Helmut Kohl

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula


Helmut Kohl (Ludwigshafen, garai hartan Bavaria, gaur egun Renania-Palatinatua, 1930eko apirilaren 3a) politikari alemaniarra da. Batasun Demokrata Kristauko (CDU) kidea, 1982ko urriaren 1 eta 1998ko urriaren 27 artean Alemaniako kantzilerra izan zen, Mendebaldeko Alemaniakoa 1990eko urriaren 3ra arte eta Alemania batukoa ordutik aurrera.

Ludwigshafengo erdiko klaseko familia batean sortu zen. 15 urte zituela, Bigarren Mundu Gerra amaitu orduko, CDUko kide egin zen. Frankfurteko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak hasi bazituen ere, 1951tik aurrera Heidelbergekoan Historia eta Politika zientzia ikasi eta 1953an graduatu zen. 1958an historiako doktoregoa lortu zuen. 1969 eta 1976 artean Renania-Palatinatuko ministro-presidentea izan zen. Handik politika nazionalera igaro zen eta 1973an CDUko presidente aukeratu zuten.

1982ko urriaren 1ean, CDU eta Alderdi Liberalaren (FDP) botuekin, Kohl Alemaniako kantziler hautatua izan zen, Helmut Schmidt sozialdemokrataren ordez. Ordura arte liberalek Helmut Schmidten gobernua sostengatzen zuten. Kohlek 18 urte iraun zuen kargu horretan, 1983, 1987, 1990 eta 1994ko hauteskundeak irabazi baitzituen. Bere ekarpenik nagusienak Bigarren Mundu Gerraren ondoren banatuta geratu ziren bi Alemanien bateratzea eta Europar Batasunaren alde egin zuen lana dira[1]. 1998ko hauteskundeetan Gerhard Schröder sozialdemokratak irabazi zion.

Agintea utzi ondoren, CDUren legez kontrako finantziazioa zela eta, ikertua izan zen[2].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helmut Kohl Aldatu lotura Wikidatan