Costas Simitis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Costas Simitis
Costas Simitis (2003)

Konstantinos Simitis (grezieraz: Κωνσταντίνος Σημίτης; Pireo, 1936ko uztailaren 23a) greziar politikaria da. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Alemanian, Marburgoko Unibertsitatean eta Londresko Ekonomia Eskolan. Epaitegi Goreneko kide izendatu zuten 1961ean, eta handik lau urtera hasi zen politikan nabarmentzen, PASOK Askapenerako Mugimendu Panheleniarreko Nazio Kontseiluan onartu zutelarik. 1967tik 1969ra, Greziako agintean zegoen batzorde militarraren kontrako ezkutuko jardueretan parte hartu zuen, eta Alemaniara ihes egin behar izan zuen gerra-kontseilurik egin ez ziezaioten. Erbestetik ere militarren kontra jardun zuen 1974ra arte. Irakasle izan zen Konstantzako Unibertsitatean, eta Giesseneko Justus Liebigen. 1985ean, Greziako Legebiltzarreko kide izendatu zuten, eta zenbait ministerioren arduradun izan zen 1980ko eta 1990eko hamarraldietan, adibidez, Nekazaritza, Ekonomia eta Industriakoa. 1996an, osasun arazoak zirela medio Andreas Papandreuk karguak utzi zituenean, Simitis izan zen haren ondorengo 2004 arte, bai lehen ministro gisa eta baita Mugimendu Sozialista Panheleniarreko buruzagitzan ere. Urte hartako legebiltzarrerako hauteskundeetan, garaipena lortu zuen Simitisen alderdiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Costas Simitis Aldatu lotura Wikidatan