Hamburg SV

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hamburg SV (alemanieraz Hamburger Sport-Verein) Alemaniako futbol talde bat da, Hamburgoko hiri aske eta hansatarrekoa. 1887ko irailaren 29an sortua izan zen eta Alemaniako Bundesligan jokatzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

HSV, 1919an jaio zen SC Germania (1887) eta Hamburgo FC taldeak talde bakar batean batu zirenean. Taldearen lehen txapelketa, liga izan zen, 1922an, baina txapelketa honek, garai hartan, ez zuen ofizialtasunik. Liga, zazpi alditan lortu du, 1983. urtean azkeneko aldiz. Alemaniako Kopa ere lortu du, beste hiru alditan.

Nazioarteko txapelketak ere lortu ditu: Horietako lehenengoa, Europako Errekopa izan zen, 1977. urtean. 1983an, bere azkeneko liga lortu zuen urte berean, Europako Kopa lortu zuen. Beranduago, 2005 eta 2007 urteetan, Intertoto Kopa ere lortu zuen.

Bundesligako edizio guztiak jokatu dituen talde bakarra da, Alemaniako liga txapelketa hau 1963. urtean sortu zenetik.

[aldatu] Jantzia

  • Lehenengo jantzia: Kamiseta zuria, galtza gorriak eta galtzerdi urdinak
  • Bigarren jantzia: Kamiseta, galtza eta galtzerdi beltzak.

[aldatu] Jokalariak

[aldatu] 2007-2008 denboraldiko taldea

[aldatu] Lortutako txapelketak

[aldatu] Nazionalak

[aldatu] Nazioartekoak

[aldatu] Kanpo loturak

[1]

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak