Charles Haughey
| Charles Haughey | |
| Izen Osoa | Charles James Haughey Cathal Ó hEochaidh |
| Kargua: | |
| 1. go Agintaldiaren iraupena | 1979ko abenduaren 11 - 1981ko ekainaren 30ra |
| Aurrekoa: | Jack Lynch |
| Ondorengoa: | Garrett FitzGerald |
| 2. go Agintaldiaren iraupena | 1982ko martxoaren 9etik - 1982ko abenduaren 14era |
| Aurrekoa: | Garrett FitzGerald |
| Ondorengoa: | Garrett FitzGerald |
| 3. go Agintaldiaren iraupena | 1987ko martxoaren 10etik - 1992ko otsailaren 11era |
| Aurrekoa: | Garrett FitzGerald |
| Ondorengoa: | Albert Reynolds |
| Jaio: | 1925ko irailaren 16a Castlebar, Mayoko konderria |
| Hil: | 2006ko ekainaren 13a (80 urte) Kinsealy, Dublingo konderria |
| Alderdi politikoa: | Fianna Fáil |
| Lanbidea: | Kirolari eta politikaria |
| Bikotekidea: | Maureen Lemass |
Charles Haughey (irlanderaz Cathal Ó hEochaidh; 1925ko irailaren 16a - 2006ko ekainaren 13a), irlandar politikaria izan zen. Hiru aldiz txandatu ziren agintaldietan zehar Irlandako Errepublikaren Taoiseacha (gobernu burua) izan zen, ibilbide hau zenbait eskandalu politikoen ondorioz ilundu egin zen. IRAko kide-ohi baten semea zen, bai eta Seán Lemassen suhia ere.2006ko ekainaren 13an zendu zen 80 urte zituelarik, bere sendiaz inguratuta eta minbiziaren aurkako borroka batean ostean.
Ohoretua eta mespretxatua, Fianna Fáil Irlandako alderdi politiko ospetsu eta onartuenaren buru zelarik Haugheyk hirutan izan zen Gobernuaren buru. Lehendabiziko bi agintaldietan, 1979 eta 1982 urte bitartean, herrialdea porrot ekonomikoan gelditzeko kinka larrian egon zen. Hurrengo beste bi agintaldietan berriz, 1987 eta 1992 bitartean, herri-gastua modu erabatekoan moztu zuen.
1979an, Fine Gael alderdiko buru aurkaria zen Garret FitzGeraldek Haugheyk "itzelezko handinahikera, bere kaxa Estatua menperatzeko asmoa" izateaz salatu zuen. 