Benito Ansola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benito Ansola
Benito Ansola
Benito Ansola, bere izena daramaten ikus-entzunezkoak sortzeko bekak aurkezten
Datu pertsonalak
Izen osoa Benito Ansola Erkiaga
Jaio 1928ko abuztuaren 13a
Lekeitio ( Bizkaia-Euskal HerriaEuskal Herria)

Benito Ansola Erkiaga apaiza eta zinemazalea Lekeition jaio zen 1928ko abuztuaren 13an. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen Bergarako seminarioan eta Gasteizen, eta 1953an apaiz ordenatu zuten Bilbon.

Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, eta gainera, zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bete-betean bultzatu du, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu, eta 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin.

2005ean, Amalur saria eman zioten Donostiako Zinemaldian

2010ean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak bere izena jarri die euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu dituen bekei.

[aldatu] Filmografia

Ansolak hainbat film labur zuzendu ditu, besteak beste honako hauek:

  • Beranduegi (1979)
  • Asarre eguna (1980)
  • KaskiƱak eta kaskidunak (1982)
  • XV. mendeko eretaula (dokumentala), (1983)
  • Uste bako historioa (1984)
  • Sorgin etxea (1985)
  • Itsas ontzigintza (dokumentala) (1986)
  • Bakardadea (1987)
  • Ostirala 13 (1991)
  • Biak bat (1994)
  • Biak bat II (1995)
  • Bakearen guda (1997)

Gainera, paper txiki bat ere badu 1983ko Mikelen Heriotza luzemetraian

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak