Kenzo Tange

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fuji TV egoitza nagusia Odaiban, Japonia
Parisko Place d'Italie merkatari gunea
Tokioko Udaletxearen dorre bikiak, Shinjuku-ku auzoa, Tokio

Kenzo Tange (japonieraz: 丹下健三) (Osaka 1913ko irailaren 4Tokio 2005eko martxoaren 22) arkitekto eta hirigile japoniarra zen.

Tokyoko unibertsitatean arkitektura eta ingeniaritza ikasi ondoren, 1941 arte Le Corbusier-en dizipulua zen Kunio Maekawa arkitektoarekin egin zuen lan. 1949an Bakearen Parkea eta Bonba Atomikoaren Museoa egiteko lehiaketa irabazi zuen, Hiroshima hiri berreraikiaren erdian gauzatuko zirenak. Lan handi eta esanguratsu honek bere nazioarteko ezagutza ahalbidetu zuen. Arkitektura agentzia bat sortu zuen, Studio Kenzo Tange 1981 urtea arte, gero Kenzo Tange Associates.

Bere estiloaren bereizgarriak dira eraikin biluzak, ageriko hormigoizkoak hasieran, beiraz eta harriz estalitakoak geroago.

1987an Pritzker Saria irabazi zuen.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1955 : Hiroshimako Bakearen Omenezko Museoa, Hiroshima
  • 1958 : Kagawako prefetura, Takamatsu Japonia
  • 1963 : Bi estadio 1964ko Tokioko Joko Olinpikoetarako (estalki eseki ikusgarriekin)
  • 1965 : Andra Maria katedrala, Tokio
  • 1968 : Plan Orokorra 1970ko Osakako Nazioarteko Erakuskearako eta Theme Building estadioa
  • 1991 : Tokioko Udaletxea bulego dorre bikiekin (Tokyo Metropolitan Government)
  • 1991 : Grand Ecran eraikina (Place d'Italie merkatari gunea), Paris
  • 1997 : Asiako Artearen Museoa, Niza, Frantzia
  • 2000 : Tokyo Dome hotela

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kenzo Tange Aldatu lotura Wikidatan