Addis Abeba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Addis Abeba

Amhareraz አዲስ አበባ ( Āddīs Ābebā )
Estatua EtiopiaEtiopia
Hiri enkartatua Addis Abeba
Alkatea Arkebe Oqubay
Herritarra addisabebar
Koordenatuak 9°2′N 38°44′E / 9.033°N 38.733°E / 9.033; 38.733Koordenatuak: 9°2′N 38°44′E / 9.033°N 38.733°E / 9.033; 38.733

Ethiopia-Addis Ababa.png

Eremua 530 km2
Garaiera 2.200etik 3000ra m
Biztanleria 2,973,004 bizt. (2005)
Dentsitatea 0,01 bizt./km²
Sorrera 1886
http://www.addisababacity.gov.et/


Addis Abeba Etiopiako hiriburua eta hiri nagusia da. Aldi berean hiria eta estatua da, hiri enkartatua baita. 2.973.004 biztanle zituen 2005ean, 80 nazionalitatetakoak eta hainbat erlijiotakoak. Addis Abeban 80 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira.

Errepide baten ikuspegia, Addis Abeba

Afrikar Batasunaren hiriburua da.

[aldatu] Historia

Hiria 1887an sortu zuen Menelik II.a enperadoreak, ur termalak aurkitutako toki batean, eta horregatik eman zioten Addis Abeba izena, Lore Berria. 1889an hiriburu bihurtu zuten. Hazkundea guztiz kaotikoa izan zen, eta 1917an Djiboutira egin zen trenarekin asko areagotu zen hazkunde demografikoa. 1936tik 1941era bitartean, italiarrek hiria okupatu zuten, eta euren kolonien hiriburu bihurtu.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan hiriburuko biztanleen kopurua bikoiztu zen, eta hainbat industria ezarri. 1963an Addis Abeban sinatu zen Afrikar Batasunaren aurrekaria izan zen dokumentua.

[aldatu] Klima

Addis Abebak klima tropikal leuna du (15°C) garaiera dela-eta (2.300 m). Urteko prezipitazioak 1.150 mm dira.

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Addis Abeba
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak