Irlandaren banaketa administratiboa
Irlandako banaketa administratiboa lau probintzia handitan eta 26 konderritan antolatzen da. Kontutan hartu behar da Irlanda bi estatutan banatuta dagoela: Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda (Erresuma Batua). Irlandako konderrietatik batzuk Erresuma Batuari dagozkio eta besteak Irlandako Errepublikari.
Eduki-taula |
Irlandako banaketa administratiboaren mapa orokorra [aldatu]
Irlandako uhartea edo Irlanda bi estatuen artean banatura dago, bata Irlandako Errepublika eta beste Erresuma Batuaren agintepean dagoen Ipar Irlanda. Aldi berean konderriak ere 1922. urtetik aurrera bi estatu hauen artean banatzen dira:
Irlandako banaketa administratiboa probintziaz-probintzia [aldatu]
Irlandako konderriak lau probintzia ezberdinetan banatuta daude, probintzia hauek garai batean erresumak izan zirelarik. Hauek dira: Leinster/Laighean (1), Munster/An Mhumhain (2), Connacht/Connachta (3) eta Ulster/Ulaidh (4).
Leinster [aldatu]
Leinster/Laighean (1) ekialdeko probintzia da, Irlandako populatuena 2.292.939 biztanlerekin (2006). Dublin/Baile Átha Cliath dauka hiriburu. 12 konderritan dago azpibanatuta:
- Carlow/Cheatharlach.
- Dublin/Contae Bhaile Átha Cliath.
- Kildare/Chill Dara.
- Kilkenny/Chill Chainnigh.
- Laois/Laoise.
- Longford/An Longfoirt.
- Louth/Lú.
- Meath/Na Mí.
- Offaly/Uíbh Fhailí.
- Westmeath/Na hIarmhí.
- Wexford/Loch Garman.
- Wicklow/Chill Mhantáin.
Munster [aldatu]
Munster/An Mhumhain (2) hegoaldeko probintzia da. 1.172.170 biztanle ditu eta Cork/Corcaigh hiriburua da. 6 konderritan banatzen da:
- Clare/An Chláir.
- Cork/Chorcaí.
- Kerry/Chiarraí.
- Limerick/Luimnigh.
- Tipperary/Thiobraid Árann.
- Waterford/Phort Láirge .
Connacht [aldatu]
Connacht/Connachta (3) mendebaldeko probintzia da. 503.083 biztanle eta Galway/Gaillimh du hiriburu. 5 konderritan banatuta dago:
Ulster [aldatu]
Ulster/Ulaidh (4) iparraldeko probintzia da. Hiru konderri Irlandako Errepublikakoak dira:
Beste sei Erresuma Batukoak dira administratiboki eta Ipar Irlandako eskualdean daude:
- Antrim/Aontroma
- Armagh/Ard Mhacha
- Derry/Doire
- Down/An Dúin
- Fermanagh/Fhear Manach
- Tyrone/Thír Eoghain
|
||||||||||||||||
| Irlandako eskualdeak | ||
|---|---|---|
| Europako banaketa administratiboak | ||
|---|---|---|
|
Albania • Alemania • Andorra • Armenia • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Islandia • Italia • Kroazia • Letonia • Liechtenstein • Luxenburgo • Malta • Mazedoniako Errepublika • Moldavia • Monako • Montenegro • Norvegia • Polonia • Portugal • San Marino • Serbia • Suedia • Suitza • Turkia • Txekiar Errepublika • Ukraina • Vatikano Hiria • Zipre |
||
