2I/Borisov

Wikipedia, Entziklopedia askea
2I/Borisov
Behaketa
Magnitude absolutua13,7
Gorputz-gurasoabaliorik ez
AurkitzaileaGennady Borisov
Aurkikuntza-data2019ko abuztuaren 30a
Aurkikuntza-lekuaCrimean Laboratory of Sternberg Astronomical Institute (en) Itzuli
Honen izena daramaGennady Borisov
KonstelazioaPisces (konstelazioa)
Igoera zuzena0 °
Deklinazioa0 °
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsisbaliorik ez
Periapsis2,0126273 AU
Ardatzerdi handia−0,85161235602752 AU
Eszentrikotasuna3,155
Orbita-periodoabaliorik ez
Batezbesteko anomalia296,54425572941 °
Makurdura orbitala44,052570686474 °
Goranzko nodoaren luzera308,20581 °
Periapsiaren argumentua209,12367864 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa0 R_J
Behin-behineko izendapenakC/2019 Q4

2I/Borisov gizakiak atzemandako bigarren izarrarteko gorputza da.[1][2][3][4] Azken hipotesien arabera, izarrarteko kometa bat da eta ≈3-ko eszentrikotasun orbitala eduki zuen Eguzkitik hurbil igarotzean. Bere abiadura hiperbolikoa () ≈30 km/s-koa izateak izarrarteko gorputz bat dela frogatutzat uzten du, 3km/s-ko abiadura baino handiagoa duten gorputzak ezin baitira perturbazioen bidez azaldu.[5][6] Gorputza 2019ko abenduan pasako da Eguzki-sistemako ekliptikatik eta urte bereko abenduaren 8an hurbilduko da gehien Eguzkira, zehazki, harengandik 2 UA-ra kokatuko baita, une hori izango da egokiena hari buruzko azterketak egiteko.

Behaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputza 2019ko abuztuaren 30ean aurkitu zen MARGO behatokian (Nauchnyy, Krimea), Gennady Borisov astronomo afizionatuari esker, 0.65 m-ko teleskopio bat baliatu zuen horretarako.[7] Aurkitu zen unean Eguzkitik 3 UA-ra kokatzen zen, Lurretik 3,7 UA-ra eta 38º-ko eguzki-elongazioa zuen. Eguzkitik hurbilen egongo den eguna (perihelioa) 2019ko abenduaren 8a izango da.

Borisovek bere aurkikuntza era honetan deskribatu zuen:[8]

« Abuztuaren 29an behatu nuen, baina GMT orduan jada abuztuaren 30a zen. Markoan mugitzen ziharduen objektu bat ikusi nuen, baina bere mugimendua asteroide nagusienenarekin alderatuz gero, apur bat desberdina zen. Bere koordenatuak neurtu eta Planeta Txikien Zentroaren datu-basekoekin alderatu nituen. Gorputz berri bat zela jakin nuen. Gero, Lurretik hurbil dauden objektuei egiten zaien sailkapena egin nuen, hainbat parametro kontuan hartuta egiten da, eta %100-ekoa zela atera zen, hau da, arriskutsua. Halako kasuetan mundu mailako webgunean argitaratu behar ditut parametroak berehalakoan, bere izate arriskutsua ziurtatzeko eta hala, gorputz lauso bat zela eta asteroidea ez, kometa zela idatzi nuen. »
Gennady Borisov

Borisoven aurkikuntza Clyde Tombaughenarekin alderatu izan da, azken honek Pluton aurkitu zuen. Tombaugh, Borisov bezalaxe, astronomo afizionatu bat zen, bere teleskopioak eraikitzen zituena, nahiz eta Plutonen aurkikuntza Lowell Behatokiko astrograma baliatuz egin.[9]

2019–2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2I/Borisov kometa, Hubblek 2019ko urriaren 16an behatua.

Kometa bat-batean eta ezustean desintegratzen ez bada, 2020ko irailera arte ikusgai izango dugu.[10] 2I/Boisov Eguzki-sistemara sartzen zegoela aurkitu izanak, haren behaketa errazten du. ʻOumuamua argizagiarekin ez genuen zorte bera izan, Eguzki-sistematik irteten zegoela aurkitu baitzen eta hortaz, laurogei egunetan zehar baino ezin izan genuen behatu. Izarrarteko gorputza euskaldunon artean eta mundu zabalean ohikoak diren Gabon jaien inguruan iritsiko denez periheliora eta gainera, erosotasunez beha daitekeenez, zenbait zientzialarik "Gabonetako kometa" izena eman diote.[11] Hubble espazio teleskopioa baliatu zuten lehen behaketak urriaren 12an hasi ziren, kometa Eguzkiarengandik nahikoa alboratu zenean, bestela teleskopioarentzako kaltegarria izan zitekeelako.[12] Hubble teleskopioa espazioan kokatuta dagoenez, Lurreko teleskopioek baino hobeto bereiz dezake 2I/Borisov-en nukleoko argi kurba birakaria, komak eragindako nahasteak ekiditeko gai delako. Honek, kometaren tamainaren eta itxuraren inguruko zehaztapenak eskuratzea erraztu zuen. Lehen behaketa hauek beranduago egingo liratekeen beste batzuei oinarri sendoa ipini diete, kometari buruzko lehen datuak jaso eta haren espazioko ibilbidea zehaztu dute eta. Kometa desintegratuko balitz, Hubble Teleskopioa prozesu horren bilakaera behatu eta aztertzeko baliatzea aukera bat izango litzateke, aurrez beste kometa batzuekin egin den bezala.[13][14]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kometaren izen ofiziala, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (IAU) ezarritakoa, "2I/Borisov" da, alabaina, zenbait hedabide arrunt edo espezializatu gabeek "Borisov Kometa" deitura baliatu dute argizagia izendatzeko.[oh 1] 1I/ʻOumuamua argizagiaren ondoren, gizakiak atzemandako bigarren izarrarteko gorputza denez, IAUk "2I" izendapena txertatu dio deituran, zeinaren "I" hizkiak "Izarrarteko" adierazten duen.[15][16] "Borisov" izena ordea, aurkitzailearen abizenarengandik dator, izan ere, astronomoen munduan oso errotutako ohitura da aurkitzaileen izena jartzea argizagiei. Hala ere, behin betirako izena aditzera eman aurretik, ondorengo izenak baliatu ziren:

  • Lurretik hurbil igarotzen diren objektuei egiten zaien froga burutu ostean, IAUren Planeta Txikien Zentroak (MPC) Lur-Hurreko Argizagien Egiaztapen Orrian (NEOCP) "gb00234" bezala izendatu zuen.[17]
  • Beranduago gauzatu ziren behaketek kometak orbita hiperboliko bat zuela argi utzi zuten eta hortaz, hamahiru egunen buruan, argizagiak C/2019 Q4 (Borisov) izena jaso zuen MPCren eskutik, 2019ko irailaren 11an.[18] Aipatu beharra dago, une horretarako jada zenbait astronomok, hala nola, Davide Farnocchia, Bill Gray, and David Tholen, aurkitu berri zen gorputza izarrartekoa zela uste zuten ziurtasun handiz.[18]
  • 2019ko irailaren 24an IAUk adierazi zuen Gorputz Txikien Izendapenerako Lantaldeak "Borisov" izena mantendu zuela eta 2I/Borisov izena ezarriko zuela behin betirako izen jator eta ofizialtzat. Hala onartu zen gaur egun duen izena.[15][16]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asteroide itxura zuen ʻOumuamua izarrarteko argizagian ez bezala, 2I/Borisov-en nukleoa koma batek inguratzen du, hau da, hauts eta gasezko hodei batek.[19] Dave Jewitt eta Jane Luu zientzialariek, komaren tamaina behatuz, kometak, gutxi gorabehera, 2 kg/s hauts eta 60 kg/s ur galtzen dituela ondorioztatu zuten. Datu horiek oinarritzat hartuta, koma 2019ko ekainean martxan jarri zela uste dute, hau da, kometa Eguzkitik 4 edo 5 UA-ra zegoenean.[14] Alabaina, argazkien artxiboa begiratuta, zientzialariek 2I/Borisov 2018ko abenduaren 13ko argazki batean azaltzen dela jakin zuten, baina ez 2018ko azaroaren 21eko zeruaren zati berdineko argazkian, hortaz, ziurrenik denbora-tarte horretan zehar aktibatu zen koma.[20]

2I/Borisov kometaren nukleoa haren komak estaltzen duenez, soilik gutxi gorabeherako azterketak egin diezazkiokegu, tamainari dagokionean. Gai horri buruzko lehen azterketa Hawaiiko Unibertsitateko Karen Meech-en taldeak burutu zuen; lehen hurbiltze honen errore tartea handia bazen ere, kometaren tamainaren lehen lorratza eskaini zizkigun, 2 eta 16 kilometro arteko diametroa zuela jakin baikenuen.[21] Beranduago beste hainbat azterketa egin ziren, hala nola, Guzik-en taldearena (2 kilometro inguruko diametroa zuela esan zuten, baldin eta haren albedoa 0.04koa bazen eta haren gainazalaren %30a aktibo bazegoen),[22] Siraj-en taldearena (kilometro inguruko nukleoa zuela adierazi zuten, kometen ohiko tamaina-banaketak eta izarrek kanporatutako kometek eduki ohi duten tamaina oinarritzat hartuz)[23] eta Fitzsimmons-en taldearena (azken hauek zianuroaren ekoizpen-tasa baliatu zuten eta kometaren gainazalaren %4a baino gehiago aktibo zegoela suposatu zuten, hala, kometak 1.4 eta 6.6 kilometro arteko diametroa zuela baieztatzeko).[24] Kometa Lurretik 300 milioi kilometro ingurura (edo urrutiago) igaroko da eta hortaz, ezingo da radarra erabili argizagiaren tamaina eta itxura zuzenean zehazteko. Bada beste modu bat zehaztapen horiek jasotzeko, Lurretik begiratuta, 2I/Borisov-ek izarren bat estaliko balu, fenomeno hori baliagarria izango litzateke kometa zuzenean ikusi ahal izateko, alabaina, izar-estalpen bat aurreikusteko argizagiaren orbita zehaztasun ia osoz kalkulatu behar da aurretik eta gainera, fenomenoa behatzeko teleskopio txikien sare bat beharko litzateke.[25]

2I/Borisov-en osaerari dagokionean, dirudienez, Eguzki-sistemako mota bereko beste argizagien antzekoa da. Izarrarteko gorputzari egin zitzaion aurretiazko espektro ikusgarriaren azterketen emaitzek ez zituzten desberdintasun nabarmenik Oorten hodeiko beste gorputzenarekin alderatuz gero.[26][27] 388 nanometroko igorpenei esker jakin zen kometak zianuroa zuela (nitriloa, CN formulakoa), konposatu hori izan ohi da Eguzki-sistemako kometetan aurkitzen den lehena, adibidez, Halleyren osaerari buruzko lehen datua izan zen zianuroa zuela jakitea.[24] Kometa honetan aurkitu ziren izarrarteko gorputz baten lehen gas igorpenak.[28] Karbono diatomikoa ere detektatu zelakoan daude zientzialariak,[29] baina ezin izan da egiaztatu, hala ere, egiaztatuko balitz, CN eta C2-ren ratioa 0.3 baino txikiagoa izango litzateke.[30] Ezaugarri hori karbono katea agortuta duten kometa talde batena izan ohi da, kometa horien artean gehienak Jupiter familiakoak dira.[29] Oxigeno atomikoa ere hauteman zen eta horri esker, kometaren uraren desgasifikazioa Eguzki-sistemako beste kometenaren antzekoa zela ondorioztatu zuten behatzaileek.[31][32]

Kometa asko hurbilduko da Eguzkira, zehazki, beregandik 2 UAra kokatuko da eta distantzia horretan kometa ugari desintegratzen dira. Kometa bat desintegratzeko probabilitatea, hein handi batean, haren nukleoaren araberakoa da; Guzik-en taldeak probabilitate hori %10ekoa dela adierazi zuen, aurrez aipatutako kalkuluen bidez.[3] Jewitt eta Luuk aldiz, 2I/Borisov kometa C/2019 J2 kometarekin alderatu zuten, azken honek antzeko tamaina zuen eta 2019ko maiatzean desintegratu zen Eguzkiarengandik 1.9 UAra igarotzean.[33][14] 2I/Borisov desintegratzen bada, baliteke 'Oumuamuaren antzeko hondar-argizagi inaktibo bat eratzea.[14][34]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeruan zehar izan duen eta izango duen ibilbidea, koordenatu zilindrikoetan. Goian eskuinean aurreaurkikuntza eta 2I/Borisoven etorrera ageri dira, erdi inguruan perihelioa ikus dezakegu.

Lurretik ikusita, kometa iparraldeko zeruan ikus zitekeen irailetik azaro erdialdera bitarte. Plano ekliptikoa urriaren 26an gurutzatu zuen Regulus izarretik hurbil eta zeru-ekuatorea 2019ko azaroaren 13an zeharkatu zuen, hala, hegoaldeko zeruan sartuz.[35] 2019ko abenduaren 8an kometa periheliora helduko da (Eguzkitik gertuen egongo den unea)[1] eta asteroide gerrikoaren barne mugatik hurbil kokatuko da.[oh 2] Abenduaren bukaeran Lurretik gertuen egongo den kokalekura iritsiko da, guregandik 1.9 UA-ra kokatuko da, eta 80º inguruko eguzki-elongazioa edukiko du.[36] Atzerriko kometaren 44º-ko makurdura orbitala dela eta, ezingo da arriskutsuki hurbildu planetengana. 2i/Borisov Kasiopearen norabidetik sartu zen gure Eguzki-sistemara, Pertseo konstelazioarekin muga egiten duen puntu batetik. Norabide horrengatik badakigu kometa galaxia-planoan eratu zela eta ez galaxia-ziskuan.[37] Eguzki-sistema Teleskopioaren konstelazioak markatzen duen norabidetik utziko du, lehenago desintegratzen ez bada.[37] Izarrarteko espazioan 2I/Borisov kometak 9000 urte inguru beharko ditu argi-urte bat urruntzeko Eguzkiarengandik.[oh 3] Jakina da duela milioi bat urte inguru 2I/Borisov kometa Kruger 60 planeta-sistematik 5.7 argi-urtera igaro zela, abiadura oso motelean, 3.4 km/s-koan, hain zuzen.[38]

2I/Borisov-en ibilbidea oso hiperbolikoa da, hori dela eta, haren orbita-eszentrikotasuna 3.3 eta 3.4 artekoa da.[1][2][10] Eszentrikotasun hori gaur arte aurkitu direnen artean altuenetakoa da, izan ere, orbita heliozentrikoak dituzten hirurehun gorputz baino gehiago aurkitu dira gure Eguzki-sisteman, baina denek ere 1eko eszentrikotasuna dute gehienez eta ʻOumuamuak gutxi gorabehera 1.2koa zuen.[39][oh 4] Izarrarteko kometa honen abiadura hiperbolikoa ere oso altua da, 32 km/s-koa gutxi gorabehera, horregatik, ziurtzat jotzen da haren izarrarteko jatorria, perturbazioen bidez azal daitekeen abiadura maximoa erraz gainditzen duelako.[40][41] Alderaketa gisa balio dezake Voyager 1 zundaren aldentze abiadurak: 16.9 km/s, hau da, 3.47 UA/urte.[42] 2I/Borisovek ʻOumuamuak baino eszentrikotasun handiagoa du, aztergai dugun kometak abiadura azkarragoa duelako eta perihelioa urrunago izango duelako. Distantzia honi esker, izarrarteko kometak ez du Eguzkiaren eragin grabitazional handirik jasotzen eta horregatik, Eguzki-sisteman izango duen ibilbidea ez da hain baldintzatuta ageri.[37] Izan ere, zenbat eta gehiago hurbildu Eguzkiarengana, orduan eta eraldaketa gehiago pairatuko ditu kanpoko argizagiaren orbitak.

2I/Borisov: Ibilbidearen diagramak
2I/Borisov-en (horiz) eta 'Oumuamuaren (gorriz) ibilbidea erakusten dituen animazioa.
Zehaztapenekoa: Borisov-ek (horiz) ekliptika gurutzatzen du Jupiter (arrosa) eta Marteren (laranja) orbiten artetik.
Borisov-en ibilbidea eta posizioa (zuriz) 2019ko urriaren 13an.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kometa hau Gennadiy Borisov astronomoak aurkitutako zortzigarrena da, hori dela eta, "Borisov Kometa" izena ez da zehatza eta beraz, ezin da erabili era formalean.
  2. 2I/Borisov kometa Marteren orbitatik haratago helduko da periheliora, 2.01 UA-ko distantzian. Eremu hori 2.06 UA-ra dagoen 4:1 Kirkwooden hutsunearen barnean kokaturik dago.
  3. 299.792,458 km/s; 32.2 km/s = 9310 aldiz argiaren abiadura baino motelago.
  4. Ibilbide parabolikoa duen kometa batek (1eko eszentrikotasunarekin) Eguzki-sistematik irten beharko luke sartu den norabide berean, hau da, 180º-ko itzuli bat emango luke. 2I/Borisov kometak ordea, eszentrikotasun handiagoa du eta hortaz, bere ibilbidea irekiagoa izango da; Eguzki-sistematik ateratzean, 34º-tan aldatuko da aurretik zuen norabidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «JPL Small-Body Database Browser» web.archive.org 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  2. a b «MPEC 2019-R106 : COMET C/2019 Q4 (Borisov)» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  3. a b Guzik, Piotr; Drahus, Michał; Rusek, Krzysztof; Waniak, Wacław; Cannizzaro, Giacomo; Pastor-Marazuela, Inés. (2019-10-14). «Initial characterization of interstellar comet 2I/Borisov» Nature Astronomy  doi:10.1038/s41550-019-0931-8. ISSN 2397-3366. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  4. (Ingelesez) Overbye, Dennis. (2019-09-12). «The Maybe Comet From Another Star» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  5. «ATel #13100: Interstellar Comet gb00234» web.archive.org 2019-09-12 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  6. (Ingelesez) «Yahoo! Groups» groups.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  7. (Ingelesez) «Another Interstellar Visitor Is Headed Our Way» Sky & Telescope 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  8. (Errusieraz) «Крымский астроном заявил, что открытая им комета изменит название» РИА Новости 20190916T1252+0300 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  9. (Errusieraz) ««Готовы открывать кометы бесплатно, лишь бы имя осталось». Российский астроном Геннадий Борисов о первой в истории человечества межзвёздной комете» www.fontanka.ru 20190913T1251+0300Z (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  10. a b «IAU Minor Planet Center» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  11. (Ingelesez) Overbye, Dennis. (2019-10-01). «An Interstellar Comet, in Time for the Holidays» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  12. HST Weekly Observing Timeline[Betiko hautsitako esteka], Space Telescope Science Institute, 2019ko urriaren 7, 2019ko urriaren 8an berreskuratua.
  13. Jewitt, D.; Weaver, H. A.; Mutchler, M.; Agarwal, J.; Kim, Y.; Hui, M.-T. (2019ko irailaren 25). "Proposal 16009 - Interstellar Object C/2019 Q4" (PDF). Space Telescope Science Institute. 2019ko irailaren 27an berreskuratua.
  14. a b c d Jewitt, David; Luu, Jane. (2019-11-22). «Initial Characterization of Interstellar Comet 2I/2019 Q4 (Borisov)» The Astrophysical Journal 886 (2): L29.  doi:10.3847/2041-8213/ab530b. ISSN 2041-8213. (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  15. a b «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  16. a b «MPEC 2019-S72 : 2I/Borisov = C/2019 Q4 (Borisov)» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  17. «Pseudo-MPEC for gb00234» web.archive.org 2019-09-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  18. a b «MPEC 2019-R106 : COMET C/2019 Q4 (Borisov)» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  19. (Ingelesez) «Bizarre comet from another star system just spotted» Science 2019-09-12 (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  20. Guzik, Piotr; Drahus, Michał; Rusek, Krzysztof; Waniak, Wacław; Cannizzaro, Giacomo; Pastor-Marazuela, Inés. (2019-10-14). «Initial characterization of interstellar comet 2I/Borisov» Nature Astronomy  doi:10.1038/s41550-019-0931-8. ISSN 2397-3366. (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  21. «Newly Discovered Comet Is Likely Interstellar Visitor» NASA/JPL (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  22. Guzik, Piotr; Drahus, Michał; Rusek, Krzysztof; Waniak, Wacław; Cannizzaro, Giacomo; Pastor-Marazuela, Inés. (2019-10-14). «Initial characterization of interstellar comet 2I/Borisov» Nature Astronomy  doi:10.1038/s41550-019-0931-8. ISSN 2397-3366. (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  23. Siraj, Amir; Loeb, Abraham. (2019-09-12). «An Argument for a Kilometer-Scale Nucleus of C/2019 Q4» arXiv:1909.07286 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  24. a b Fitzsimmons, Alan; Hainaut, Olivier; Meech, Karen; Jehin, Emmanuel; Moulane, Youssef; Opitom, Cyrielle; Yang, Bin; Keane, Jacqueline V. et al.. (2019-09-26). «Detection of CN gas in Interstellar Object 2I/Borisov» arXiv:1909.12144 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  25. Bamberger, Daniel; Wells, Guy (2019ko urriaren 22). "The Difficulty of Predicting Stellar Occultations by Interstellar Comet 2I/Borisov". Research Notes of the AAS. 3 (10): 159. Bibcode:2019RNAAS...3..159B. doi:10.3847/2515-5172/ab4efb. ISSN 2515-5172.
  26. (Ingelesez) «The Gran Telescopio Canarias obtains the visible spectrum of C/2019 Q4 (Borisov), the first confirmed interstellar comet» Instituto de Astrofísica de Canarias • IAC (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  27. de León, Julia; Licandro, Javier; Serra-Ricart, Miquel; Cabrera-Lavers, Antonio; Font Serra, Joan; Scarpa, Riccardo; de la Fuente Marcos, Carlos; de la Fuente Marcos, Raúl (2019ko irailaren 19). "Interstellar Visitors: A Physical Characterization of Comet C/2019 Q4 (Borisov) with OSIRIS at the 10.4 m GTC". Research Notes of the AAS. 3 (9): 131. doi:10.3847/2515-5172/ab449c. ISSN 2515-5172.
  28. «IAU Electronic Telegram No. 4670» pdssbn.astro.umd.edu (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  29. a b Kareta, Theodore; Andrews, Jennifer; Noonan, John W.; Harris, Walter M.; Smith, Nathan; O'Brien, Patrick; Sharkey, Benjamin N. L.; Reddy, Vishnu et al.. (2019-10-08). «Carbon Chain Depletion of 2I/Borisov» arXiv:1910.03222 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  30. Opitom, C.; Fitzsimmons, A.; Jehin, E.; Moulane, Y.; Hainaut, O.; Meech, K. J.; Yang, B.; Snodgrass, C. et al.. (2019-10-20). «2I/Borisov: A C$_2$ depleted interstellar comet» arXiv:1910.09078 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  31. (Ingelesez) Starr, Michelle. «That Interstellar Comet Is Carrying Water From Beyond Our Solar System» ScienceAlert (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  32. McKay, Adam J.; Cochran, Anita L.; Russo, Neil Dello; DiSanti, Michael. (2019-10-28). «Detection of a Water Tracer in Interstellar Comet 2I/Borisov» arXiv:1910.12785 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  33. Jewitt, David; Luu, Jane. (2019-09-24). «Disintegrating In-Bound Long-Period Comet C/2019 J2» The Astrophysical Journal 883 (2): L28.  doi:10.3847/2041-8213/ab4135. ISSN 2041-8213. (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  34. Sekanina, Zdenek. (2019-03-14). «1I/`Oumuamua and the Problem of Survival of Oort Cloud Comets Near the Sun» arXiv:1903.06300 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  35. «Comet 2I Borisov» spaceweathergallery.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  36. «Pseudo-MPEC for 0002I» www.projectpluto.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  37. a b c «FAQ for gb00234 = C/2019 Q4 = 2I (Borisov)» projectpluto.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  38. Dybczyński, Piotr A.; Królikowska, Małgorzata; Wysoczańska, Rita. (2019-09-24). «Kruger 60 as a home system for 2I/Borisov -- a case study» arXiv:1909.10952 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  39. «JPL Small-Body Database Search Engine» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  40. (Ingelesez) Siegel, Ethan. (2017-12-16). «Ask Ethan: Why Don’t Comets Orbit The Same Way Planets Do?» Medium (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  41. «ATel #13100: Interstellar Comet gb00234» ATel (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  42. (Ingelesez) «Voyager - Fast Facts» voyager.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]