Berilio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berilioa
4 LitioaBerilioaBoroa
-

Be

Mg
Be-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Berilioa, Be, 4
Serie kimikoa Metal lurralkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala 2, 2, s
Itxura Zuria-gris metalikoa
Berilioa
Masa atomikoa 9,012182 g/mol
Konfigurazio elektronikoa 1s2 2s2
Elektroiak orbitaleko 2, 2
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
1,85 g/L
Urtze-puntua 1560 K
(1287 °C, 2349 °F)
Irakite-puntua 2742 K
(2469 °C, 4476 °F)
Urtze-entalpia 7,895 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 297 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 16,443 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1462 1608 1791 2023 2327 2742
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 2
Elektronegatibotasuna 1,57 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 899,5 kJ/mol
2.a: 1757,1 kJ/mol
3.a: 14848.7 kJ/mol
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
112 pm
Erradio kobalentea 90 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 200 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 12870 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: berilioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
7Be Sintetikoa 53,12 e ε - 7Li
γ 0,447 -
9B  %100 Be egonkorra da 5 neutroirekin
10Be Aztarnak 1,51×106 urte β- 0,556 10B
Erreferentziak

Berilioa elementu kimiko bat da, Be ikurra eta 4 zenbaki atomikoa dituena. Metal lurralkalinoa da, toxikoa, gris metaliko koloreduna, arina, gogorra eta hauskorra. Aleazioetan erabiltzen da, batez ere kobrearekin, gogortzeko. Berilio hautsa oso kaltegarria izan liteke osasunarentzat arnasten bada.

Berilioa nahiko elementu arraroa da bai lur bai unibertsoan ez baita ohizko izarretako nukleosintesian eratzen. Ez da uste elementu kimiko hau bizitzeko beharrezkoa denik animalia eta landareetan.

Ezaugarri nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berilioak metal arinen arteko urtze puntu altuenetakoa du.
  • Berilioaren Youngen modulua altzairuarena baino hiru aldiz handiagoa da.
  • Elementu honen Youngen modulu altua eta dentistate baxua direla eta baldintza estandarretan solidoen arteko soinuaren abiadura handiena du 12,9 km/sg ingurukoa.
  • Beroa oso ondo eroaten du eta ez da magnetikoa.
  • X izpiek berilioa iragaten dute eta alfa partikulek berilioak neutroiak askaraztea lortzen dute (30 neutroi/alfa partikula milioi bakoitzeko).
  • Baldintza estandarretan ez da erdoiltzen (uste da erdoil geruza oso fin bat osatzen dela berilioaren inguruan hala ere, kristala oso erraz apurtzen baitu).
  • Azido nitriko kontzentratuak ez du eragin nabarmenik berilioarengan.

Zertarakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berilioa aleazio ugariren osagaia dugu besteak beste nahiko arrunta den kobre-berilio aleazioa.
  • X-izpi bidezko diagnosi sistemetan berilio xaflatxoak erabiltzen dira espektro ikusgarriko erradiazioa iragazteko. Zirkuito plakak markatzeko erabiltzen den X-izpi bidezko litografia tekniketan ere berilioa erablitzen da.
  • Erreaktore nuklearretan neutroi moderatzailea dugu.
  • Berilioaren propietate mekanikoak (zurruntasuna, arintasuna, egonkortasuna...) hainbat gailu eraikitzeko apropos bihurtzen dute besteak beste, giroskopoak, informatikako gailuak, erlojuetako malgukiak etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berilio Aldatu lotura Wikidatan