Edukira joan

Europako Errugbi Txapeldunen Kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:54, 20 abuztua 2023
Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
European Rugby Champions Cup
Coupe d'Europe de rugby à XV
Fitxategi:Heineken Champions Cup CoreLogo 3C CMYK OnLight.png
Antolatzailea European Professional Club Rugby
Sorrera 1995-96 (Heineken Kopa)
2014-15 (Txapeldunen Kopa)
Eremua  Eskozia
 Frantzia
 Gales
 Ingalaterra
 Irlanda
 Italia
Taldeak 20
Garaipen gehien Frantzia Tolosa (5 Kopa)
Txapelduna Frantzia Arroxela (2023)
Webgunea www.epcrugby.com

Europako Errugbi Txapeldunen Kopa (ingelesez: European Rugby Champions Cup; frantsesez: Coupe d'Europe de rugby à XV) urteroko errugbi txapelketa da, European Professional Club Rugby.k antolatzen duena. Europako kluben arteko txapelketa gorena da, eta Sei Nazioetako (Eskozia, Frantzia, Gales, Ingalaterra, Italia eta Irlanda) taldeek parte hartzen dute.[oh 1]

Historia

1990eko hamarkadan errugbia kirol profesionala bilakatu zen, eta kirol honen arduradunek taldeen arteko nazioartekoa izango zen lehiaketa baten beharra ikusi zuten. 1995-96 denboraldian abiarazi zuten, European Rugby Cup-ek antolaturik eta Heineken Herbehereetako garagardo etxearen babesarekin. Frantzia, Gales, Irlanda, Italia eta Errumaniako taldeek parte hartu zuten lehenbiziko edizio hartan.

Biarritz Olympiquek Munsterren kontra jokatu zuen 2005-06ko finala, Cardiffeko Millennium Stadiumen.

1999-2000 denboralditik aitzina, 24 talderen artean jokatzen hasi zen Heineken Kopa, Txapelketan aritzeko aukerak herrialdeka banatzen ziren. Frantziako sei taldek zuten aukera, eta Ingalaterrako ligetako beste seik. Italiako bi taldek eta Eskoziako beste bik. Azken sei lekuak irlandarren eta galestarrentzat ziren, eta Heineken Kopako eta Europako Challengeko txapeldunek ere parte hartzeko aukera zuten.[1]

Frantziako eta Ingalaterrako taldeak ez zeuden ados Heineken Koparen formatu eta osaketarekin. Alde batetik, lehiaketako talde kopurua 24tik hogeira murriztu nahi zuten, lehiakortasuna "handiagoa" izan zedin. Bestetik, banaketa sistema aldatu nahi zuten: jokatzeko aukera herrialdeka banatu ordez, liga profesionalen arabera banatzea nahi zuten.[1]

Ingelesen eta frantziarren asmoek ez zuten gainerakoen adostasuna lortu eta, ondorioz, Heineken Kopa berritzeko akordioa egiteke egon zen.[1] Azkenik, bi urteko negoziazioen ostean, Europako Errugbi Txapeldunen Kopa sortzeko adostasuna erdietsi zuten, European Professional Club Rugby (EPCR) erakundeak antolaturik.

2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian.[2] Irlandako Leinster Rugby taldeak irabazi zuen, Racing 92 15 eta 12 garaiturik.

2020 martxoan, COVID-19 pandemiaren erruz, lehiaketa eten zen. Kanporaketa fasea udazkenean jokatu zen, eta finala urriaren 17an.[3]

Parte-hartzaileak

Bathen eta Tolosaren arteko partida 2008-09ko txapelketan.
2014 arte

24 talde aritzen ziren, eta parte hartzeko txartelak Sei Nazioetako herrialdeen artean banatzen ziren:[4]:

Azken bi lekuak aurreko urteko Heineken Kopako eta Europako Challengeko txapeldunentzat ziren.

2014tik aitzina

20 talde aritzen dira, honako era honetan aukeratuak:

20. taldea erabakitzeko kanporaketa bat da jokatzen da.

Finalak

2011-12ko finalean Leinster Ulsterri nagusitu zitzaion.
Toulonek irabazi zituen 2013-2015 bitarteko txapelketak.
London Wasps eta Leicester Tigers taldeen arteko partida. Bakoitzak bina txapelketa eskuratu ditu.
Urtea Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
1996 Frantzia Tolosa 21-18 Gales Cardiff
1997 Frantzia Brive 28-9 Ingalaterra Leicester Tigers
1998[5] Ingalaterra Bath 19-18 Frantzia Brive
1999 Irlandako Errepublika Ulster 21-6 Frantzia Colomiers
2000 Ingalaterra Northampton Saints 9-8 Irlandako Errepublika Munster
2001 Ingalaterra Leicester Tigers 34-30 Frantzia Stade Français Paris
2002 Ingalaterra Leicester Tigers 15-9 Irlandako Errepublika Munster
2003 Frantzia Tolosa 22-17 Katalunia USA Perpinyà
2004 Ingalaterra London Wasps 27-20 Frantzia Tolosa
2005 Frantzia Tolosa 18-12 Frantzia Stade Français Paris
2006 Irlandako Errepublika Munster 23-19 Euskal Herria Biarritz Olympique
2007 Ingalaterra London Wasps 25-9 Ingalaterra Leicester Tigers
2008 Irlandako Errepublika Munster 16-13 Frantzia Tolosa
2009 Irlandako Errepublika Leinster 19-16 Ingalaterra Leicester Tigers
2010 Frantzia Tolosa 21-19 Euskal Herria Biarritz Olympique
2011 Irlandako Errepublika Leinster 33-22 Ingalaterra Northampton Saints
2012 Irlandako Errepublika Leinster 42-14 Irlandako Errepublika Ulster
2013 Frantzia Toulon 16-15 Frantzia Clermont Auvergne
2014 Frantzia Toulon 23-06 Ingalaterra Saracens
2015 Frantzia Toulon 24-18 Frantzia Clermont Auvergne
2016 Ingalaterra Saracens 21-9 Frantzia Racing 92
2017 Ingalaterra Saracens 28-17 Frantzia Clermont Auvergne
2018 Irlanda Leinster 15-12 Frantzia Racing 92
2019 Ingalaterra Saracens 20-10 Irlanda Leinster
2020 Ingalaterra Exeter Chiefs 31-27 Frantzia Racing 92
2021 Frantzia Tolosa 22-17 Frantzia Arroxela
2022 Frantzia Arroxela 24-21 Irlanda Leinster
2023 Frantzia Arroxela 27-26 Irlanda Leinster

Palmaresa

Taldea Garaipenak Urteak
Frantzia Tolosa 5 1996, 2003, 2005, 2010, 2021
Irlandako Errepublika Leinster 4 2009, 2011, 2012, 2018
Frantzia Toulon 3 2013, 2014, 2015
Ingalaterra Saracens 3 2016, 2017, 2019
Ingalaterra Leicester Tigers 2 2001, 2002
Ingalaterra London Wasps 2 2004, 2007
Irlandako Errepublika Munster 2 2006, 2008
Frantzia Arroxela 2 2022, 2023
Frantzia Brive 1 1997
Ingalaterra Bath 1 1998
Irlandako Errepublika Ulster 1 1999
Ingalaterra Northampton Saints 1 2000
Ingalaterra Exeter Chiefs 1 2020
Herrialdea Garaipenak Finalistak
 Frantzia
11
13
 Ingalaterra
10
5
Irlandako Errepublika Irlanda
7
6
Euskal Herria Euskal Herria
0
2
 Gales
0
1
 Katalan Herriak
0
1

Podiuma

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
S. Toulousain
5 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Leinster Rugby
4 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
RC Toulonnais
3 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Saracens FC
3 Kopa

Euskal taldeak Europan

Biarritz Olympiqueren eta Tolosaren arteko partida, 2008ko irailak 7

Biarritz Olympique izan da euskal talde bakarra Europako Errugbi Txapeldunen Kopan aritu izan dena, eta emaitza bikainak lortu ditu.

  • Parte hartzeak: 12 denboralditan, horietatik 11 jarraian (2000-01 denboralditik, 2010-11 denboraldira)
    • Txapelduna (0)
    • Txapeldunordea (2): 2006 eta 2010.
    • Finalerditan (2): 2004 eta 2005.
    • Final laurdenetan (3): 2001, 2003 eta 2007.

Bilboko finala

2018eko maiatzaren 12an
Leinster Irlanda 15 – 12 Frantzia Racing 92 San Mames, Bilbo
Ikusleak: 52.282
Epailea: Ingalaterra Wayne Barnes
zigor kolpeak:
Johnny Sexton (16', 38', 53')
Isa Nacewa (73', 78')
zigor kolpeak:
Teddy Iribaren (3', 21', 44', 70')

Oharrak

  1. Lehenbiziko edizioan Errumaniako talde batek ere parte hartu zuen: RCJ Farul Constanța

Erreferentziak

  1. a b c Zabaleta, Eneritz. Ez da giro errugbian. Berria, 2013ko urriak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  2. «Mapan agertzeko entsegua - Bizkaiko Hitza» Bizkaiko Hitza 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  3. Exeter Chiefs secure first Heineken Champions Cup after dramatic success over Racing 92. epcrugby.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  4. Wikiwix's cache. (Noiz kontsultatua: 2017-05-03).
  5. Alduntzin, Koldo. Bath Europako txapeldun. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko otsailak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).

Kanpo estekak