Seine-Maritime
| Seine-Maritime (76) | |
|---|---|
| Eskualdea | Normandia Garaia |
| Prefetura | Erruan |
| Azpiprefeturak | Dieppe Le Havre |
| Biztanleria | 1.239.138 (1999) |
| Dentsitatea | 197 bizt / km² |
| Eremua | 6.278 km² |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 69 |
| Herriak | 745 |
| Departamendu burua |
Didier Marie (PS) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Seine-Maritime (antzina Seine-Inférieure) Frantziako ipar-mendebaleko departamendu bat da (76), Normandia zatitzetik sortutako bost departamendutako bat. Normandia Garaia eskualdean dago, Sena ibaia itsasoratzen den tokian.
Mugakide ditu Somme, Oise eta Eure departamenduak.
Prefektura Erruan hirian dago; Suprefeturaak Dieppen eta Le Havren.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Sena ibaiaren, itsasoaren eta Brayko eskualdearen artean hedatzen da.
Cauxeko goi-ordokia hartzen du (200 m inguru), eta kostaldeak pikatuak eta malkortsuak dira.
Ekonomia[aldatu]
Nekazaritza (garia, garagarra, lihoa, bazkarako landareak, behi eta zerri azienda), arrantza eta industria (petrolio findegiak, ontziolak, tresneria elektriko eta mekanikoak, ehungintza, kimika industria, papergintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez) Seine-Maritimeko kontseilu nagusiaren webgunea
|
||||||||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.