altzibiadesi leporatzen zioten ziria sartu zietela, akordio bat nahi izatekotan posible zelako[60]. Tisafernesekin ituna ez lortzean Altzibiades eta konspiratzaileen arteko negoziazioak apurtu ziren ere[61]. Taldeak ulertu zuen Altzibiadesek Atenasi itzelezko eskakizunak eskatzeaz gain, ez zuen itunaren zegokionaren zatia bete, beraz, konspiratzaileek Altzibiades Atenasen berrezarpenaren asmoa bertan behera utzi zuten[62].

Altzibiades, berriz atenastar jenerala

Negoziazioek huts egin bazuten ere, konspiratzaileek demokrazia kentzea lortu zuten eta Laurehunen Kontseiluaren gobernu oligarkikoa inposatzea ere. Gobernu horretan Friniko eta Pisandro zeuden. Samosen, antzeko estatu kolpeak ez zuen arrakastarik lortu. Izan ere, Samosko demokratek, aristokraten aurka matxinatu ondoren, herri-alderdia eratu zuten, baina laster norabide politikoa aldatu zuten. Orduan Pisandro, Atenasko konjuratzaileak 300 konspiratzaileekin bildurik erabaki zuten, Karmino estrategoren laguntzarekin, Hiperbolo hiltzea. Hala ere, herri-alderdiko samostar gehienek atenastar estrategoei (Leon eta Diomedonte), Trasibulo triarkari eta Trasilo hoplitari jakinaren gainean jarri zioten gertatzekoa zena. Aurrekoen eta atenastar soldaduen laguntzarekin, samostarrek 300 matxinatutakoak irabazi zituzten, hauetariko 30 hil eta hiru erantzule nagusiak erbestera bidali zituzten, baina gainontzekoekin errepresaliak ez zituzten hartu[63]. Gerora, Samosko atenastar tropek bilera bat deitu zuten haien jeneralak kentzeko eta beste berriak aukeratzeko, Trasibulo eta Trasilo barne. Bilerak erabaki zuen demokraziarekin jarraitzea Espartaren kontrako gerrak jarraitzen zuen bitartean[64]. Beranduago, Trasibulok tropak konbentzitu ondoren Altzibiades etorri behar zela(gauza bera defenditzen zuen estatu kolpe baino lehenago), Samosera abiatu zen honekin etortzeko. Estrategia honen helburua zen pertsiar laguntza Espartatik kentzea, Altzibiadesek Tisafernesen gainean oraindik eragin handia uste zutelako[65]. Plutarkoren ustetan, Altzibiadesengana bidalitako mezulariek nahi zutena zen Atenasko tiranoak kentzea[66]. Kaganen arabera, Altzibiadesi ez zitzaion berrezarkuntza gustatu, itzulera loriatsu bat nahi zuelako eta, kasu honetan, ontziteriak soilik eskatu zuen itzulera. Inmunitateari zegokionez, momentuz ziurtatuta zegoen, baina ez etorkizunerako. Egia esan, Altzibiadesek espero zuen etortzea haren ospe eta eraginarengatik eta ez Trasibuloren babesari esker[67]. Altzibiades itzuli zenean armadaren aurrean garraztasunez hitz egin zuen haren erbesteratzeari buruz, baina denbora gehiago erabili zuen azalduz eta harrotuz Tisafernesen gainean zuen eraginaz. Armadaren atxikimendua lortzeko adierazi zuen zergatik Atenasko oligarkak berarekin izututa egon beharko ziren. Behin tropak entzun zuen hitzaldia, Altzibiades aukeratu zuen jenerala, Trasibulo eta beste batzuekin batera[68]. Hauek hainbeste asaldatu ziren non erabaki baitzuten Pireora itsasoratzea Atenasko oligarkak kentzeko. Altzibiadesek eta Trasibulok egoera baretuz, proposamenaren erokeriaz adierazi zieten, gerra zibilera eramango zuelako eta, ondorioz, Atenas berehalako porrotean bukatu zitekeelako[69]. Altzibiades jeneraltzan berrezarri orduko, Laurehunen Gobernuaren ordez oligarkia zabalagoa ezarri zuten, (Bostmilen Gobernua) eta honen ostean, demokrazia[70]. Laster, Altzibiades ontziteri batekin Tesafermesengana abiatu zen. Plutarkoren arabera, eginkizunaren helburua zen pertsiar flota etetea peloponesokoak ez laguntzeko[71]. Tuzidides Plutarkorekin bat dator adieraztean flota Aspendon zegoela eta Altzibiadesek esan zuela pertsiarrak haren alde ekarriko zituela edo haien etorrera oztopatuko zuela. Hala ere, Tuzididesek espekulatzen du ia Altzibiadesek bere egoera berriaz harratu nahi zuen Tisafernesen aurrean eragina gainditzeko[72]. Historialari honen arabera, Altzibiadesek ondo zekien Tisafernesek ez zuela inoiz flota ekarriko[73].

Abidos eta Ziziko guduak

Atenastar estrategia Zizikon

Ezkerra: Altzibiadesen ontziteri txikiak (urdina) espartarrena (beltza) itsasora erakartzen du.
Eskuma: Trasibulok eta Teramenesek atenastar flota espartarrenaren atzean jartzen dute haien Zizikora atzera-egitea mozteko. Bitartean Altzibiades itzultzen da jarraitzaileei aurre egiteko

Bostmilakoen bitarteko gobernuak Altzibiades lehengoratu zuten. Gobernu hau, K. a. 411an, Laurehunen ondorengoa zen, baina litekeena da Altzibiades K. a. 407 arte itxarotea Atenasera itzultzeko[74]. Plutarkok uste du, nahiz eta berrezarkuntza onartu zen Kritiasek, Altzibiadesen politikari aliatu bat, aurkeztutako mozio baten ondoren, erabaki zuela Atenasera garaile eta loriaz jantzita etorriko zela[75], honela balizko jazarpenaz aske egongo zen. Abidos batailan zeregin handia izan zuen. Altzibiades atzean geratu zen, Samosen, armada txiki batekin, bitartean Trasibulok eta Trasilok flotaren zatirik handiena Helespontora gidatu zuten. Periodo honetan Altzibiades hasi zen Kariatik (inguruko eskualdea) dirua lortzen bogalariak ordaintzeko[76] eta haien konfiantza lortzeko. Zinosema atenastar garaipenaren ondoren, bi atenastar flotak elkartu ziren Egeo itsasoan bataila erabakigarrirako. Altzibiades bidean zegoenean, topo egin zuten Abidosen Peloponesokoekin, base nagusia zuten tokian. Bataila, luzaroan orekatuta, atenastarren aldekoa jarri zen Altzibiades Helesponton 18 trirremekin sartu zenean[77][78]. Farnabazo satrapa pertsiarrak, Tisafernes ordezkatu zuena Peloponesoko flotari diru-laguntza ematean, lehorreko armada kostaldera mugitu zuen, hondartzaratu ziren itsasontziak eta marinelak defendatzeko. Eskerrak gauez etorritako pertsiar lehorreko armadari, ez zen Peloponesoko flota erabat suntsitu[79]. Bataila bukatzean, Tisafernes Helespontera heldu zen eta Altzibiadesek flota Sestosen utzi zuen satraparekin egoteko eta honi opariak eraman zituen losintxatzeko. Altzibiadesek gaizki ulertu zuen satraparen erantzuna, heldu bezain pronto atxilotuta izan zelako[80]. Hilabete bat beranduago, alde egin zuen eta agindua berreskuratu zuen[81], baina atxiloketak argi utzi zuen ez zuela inolako eraginik Tesafermesengan. Harrez geroztik, haren autoritatea ekintzetan oinarrituko zen, ez promesetan[82]. Etenaldi baten ondoren, Peloponesokoek aprobetxatu zutela itsaontzi berriak egiteko eta atenastarrek Egeo itsasoan zehar dirua jasotzeko, gudurik handiena Zizikusen gertatu zen K. a. 410ean. Altzibiadesek bere flota txikia babesteko Sestosetik Kardiara mugitu zuen. Atenastar flota osoa elkartu ondoren, Zizikora abiatu zen Farnabazo eta Mindaro, (Peloponesoko buruzagia) erasotzeko. Ekaitzak eta iluntasunak ezkutatuta, atenastar flota hurbidu zen peloponesokoak konturatu gabe[83]. Diodoro Sikuloren arabera, atenastarrek plan bat antolatu zuten etsaiak borrokan sartarazteko. Altzibiades aurrera joan zen flota txiki batekin espartarrak erakartzeko. Mindarok jazarri zuenean, Trasibuloren eta Teramenesen agertu ziren espartarraren atzera-egitea mozteko[84]. Espartar flotak galerak izan zituen borrokan eta kostara heldu ziren atenastarrak atzean zituztela. Altzibiades, atenastarren jazarleen aurrean zihoana, saiatu zen espartar itsasontziak itsasora atoian eramaten. Espartarrek borroka egin zuten hori ez gertatzeko eta Farnabazoren tropak haien laguntzan etorri ziren[85]. Trasibulok atenastar armada lehorretatu zuen Altzibiadesi laguntza emateko eta Teramenesi agindu zion atenastar lehorreko tropekin elkartzeko hondartzan zeuden marinelak laguntzeko. Espartarrak eta pertsiarrak, hainbat tokitatik zetozen tropak ikusita, amore eman zuten eta atenastarrak ez suntsituriko itsasontzi guztiez jabetu ziren[86][87]. Atenastarrek Hipokrates Mindaroren almiranteordeak Espartara bidalitako gutun bat harrapatu zuten: “Itsasontziak galdu dira. Mindaro hil da. Gizonezkoak goseak daude. Ez dakigu zer egin”[88]. Laster, Espartak bakea eskatu zuen baina atenastarrek uko egin zioten[89].

Beste arrakasta militar batzuk

Satelitetik hartutako Traziako Kersonesoren irudia (gaur Gallipoli peninsula).

Garaipenaren ondoren, Altzibiadesek eta Trasibulok Kaltzedonari setio jarri zioten K. a. 409an, 109 itsasontzi inguru zituztela[90]. Erabateko garaipen bat, hiria errenditzeko modukoa, lortu ez bazuen ere, Altzibiadesek gai izan zen hiritik kanpoko garaipen txikiak lortzeko kaltzedoniarrak behartu zituztenak Teramenesekin itun bat sinatzeko[91]. Horren ondoren, Farnabazorekin aliantza bat sinatu zuen, armadarako dirua ziurtatzen zuena, baina beharrak handiagoak zirenez, harrapakin gehiagoren bila itsasoratu zen, soldaduak eta flotaren bogalariak ordaintzeko. Funtsa bila zegoela, K. a. 408an Traziako Kersonesora abiatu zen eta Selinbria eraso egin zuen Propontisen. Hiriko atenastar aldeko alderdi batekin plan bat adostu zuen non disziplina ezarri baitzen eta zenbait baldintza bete behar ziren. Ez zituzten errepresaliak hartu, goarnizio bat ezarri eta gero, alde egin zuen[92]. Zenbait dokumenturen arabera, selinbriakoek ituna bete zuten Atenasek berretsi arte[93]. Historialarien ustez, itun honek baliabideak, biziak eta denbora aurreztu zituen[94]. Hemendik, Altzibiades Teramenes eta Trasibolorekin elkartu zen Bizantzio setiatzeko. Hiritar talde batek, etsiturik, erabaki zuen hiria errenditzea Selinbriako antzeko baldintzekin. Horretarako, adostutako gauean defendatzaileek postuak utzi zituzten eta atenastarrek hiriko Peloponesoko gotorlekua eta portuko itsasontziak eraso egin zituzten. Peloponesotarren aldeko hain adoretsu borrokatu zuten ezen Altzibiadesek gatazkaren erdian esan zien haien biziak gordeko zituela pelopenesotarren gotorlekuaren kontra borrokatzan bazuten. Honela egin eta gotorlekua ia erabat birrindu zuten[95].

Itzulera Atenasera, erbesteratze eta heriotza

Itzulera Atenasera

Aipatutako garaipenen ondorioz, Altzibiadesek erabaki zuen Atenasera itzultzea K. a. 407ko udaberrian. Garaipen berriak lortuta ere, Altzibiades oso zuhurra zen itzulera prestatzeko. Gobernuak aldaketak egin zituen, baina teknikoki karguak indarrean zeuden, eta oraindik ere herritar batzuek ez zuten ahaztu Atenasi egindako kaltea. Hori zela eta, Atenasera zuzenean joan beharrean, Somosera abiatu zen, 20 itsasontzi hartu zituen eta haiekin Zeramikako golkora abiatu zen non 100 talentu jaso baitzituen. Ondoren, Gitionera joan zen ikerketak egiteko, alde batetik jakiteko espartarrek zer prestatzen zuten eta beste aldetik jakin nahi zuen atenastarren pentsaera haren itzulerari buruz[96]. Miaketek ziurtatzen zioten hiriak abegi ona egingo ziotela eta hurbileko adiskideek esaten zioten arin itzultzeko[97]. Orduan, Pireon sartu zen non jendetza bildu baitzen Altzibiades ospetsua ikusi nahian[98]. Beldurrez sartu zen portuan, iloba, lagun batzuk eta ezagunak ikusi arte eta lehorreratzeko inbitatu ziotenak. Behin eginda, heroitzat hartu zuten[99]. Hala ere, batzuek uste zuten zoritxarreko augurio zela Pinteria zeremoniaren egun berean Atenasera itzultzea (Atenea estatua garbitzen zen jaian)[100]. Egun hauek urteko desegokienak baitziren zerbait garrantzitsu egiteko. Etsaiek kontuan hartu zuten hau etorkizunean erabiltzeko[101]. Altzibiadesen krimen-prozesu guztiak itxi ziren eta birau karguak ofizialki kendu. Altzibiadesek pietatea adierazi zuen eta Atenasko morala igo Eleusis prozesioa zuzenduz (Eleusiar Misterioetarako ospakizuna). Hau lehen aldiz itsasoz egin zen espartarrek Dezelia okupatu zutenetik[102]. Ohiko prozesioaren ordez, itsasoz egun bateko bidaia egin zen, baina urte horretan, Altzibiadesek soldadu-destakamentu bat erabili zuen prozesioari eskolta emateko[103]. Bere jabegoa berreskuratu zuen eta eklesiak lehorreko eta itsasoko buruzagi goiena aukeratu zuen (strategos autokrator)[104].

Notioko porrota

K.a. 406an, Altzibiades irten zen Atenasetik 1.500 hoplitekin eta 100 itsasontzi ingururekin. Ezin zuen Andros hartu eta Samosera abiatu zen. Geroago, Notiora mugitu zen, Efesoko etsaiarengandik hurbilago egoteko[105]. Bitartean, Ziro Gazteak Dario II.a Pertsiakoaren semea) Tisafernes ordezkatu zuen eta erabaki zuen Peloponesoko ontziteria finantzatzea. Diru honek Atenasko iheslariak erakarri zituen Espartako itsas armadari. Bestalde, espartarrek Mindaroren ordez, Lisandro jarri zuten, oso almirante jaioa. Honek guztiak Peloponesoko flotaren hazkundea eragin zuen atenastararen kalterako. Diruaren bila eta beste bataila erabakigarri bat behartzeko, Altzibiadesek Notio utzi zuen eta Trasibulo laguntzera itsasoratu zen, Fozea setiatzen zegoelako[106]. Atzibiadesek zekienez Peloponesoko flota hurbil zegoela, 80 itsasontzi utzi zituen Antiokoren (haren lemazain personala) esanetara. Eman zion agindu zehatza zen Peloponesoko flota behatzea baina eraso ez egitea. Antiokok desobeditu zuen agindua eta Lisandro erakarri zuen borrokara Ziziko taktika erabiliz. Notioko egoera, berriz, oso ezberdina zen; atenasterrek ez zuten ezusteko elementurik eta, gainera, atenastar iheslariek ondo informatu zien Lisandrori atenastar flotaren gorabeherei buruz[107]. Antiokoren itsasontzia hondoratu eta bera hil zen espartarren eraso azkar baten ondorioz. Gainontzeko itsasontziak, amu moduan erabili zirenak, harrapatuak izan ziren Notiora presaka zihoazenean. Gainera, portu honetan, Lisandrok ezustean hartu zuten atenastar flota eta erabateko garaipena lortu zuen. Altzibiades itzuli zen eta etsiki saiatu zen beste garaipen bat lortzen Notioko porrota orekatzeko, baina ezin zuen Lisandro berriro borrokara erakarri[108]. Azkenean, porrotaren erantzunkizuna Altzibiadesena izan zen eta etsaiek egoera erabili zuten bera erasotzeko eta boterekik kentzeko, gaurko adituek pentsatzen badute ere Altzibiadesi Antiokoren akatsa izan zela[109]. Diodoro Sikuloren arabera, Notioko porrotaz gain, etsaiek salaketa faltsuak egin zituzten. Antzinako Historiaren irakasleak, Anthony Andrewesk, uste du aurreko udako itxaropen hutsalek Altzibiadesen erorketarako funtsezko elementua izan zirela[110]. Ondorioz, Atzibiadesek erabaki zuen bere burua erbestera eramatea[111]. Ez zuen berriro Atenasera itzuli, Traziako Kersoneseren gazteluetara nabigatu zuen, gotortu zuena Helespontoko beste gaztelurekin batera. Atenasek gogor pairatu zituen porrotaren ondoriak. Porrota erabakigarria ez bazen ere, erantzunkizunezko postutik ez zuten bakarrik Altzibiades kendu, baizik eta Trasibulo, Teramenes eta Kritias[112]. Hauek izan ziren garai hartako Atenasek zituen buruzagirik trebeenak, eta, beharbada, kargu-uzte horiek, bi urte geroago, atenastar errendizioara eraman zuten, Egospotamosen guztiz garaituak izan ondoren[113].

Heriotza

Altzibiadesen heriotza

Egospotamosko gudua baino lehenago, Atzibiadesen karreraren azken testigantza[114], honek alperrik adierazi zien atenastarrei estrategikoki txarto kokatuta zeudala, hondartza batean, eta hirietatik urrun hornidurak hartzeko. Hortaz, iradoki zien Sestosera mugitzea non portuaz eta hiriaz balia zitzaketen[115]. Diodorok, ordea, ez du aholku hau aipatzen, dioena da jeneraleei traziar laguntza eskeini ziela agintean partekatzearen truke. Edozein modutan, atenastar jeneralek pentsatu zuten porrota gertatzekotan beraiei leporatuko zietela eta garaipena lortzen bazen Altzibiadesena izango zela, beraz, honi eskatu zioten alde egitea eta haien ondora berriro ez etortzea[116][117]. Zenbait egun beranduago, Lisandrok atenastar ontziteria guztiz deseuztu zuen. Egospotamos guduaren ondoren, Altzibiadesek Helesponto zeharkatu zuen eta Frigian bilatu zuen babesa Artaxerxes II.aren laguntza, Espartaren kontrako gerran lortzeko, baina espartarrek lortu zuten Farnabazok Altzibiades baztertuta utz zezala. Altzibiadesen heriotzari buruz kontraesan ugari daude. Hauetariko batek Lisandrori leporatzen dio errua[118]. Zehaztasun anitz ziurtaezinak badira ere, hauxe da Plutarkoren bertsioa: Lisandrok mezulari bat bidali zuen Farnabazorengana haren anaia Frigiara bidaltzeko, non Altzibiades Timandra maitalearekin bizi baitzen. (Plutarkoren ustez, Timandra, Lais heteraren (Korintia izenekoa) ama zen[119]. K. a. 404an, Pertsiako gortera irtetzear zegoela, haren egoitza inguratu eta sutan jarri zuten. Ikusita irtenbiderik ez zegoela, daga batekin etsaiengana jo zuen baina gezien euri-jasa batek hil zuen[120]. Aristotelesen arabera, Altzibiades Elafon hil zen, Frigiako mendi batean[121][122]. Kornelio Nepoteren arabera, Timandrak erabili zuen bere soinekoa Altzibiadesen gorpua estaltzeko etaetxeko sugarrekin erraustu zuen[123]. Beste iturriren arabera, ez Lisandro, ezta Farnabazo izan ziren Altzibiadesen heriotzaren erantzuleak. Arazoa zen eta berak neska bat seduzitu zuenez honen anaiek etxea sutan jarri zuten eta garretatik ihes egin nahi zuenean, geziz josi zuten.

Balorazioak

Karrera politikoa

Antzinako Grezian, Altzibiades eztabaidatutako pertsona izan zen. Tuzidisen arabera, Altzibiades oso handinahia zenez, Siziliako espedizioa prestatu zuen aberastasuna eta ospea irabazteko[124]. Egile honek uste du ere, Altzibiadesena zela Atenasko hondamendiaren errua, hark atenastarrak iraintzean eta Atenasko gaiak beste eskuetan uztean, horrek epe laburrean eragin zuen Atenasen hondamendia. Plutarkoren ustez, gizon hau kezkarik gabekoena zen eta gizakiekin ez zuen inolako enpatiarik[125]. Bestalde, Diodorok uste zuen oso argia zela eta ekintza handietan sartzeko joera zuela[126]. Sharon Pressek, Brown Unibertsitatekoak dio, Xenofontek gehiago azpimarratzen zuela Altzibidesek estatuari egindako zerbitzua kaltea baino[127][128]. Demostenesek Altzibiadesek lortutakoa defendatzen du esanez armak hartu zituela demokraziaren alde, haren patriotismoa erakutsiz ez diru-oparien edo hitzaldien bitartez baizik eta zerbitzu pertsonalarekin[129]. Demostenes eta beste hizlarirentzat, Atzibiades zen Atenastar demokraziaren goreneko momenturik eredua eta sinbolo erretorikoa bilakatuz[130]. Isokratesek, Altzibiades Gazteari buruzko hitzaldian, zioen estatu-gizon hark atenastarren esker ona behar zuela emandako zerbitzuengatik[131]. Lisiasen aburuz, atenastarrek ikusi behar zuten Altzibiades etsai baten moduan, lagunek emandako sorospenaren ordez, mina itzuli zielako[132]. Atenastarren konstituzioan, Aristotelesek ez du Altzibiades sartzen Atenasko politikari onenen artean, baina Geroko Analitikan dioenez, Altzibiades gizon harroa zela baina bizitzaren kolpe gogorren aurrean irmotasuna erakusten zuela eta desohorearen aurrean pairamenik eza[133][134]. Altzibiadesek seguritate politikoari buruzko beldurra atenastarren artean hedatu zuen[135]. Hori zela eta, Andozidesen arabera, Altzibiades ez zen egokitzen hiriko legeei, alderantziz, itxaron zuena zen besteek haren jarrerari egokituko zutela[136]. Atenastar estatu-gizon honen azalpenik nagusiena Kornelio Nepotek eman zuen Bizitzak lanean. Honen arabera, Altzibiades atenastarren artean gailentzen zen, noblezian eta bizi-duintasunean[137]. Gaur egun ere, adituak iritzi ezberdinekoak dira Altzibiadesi buruz. Malcolm F. McGregorrek, Britaniar Kolunbiako Unibertsitatearen aurreko sailburuak zioenez, Altzibidias askoz gehiago apustulari maltzurra zen oportunista baino[138]. Evangelos P. Fotiadisek, grezierazko filologo entzutetsuak, adierazten du lehen mailako diplomatikoa zela, baina bere botere espirituala eta adimena pribilegiatua ez zituelaq orekaturik, gainera, zorionekoa zen demagogiari minbera zen herri bat gida ahal zuelako[139]. K. Paparrigopoulos, Greziako Historia Modernoaren adituak Altzibiadesen bertute ispiritualak azpimarratzen ditu eta Temistoklerekin konparatzen du, baina dohain horiek traidore, ausarta eta fedegabe bat sortu zuten[140]. Walter Ellisek uste du haren ekintzak onartezinak zirela baina estilorekin eginak[141]. David Gribblek dio, Altzibiadesen hiriaren kontrako ekintzak ez zirela ulertu eta Altzibiadesi hiriarekin harremanak apurtzeko eraman zuen tentsioak, balore pertsonal eta hirikoen artean zegoela[142]. Russell Meiggsek, Antzinako Britainiako historialariak, uste du atenastar estatu-gizona eskrupulu gabekoa zela nahiz eta trebetasun handia eta erakartasuna eduki. Historialariaren arabera, Altzibiades berekoia zen eta Kleon eta honen ondorengoekin ezinikusiak Atenas galbidera eraman zuen. Meiggsen ustez, Altzibiadesen jarrera eta bere handinahiaren erruz, Sokratesen kontrako karguak gogorragoak izan ziren[143]. Kritikoagoak dira Athanasios G. Platias eta Constantinos Koliopoulos. Hauen arabera, soilik Altzibiadesen argudioekin ezeztatzen da estatu-politikari ona zenik, batzuek, oraindik ere, sinesten duten moduan[144]. Beste ikuspuntu ezberdinetatik, Anna C. Salter sikologoak dio Altzibiadesek sikopata baten ezaugarri guztiak erakusten zituela[145]. antzeko baieztapen bat egin zuen Hervey Cleckleyek The Mask of Sanity lanaren 5. ataleko amaieran.

Lorpen militarrak

Nahiz eta kritikoa izan, Tuzididesek onartu zuen Altzibiadesek gerra ahalik eta onenen zuzendu zuela[146]. Diodorok eta Demostenesek uste zuten jeneral handia zela[147][148]. Fotiadisen ustez, Altzibiades jeneral handia zen eta joaten zena joaten zela, garaipena jarraitzen zitzaion. Sizilian berak armada gidatzekotan, atenastarrek porrota ekidingo zuketeen eta Egostotamosen herkideek haren aholkua jarraituz gero, Lisandrok galduko zuela eta atenastarrek Grezia kontrolatuko lukete[149]. Bestalde, Paparrigopoulosen aburuz, Siziliako espedizioa, Altzibiadesen eraginez antolatutakoa, akats estrategikoa izan zen[150]. Platias eta Koliopoulos Paparrigopoulosekin bat datoz esatean Siziliako espedizioa lehen mailako hanka-sartze bat izan zela, jarrera sotilaren eta etsaia gutxiespenaren ondorioa[151]. Bere aldetik, Angelos Vlachosek, greziar akademikoak, azpimarratzen du Atenasek Sizilia lortzearren izandako etengabeko interesa gerraren hasieratik, hortaz, atenastar espedizioa ez zen abenturazalea ezta bitxia izan, zentzuzko atenastarren estrategian oinarrituta zegoelako[152]. Egile honek uste du Altzibiadesek nahi zuela mendebalde osoa konkistatzea[153]. Bera saiatu zen Kartago eta Libia konkistatzen, ondoren Italia eta, hau behin irabazita, Peloponeso izango zen hurrengoa[154]. Eklesiaren hasierako erabakia izan zen itxurazko indar militarra ematea, baina geroago, Niziasen eskakizunak kontuan hartu zituztenean zentzu gabekoa eta garestia bilakatu zen. Kaganek Altzibiades kritikatzen du ez onartzeagatik espedizioaren tamaina handiak hasierako helburu diplomatikoa baino urrutiago joateagatik[155]. Kaganek uste du Altzibiades armadaren komandante trebea izan zela baina militarki ez zen jenio bat izan, eta bere konfiantza trebetasunak baino urrunago joaten zela. Horregatik, berak kalkulatzean, akasts larriak egin zituen. Aditu honen ustez, Altzibiadesek akats larria egin zuen Notion flota eskarmentu gabeko ofizial baten eskuetan utzi zuenean eta Ziziko garaipenaren arrakasta, gehienbat Trasibulorena izan zen. Asmo honekin, ados dator Kornelio Nepoterekin. Honek esan zuen atenastarrek neurriz kanpo balioztatzea Altzibiadesen trebetasunak eta adoream izan zela hondamendiaren eragile nagusiena[156]. Pressen ustez, Altzibiadesek Helesponton jeneral jaio baten moduan jardun zuen baina Siziliari dogokionez ezin daiteke gauza bera esan. Hala ere, orokorrean lorpenak akatsak baino handiagoak izan ziren[157].

Iaioa hizlaritzan

Plutarkok adierazten du “Beste dohaintzez gain, Altzibiades hizlari nabarmena zela”. Teofrastok, berriz, pentsatzen zuen Altzibiades, edozein egoeratan, onena zela arazoa ulertzean eta irtenbide bat aurkitzean, hitzaldiaren erdian oztopatzen bazen ere, haria berreskuratzen zuen hitzaldiarekin jarraitzeko[158]. Nahiz eta zizipaza izan, Aristofanesek nabaritu zuenez, hitzaldia limurtzaile eta liluragarri egiten zuen[159][160]. Eupolisek dio hizlarien printzea zela baina ez oso trebea oratorian[161] ele-eder gehiago hitzaldi pribatuetan eklesiaren aurrean baino[162]. Bestalde, Demostenesek adierazi zuen atenastar askorentzat Altzibiades Eguneko hizlari trebeena zela[163]. Paparrigopoulosek ez du onartzen Demostenesen iritzia, baina berarekin bat dator estatu-politikaria gai zela bera kausa defendatzeaz. Kaganek hizlaritzarako izandako indarra aitortzen duen bitartean, Thomas Habinek, Hegoaldeko Kaliforniaren Unibertsitateko Klasikoaren irakasleak, uste du Altzibiades zela haren entzuleek, egoeraren arabera, behar zutena[164][165]. Hitzaldietan jendeak maitasunarekin erantzuten zuen Altzibiadesen zirrarari. Horregatik, Altzibiades, hitz egiten zuenean, Atenasko pertsonifikazioa zen eta bere burua maitatzen zuenean. Aristofanesen arabera, hiriak maitatzen edo gorrotatzen zuen[166].

Erreferentziak komedian, filosofian, artean eta literaturan

Antzinako greziar komediak ez zuen Altzibiades barkatu eta ematen du Eupolis eta Altzibiadesen arteko konfrontazioa zegoela, Aristofanes eta Kleonen artean izandakoaren antzekoa[167]. Bera ere, agertzen da fikziozko pertsonaia moduan Sokratesen zenbait elkarrizketetan (Oturuntza, Simposium, Protagoras, Altzibiades I eta II) baita Eskines Sokratikoa eta Antistenesen elkarrizketetan ere. Dirudienez, Antistenes eskarmentu pertsonalean oinarritu zen Altzibiadesen edertasuna, indarra eta kemena deskribatzeko eta honela zioen: “Akilesek ez bazuen honen antza, ez zen, benetan, ederra izango”[168][169]. Sokratesi leporatu zioten haren ikasleen krimenak, Altzibiadesenak barne[170] nahiz eta Platonaren Apologian berak adierazi Ni ez naiz inoiz inoren irakaslea izan[171]. Altzibiades artean agertzen da Erdi Aroan eta Berpizkundean eta literatura garaikideko lanetan ere[172]. Bera da hainbat eleberri historikotako pertsonaiarik nagusiena. Idaleen artean Anna Bowman Dodd, Gertrude Atherton, Rosemary Sutcliff, Daniel Chavarria, Steven Pressfield eta Peter Green aipa ditzakegu[173]. Pau Levinsonen lanean (The Plot to Save Socrates), Altzibiades pertsonaiarik nagusiena da eta argumentuan dio ez zuela hil azalduta dagoen moduan, baizik eta luzaroan bizi zela eta abentura gehiago izan zituela.

Bibliografia

Lehen mailako iturriak

  • ANDOCIDES: Against Alcibiades. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan.
  • ARISTOPHANES:  The Frogs. Wikisource.
  • ARISTOPHANES: Wasps.
  • ARISTOTELES:  Athenian Constitution. Trans. Frederic George Kenyon. Wikisource.
  • ARISTOTELES: History of Animals (Wentworth Thompsonek ingeleseratuta)
  • ARISTOTELES:  Posterior Analytics. Trans. Edmund Spenser Bouchier. Wikisource.
  • CORNELIUS NEPOS (1886): Alcibiades. Lives of the Eminent Commanders. Rev. John Selby Watsonek ingeleseratuta. Wikisource.
  • DEMOSTHENES: Against Meidias. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan.
  • DIODORUS SICULUS: Library, 13th Book.
  • ISOCRATES: Busiris. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan
  • ISOCRATES: Concerning the Team of Horses. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan
  • LYSIAS: (1898). Alcibiades. The Orations of Lysias. David McKay. Wikisource.
  • LYSIAS: Against Alcibiades 2. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan
  • PLATO:, Alcibiades. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan. Sanderson Beckek ingeleseratuta.
  • PLATO (1871):  Apology. Trans. Benjamin Jowett. Wikisource.
  • PLATO (1871):  Symposium. Benjamin Jowettek ingeleseratuta. Wikisource.
  • PLUTARCH (1683): [written in the late 1st century]. Agesilaus. Lives. Trans. John Dryden. Wikisource. John Drydenek ingeleseratuta
  • PLUTARCH (1683): [written in the late 1st century]. Alcibiades. Lives. John Drydenek ingeleseratuta. Wikisource. Arthur H. Cloughek (New York: Collier Press, 1909), Aubrey Stewart-George Longek eta John Drydenek ingeleseratuta.
  • PLUTARCH (1683): [written in the late 1st century]. Lysander. Lives. John Drydenek ingeleseratuta. Wikisource.
  • PLUTARCH: (1683) [written in the late 1st century]. Comparison of Alcibiades with Coriolanus. Lives. John Drydenek ingeleseratuta. Wikisource. Aubrey Stewart-George Longek eta John Drydenek ingeleseratuta.
  • THUCYDIDES: History of the Peloponnesian War, V-VIII. Ikusi jatorrizko testua Perseus programan.
  • XENOPHON:  Hellenica. Henry Graham Dakynsek ingeleseratuta. Wikisource.

Bigarren mailako iturriak

  • Alcibiades. Encyclopaedia Britannica. 2005.
  • Alcibiades. Encyclopaedia of Ancient Greece. Routledge (UK). 2002. ISBN 0-415-97334-1.
  • Alcibiades. Encyclopaedic Dictionary The Helios. 1952. In Greek.
  • ANDREWES, A. (1992): "The Spartan Resurgence". The Cambridge Ancient History edited by David M. Lewis, John Boardman, J. K. Davies, M. Ostwald (Volume V). Cambridge University Press. ISBN 0-521-23347-X.
  • BUCK, R.J. (1998): Thrasybulus and the Athenian Democracy: the Life of an Athenian Statesman. Stuttgart: Franz Steiner Verlag. ISBN 3-515-07221-7.
  • BUCKLEY, Terry (1996). Aspects of Greek History 750–323 BC. Routledge (UK). ISBN 0-415-09957-9.
  • CARTWRIGHT David, WARNER Rex (1997): A Historical Commentary on Thucydides: A Companion to Rex Warner's Penguin Translation. University of Michigan Press. ISBN 0-472-08419-4.
  • CAWKWELL, George (1997): Thucydides and the Peloponnesian War. Routledge (UK). ISBN 0-415-16552-0.
  • CORRIGAN, Elena (2004): "Alcibiades and the Conclusion of the Symposium". Plato's Dialectic at Play. Penn State Press. ISBN 0-271-02462-3.
  • COX, C.A. (1997): "What Was an Oikos?". Household Interests. Princeton University Press. ISBN 0-691-01572-4.
  • DENYER, Nicolas (2001): Alcibiades (commentary). Cambridge University Press. ISBN 0-521-63414-8.
  • DUE, Bodil (1991): "The Return of Alcibiades in Xenophon's Hellenica". "Classica et Mediaevalia — Revue Danoise de Philologie et D'Histoire". Museum Tusculanum Press. XLII: 39–54. ISBN 0-521-38867-8. Retrieved 2006-09-23.
  • ELLIS, Walter M. (1989): Alcibiades. Routledge. ISBN 0-415-00994-4.
  • GOMME, A. W.; ANDREWES, A.; DOVER K. J. (1945–81): An Historical Commentary on Thucydides (I–V). Oxford University Press. ISBN 0-19-814198-X.
  • GRIBBLE, David (1999): Alcibiades and Athens: A Study in Literary Presentation. Oxford University Press. ISBN 0-19-815267-1.
  • HABINEK, Thomas N. (2004): Ancient Rhetoric and Oratory. Blackwell Publishing. ISBN 0-631-23515-9.
  • HATZFELD, Jean (1951): Alcibiade (in French). Presses Universitaires de France.
  • KAGAN, Donald (1991): The Fall of the Athenian Empire. Cornell University Press. ISBN 0-8014-9984-4.
  • KAGAN, Donald (2003): The Peloponnesian War. Viking Penguin (Penguin Group). ISBN 0-670-03211-5.
  • KAHN, C. (1994): "Aeschines on Socratic Eros". In Paul A. Vander Waerdt. The Socratic Movement. Cornell University Press. ISBN 0-8014-9903-8.
  • KERN, Paul Bentley (1999): "Treatment of Captured Cities". Ancient Siege Warfare. Indiana University Press. ISBN 0-253-33546-9.
  • LEE TOO, Yun (1995): "The Politics of Discipleship". The Rhetoric of Identity in Isocrates. Cambridge University Press. ISBN 0-521-47406-X.
  • LITTMAN, Robert J. (1968): "The Strategy of the Battle of Cyzicus". Transactions and Proceedings of the American Philological Association. 99: 265–72. doi:10.2307/2935846. JSTOR 2935846.
  • MCCANN David, STRAUSS Barry (2001): War and Democracy: A Comparative Study of the Korean War and the Peloponnesian War. M.E. Sharpe. ISBN 0-7656-0695-X.
  • MCGREGOR, Malcolm F. (1965): The Genius of Alkibiades. Phoenix. 19 (1): 27–50. doi:10.2307/1086688. JSTOR 1086688.
  • PAPARRIGOPOULOS, Konstantinos; KAROLIDIS, Pavlos (1925): History of the Hellenic Nation (Volume Ab). Eleftheroudakis (grekeraz).
  • PECK, Harry Thurston (1898): Harper's Dictionary Of Classical Literature And Antiquities.
  • PERRIN, Bernadotte (1906): The Death of Alcibiades. Transactions and Proceedings of the American Philological Association. 37: 25–37. doi:10.2307/282699. JSTOR 282699.
  • PLATIAS Athanasios G., KOLIOPOULOS Constantinos (2006): Thucydides on Strategy. Eurasia Publications. ISBN 960-8187-16-8.
  • PRESS, Sharon (1991): Was Alcibiades a Good General?, Brown Classical Journal. 7.
  • PRICE, Simon (1999). Religious Places. Religions of the Ancient Greeks. Cambridge University Press. ISBN 0-521-38867-8.
  • RHODES, P.J. (2005): A History of the Classical Greek World. Blackwell Publishing. ISBN 0-631-22564-1.
  • SEALEY, Raphael (1976): The Peloponnesian War. A History of the Greek City States, 700–338 BC. University of California Press. ISBN 0-520-03177-6.
  • SCOTT, Gary Alan (2000): Socrates and Teaching. Plato's Socrates as Educator. SUNY Press. ISBN 0-7914-4723-5.
  • SMITH, Willian (1851): A New Classical Dictionary of Greek and Roman Biography, Mythology and Geography. Harper & brothers.
  • STRAUSS, Leo (1978): The City and Man. University of Chicago Press. ISBN 0-226-77701-4.
  • SYKOUTRIS, Ioannis (1934): Symposium (Introduction and Comments). Estia. Grekeraz.
  • VLACHOS, Angelos (1974): Thucydides' Bias. Estia (grekeraz).
  • WOLPERT, Andrew (2002): Remembering Defeat: Civil War and Civic Memory in Ancient Athens. Johns Hopkins University Press. ISBN 0-8018-6790-8.

Irakurketa gehiago

  • ATHERTON, Gertrude (2004): The Jealous Gods. Kessinger Publishing Co. ISBN 1-4179-2807-7.
  • BENSON, E.F. (1929): The Life of Alcibiades: The Idol of Athens. New York: D. Appleton Co. ISBN 1-4563-0333-3.
  • BURY, J.B.; MEIGGS, Russell (1975): A History of Greece (4th ed.). New York: St. Martin's Press.
  • BURY, J.B.; COOK, S.A.; ADCOCK, F.E., eds. (1927). The Cambridge Ancient History. 5. New York: Macmillan.
  • CHAVARRIA, Daniel (2005). The Eye Of Cybele. Akashic Books. ISBN 1-888451-67-X.
  • FORDE, Steven (1989). The Ambition to Rule Alcibiades and the Politics of Imperialism in Thucydides. Ithaca, NY: Cornell University Press.
  • GREEN, Peter (1967). Achilles his Armour. Doubleday.
  • HENDERSON, Bernard W. (1927). The Great War Between Athens and Sparta: A Companion to the Military History of Thucydides. London: Macmillan.
  • HUGHES-HALLETT, Lucy. Heroes: A History of Hero Worship. Alfred A. Knopf, New York, New York, 2004. ISBN 1-4000-4399-9.
  • MEIGGS, Russell (1972). The Athenian Empire. Oxford: Clarendon Press.
  • PRESSFIELD, Steven. Tides of War: A Novel of Alcibiades and the Peloponnesian War. Doubleday, New York, New York, 2000. ISBN 0-385-49252-9.
  • ROBINSON, Cyril Edward (1916). The Days of Alkibiades. E. Arnold.
  • ROMILLY DE, Jacqueline (1997). Alcibiade, ou, Les Dangers de l'Ambition (in French). LGF. ISBN 2-253-14196-8.
  • SUTCLIFF, Rosemary (1971). Flowers of Adonis. Hodder & Stoughton Ltd. ISBN 0-340-15090-4.

Kanpoko estekak

Biografiak

Testuak eta analisiak

Erreferentziak

  1. VLACHOS, A.: Tuzidides' Bias 59 & c.
  2. KERN,P. B.; Ancien Siege Warfare, 151. orr.
  3. COX, C. A.: Houshold interests, 144. 44
  4. PLATON: Altzibiades 1, 121
  5. Alcibiades, 1952. Encyclopaedic Dictionary The Helios
  6. DENYER, N.: Commentary of Plato's Alzibiades, 88-89 orr.
  7. PLATO: Symposium, 220 e
  8. SYKOUTRIS, I.: Introduction to Symposium, 159-180 orr.
  9. PLATON: Symposium, 215a-222b.
  10. PLUTARKO: Altzibiades, 6
  11. PLUTARKO: Altzibiades, 8
  12. GOMME, A. W. : A Historical Commentary on Tucydides, 339
  13. SEALEY, R.: A History of the Greek City States, 353.
  14. PLUTARKO: Altzibiades, 14
  15. GOMME, A. W.: A Historical Commentary on Thucydides, 70
  16. PLUTARKO: Altzibiades, 15
  17. PLUTARKO: Altzibiades, 13
  18. SEALEY, R.: A History of the Greek City States, 353
  19. PLUTARKO: Altzibiades, XVI.
  20. ANDOZIDES: Altzibiadesen kontra
  21. PLATIAS_KOLIOPOULOS: Tuzidides Estrategian 237-46
  22. PLUTARKO: Altzibiades,20
  23. STRAUSS; Leo: The City and Man, 104
  24. KAGAN: The Peloponesian War, 322
  25. TUZIDIDES: VI. 26
  26. PLUTARKO: Altzibiades, 19
  27. TUZIDIDES: VI, 29
  28. TUZIDIDES: VI, 61
  29. TUZIDIDES: VI, 53
  30. TUZIDIDES: VI, 53
  31. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 273
  32. TUZIDIDES: VI, 74
  33. VLACHOS, A.: Tuzidides' Bias, 59 eta hurrengoak
  34. PLUTARKO: Altzibiades, 23
  35. TUZIDIDES: VI, 89-90
  36. KAGAN: The Peloponesian War, 282-283
  37. TUZIDIDES: VI, 89-90
  38. TUZIDIDES: VII, 18
  39. KAGAN: The Peloponesian War, 282-283
  40. PLUTARKO: Altzibiades, 24)
  41. TUZIDIDES: VIII, 26
  42. Alcibiades. Encyclopaedia Britannica. 2002
  43. PLUTARKO: Lysander, 22
  44. PLUTARKO: Agesilaus, III
  45. RHODES, P. J.: A History of the Classical Greek World, 144
  46. TUZIDIDES: VIII, 45
  47. TUZIDIDES: VIII, 45
  48. TUZIDIDES: VIII, 46
  49. TUZIDIDES: VIII, 47
  50. BUCKEY, T.: Aspects of the Greek History, 411
  51. PLUTARKO: Altzibiades, 25
  52. SEALEY, R.: A History of the Greek City States, 359
  53. TUZIDIDES: VIII, 49
  54. TUZIDIDES: VIII, 49
  55. TUZIDIDES: VIII, 50
  56. TUZIDIDES: VIII, 51
  57. TUZIDIDES: VIII, 53
  58. KAGAN, D.: The Fall of the Athenian Empire, 136-138
  59. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 366
  60. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 56)
  61. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 136-138
  62. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 56
  63. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 73
  64. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 76
  65. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 81
  66. PLUTARKO: Altzibiades, 26
  67. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 389
  68. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 82
  69. PLUTARKO: Altzibiades, 26
  70. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 97
  71. PLUTARKO: Altzibiades, 26
  72. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 82
  73. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerra, VIII. 88
  74. CARTWRIGHT-WARNER: A Historical Commentary on Thucydides, 301
  75. PLUTARKO: Altzibiades, 27
  76. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 406
  77. PLUTARKO: Altzibiades, 27
  78. XENOFONTE: Helenikoak, 1.1.5
  79. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 408
  80. PLUTARKO: Altzibiades, 27
  81. PLUTARKO: Altzibiades, 28
  82. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 410
  83. PLUTARKO: Altzibiades, 28
  84. DIODORO SIKULO: Liburutegia, XIII, 50.1
  85. XENOFONTE: Helenikoak, 1.1.17-23
  86. DIODORO SIKULO: Liburutegia, XIII, 74.4
  87. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 410-413
  88. XENOFONTE: Helenikoak, 1.1.17-23
  89. DIODORO SIKULO: Liburutegia, 53,3
  90. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 429
  91. DIODORO SIKULO: Liburutegia, XIII. 67.1
  92. PLUTARKO: Altzibiades, 28
  93. KERN, P. B.: Ancient Siege Warfare, 151
  94. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 410
  95. DIODORO SIKULO: Liburutegia, XIII. 67.1
  96. XENOFONTE: Helenikoak, 1, 4, 8-12
  97. DUE, B.: Altzibiadesen itzulera, 39
  98. XENOFONTE: Helenikoak, 1, 4,13
  99. PLUTARKO: Altzibiades, 32
  100. PLUTARKO: Altzibiades, 34
  101. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 290
  102. PRICE; S.: Religions of the Ancient Greeks, 54
  103. XENOFONTE: Helenikoak, 1, 4,18
  104. PLUTARKO: Altzibiades, 33
  105. ANDREWES, A.: The Spartan Resurgence, 490
  106. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 443
  107. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 444
  108. Batailari buruz gehiago jakiteko irakurri PLUTARKO: Altzibiades,35 edo Oxirrinkoko Helenikoak, 4
  109. CAWKWELL, G.: Thucydides and the Peloponesian War, 143
  110. ANDREWES, A.: The Spartan Resurgence, 490
  111. DIODORO SIKULO: Liburutegia, XIII. 74, 4
  112. PLUTARKO: Altzibiades,33
  113. KAGAN, D.: The Peloponesian War, 447
  114. PERRIN, B.: The Death of Altzibiades 23-37
  115. XENOFONTE: Helenikoak, 2, 1, 25
  116. XENOFONTE: Helenikoak, 2, 1, 25
  117. DIODORO SIKULO: Liburutegia, XIII. 105
  118. ISOKRATES: Concerning the Team of Horses, 16.40
  119. PLUTARKO: Altzibiades XXXIX
  120. PLUTARKO: Altzibiades XXXIX
  121. ARISTOTELES, Animalien historia, 578b27
  122. LANGHORNE, John & William (1819): Plutarc's Lives, 2. liburukia, 172 orria, 99 zenbakia
  123. NEPOTE Kornelio: Bizitzak, VII. 10, 6
  124. TUZIDIDES VI., 15
  125. PLUTARKO: Altzibiades eta Korolianoren arteko aldea, 6
  126. DIODORO SIKULO: Liburutegia, XIII. 68, 5
  127. PRESS, S.: Was Alcibiades a good general?
  128. XENOFONTE: Helenikoak, 2, 1, 18
  129. DEMOSTENES: Midiasen kontra, 144-5
  130. GRIBBLE, D.: Alcibiades and Athens, 32-3
  131. ISOKRATES: Concerning the Team of Horses, 15
  132. LISIAS: Against Alcibiades, 1, 1 eta 2, 10
  133. ARISTOTELES: Atenastarren Konstituzioa, 28
  134. ARISTOTELES: Geroko Analitika, II, 13
  135. GRIBBLE, D.: Alcibiades and Athens, 41
  136. ANDOZIDES: Altzibiadesen aurka, 19
  137. NEPOTE, Kornelio: Altzibiades, XI, 2
  138. McGREGOR, The Genius of Alcibiades, 27-50
  139. Alcibiades Encyclopaedic Dictionary The Helios.1952
  140. PAPARRIGOPOULOS: History of the Greek Nation, Aβ, 264-8
  141. ELLIS, W.: Alcibiades, 18
  142. GRIBBLE, D.:Alcibiades and Athens, 55 &c.
  143. Alcibiades Encyclopaedia Britannica, 2002
  144. PLATIAS, Athanasios G. eta KOLIOPOULOS, Constantinos: Thucydides on Strategy, 240
  145. SALTER, Anna: Predators, 128
  146. TUZIDIDES, VI, 15
  147. DIODORO: Liburutegia, XIII. 68, 5
  148. DEMOSTENES: Against Meidias, 144-5
  149. Alcibiades Encyclopaedic Dictionary The Helios. 1952
  150. PAPARRIGOPOULOS: History of the Greek Nation, Aβ, 272
  151. PLATIAS-KOLIOPOULOS: Thucydides on Strategy, 237-246
  152. VLACOS, A.: Thucydides'Bias, 206
  153. VLACOS, A.: Thucydides'Bias, 202-203
  154. PLUTARKO: Altzibiades, 17
  155. KAGAN, D.: The Fall of the Athenian Empire, 419-420
  156. NEPOTE, Kornelio: Altzibiades, VII
  157. PRESS, S.: Was Alcibiades a good general?
  158. PLUTARKO: Altzibiades, 10
  159. ARISTOFANES: Liztorrak, 44
  160. PLUTARKO: Altzibiades, 1
  161. PLUTARKO: Altzibiades, 13
  162. PAPARRIGOPOULOS: History of the Greek Nation, Aβ, 178
  163. DEMOSTENES: Midiasen kontra, 144-145
  164. KAGAN, D.: The Fall of the Athenian Empire, 419-420
  165. HABINEK, T.: Ancient Rethoric and Oratory 23-24
  166. ARISTOFANES: Igelak, 1425
  167. GRIBBLE, D.: Alcibiades and Athens, 32-33
  168. CORRIGAN, E.: Plato's Dialectic at Play, 169
  169. KAHN, C.: Aeschines on Socratics Eros, 90
  170. SCOTT, G. A.: Plato's Socrates as Educator, 19
  171. PLATON: Apologia, 33a
  172. ENDRES, N.: Alcibiades
  173. RYDER. T. T. B.: Alcibiades, 32
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Altzibiades Aldatu lotura Wikidatan