Itsas hobi
Itsas hobia ozeanoaren sakontasuna hazten den urazpiko lurraren gune beheratu eta luzangei deritze. Ozeanoan dagoen erliebe mota bat da, eta 12 kilometroko sakoneraraino iris daiteke.
Uraren tenperatura itsas hobietan oso baxua izaten da. Ohi, 0 eta 2 °C arteko tenperatura du. Oraingoz, itsas hobirik sakonena, Challenger osina da, Marianetako itsas hobian, 11.033 metroko sakonerarekin. Hala uste izaten ez bada ere, itsas hobietan bada bizidunik, soinberak kasu.
Ozeano Barearen mendebaldean daude itsas hobi gehien, baita sakonenak ere, horietatik seik, 10 kilometro baino gehiagoko sakonerarekin.
Urteetan zehar, oso harrigarria izan zen ozeanoko tokirik sakonenak, erdialdean beharrean uharte bolkanikoen eta kontinenteen ondoan egotea. Gertaera hau, baina, erraz azaldu eta ulertzen da plaken tektonikaren teoria eta kontinenteen jitoaren bidez, jarraian azaltzen den bezala.
Itsas hobiei lotutako prozesu geologikoak [aldatu]
Itsas hobiak, subdukzio guneetan eratzen dira, bi plaka tektonikok, elkarren aurka talka egin, eta horietako bat, dentsitaterik gehien duena, bestearen azpian sartzen den (subdukzioa) lurreko gainazaleko tokiak. Emaitza bezala, urazpiko lurrean beheragune handi bat eratzen du. Horren adibide on bat, Peru-Txiletako itsas hobia da, Hego Amerikako plakaren eta Nazcako plakaren arteko talkaren emaitza dena.
Subdukzio gune horiek, bi plaken arteko marruskadura, konpresio eta tentsioek eragindako aktibitate sismiko bizi batekin lotuak daude. Japonia edo Indonesiako lurrikara eta tsunami handiak, fenomeno honen ondorio dira
Subdukzioan beherantz doan plaka astenosferaraino heltzen denean, urtu egiten da, eta urtutako materialak, arinagoak, sumendiak eratuz igotzen dira. Elkartzen diren plaken izaeraren arabera, hainbat eratako itsas hobiak daude:
- Talka egiten duten bi plakak, ozeanoko litosferaz osatuak badaude, sumendi aktibitate biziak, uharte arkuak sortzen ditu, Aleutiar uharteak, Japonia, Filipinak, Sonda uharteak edo Antillak. Uharte hauen ondoan, itsas hobi sakonak daude (Marianetako itsas hobia, Japoniako itsas hobia, Puerto Ricoko itsas hobia...)
- Ozeano plaka bat, subduzitzean, plaka kontinental baten azpian sartzen bada, sumendi aktibitate biziarekin batera, orogenesia gertatzen da, hau da, mendilerro bat eratzen dela. Hau da Nazca Plakaren kasua, Hego Amerikar Plakaren azpian subduzitzerakoan, Andeak eratu zituena. Aurreko kasuan bezala, lotutako itsas hobi bat dago (Peru-Txiletako itsas hobia).
Itsas hobi garrantzitsuenak [aldatu]
| Itsas hobia | Kokalekua | Sakonera (m) |
|---|---|---|
| Marianetako itsas hobia (Challenger osina) | Ozeano Barea (S Marianak) | 11.034 |
| Tongako itsas hobia | Ozeano Barea (NE Zeelanda Berria) | 10.822 |
| Japoniako itsas hobia | Ozeano Barea (E Japonia) | 10.554 |
| Kuriletako itsas hobia | Ozeano Barea (S Kuril uharteak) | 10.542 |
| Mindanaoko itsas hobia | Ozeano Barea (E Filipinak) | 10.497 |
| Kermadeceko itsas hobia | Pacífico (NE Zeelanda Berria) | 10.047 |
| Puerto Ricoko itsas hobia | Atlantiko Ozeanoa (E Puerto Rico) | 9.700 |
| Bougainvilleko itsas hobia | Ozeano Barea (E Ginea Berria) | 9.140 |
| Hego Sandwichetako itsas hobia | Ozeano Atlantikoa (E Sandwich uharteak) | 8.428 |
| Peru-Txiletako itsas hobia edo Atakamakoa | Ozeano Barea (O Peru eta Txile) | 8.065 |
| Aleutiarretako itsas hobia | Ozeano Barea (S Aleutiar uharteak) | 7.822 |
| Kaiman uharteetako itsas hobia | Karibe itsasoa (S Kuba) | 7.680 |
| Javako itsas hobia | Indiako ozeanoa (Java uhartea) | 7.450 |
| Cabo Verdeko itsas hobia | Ozeano Atlantikoa (Cabo Verde uharteak) | 7.292 |