Zerrenda:Animalien hotsak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Animalien hotsen zerrenda» orritik birbideratua)

Jarraian animalien hotsen zerrenda bat dago, animaliek egiten dituzten hotsen izenak eta onomatopeiak erakusten dituena.

Animalia Hotsaren izena Onomatopeia
Aharia, ardia, oreina Balaka Bee, bekereke
Ahatea Piruka Piru-piru, kua-kua
Ahuntza, akerra - Mee
Antzara, belea, erroia Karraka, karranka edo karraska Karra-karra
Astoa Arrantza Arran-arran, aja-ja
Behia, zezena Murrusa Marru-marru, mu
Elefantea Orroa Orro-orro
Eperra - Txor-txor
Erlea, liztorra Burrunba edo burrundara Brun-brun, zunburrun
Ziztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, zazt, zizta, dzazt, sast
Eulia, eulihandia, mandeulia Burrunba edo burrundara Brun-brun, zunburrun
Txikiak: Ziri-ziri, ziri-miri
Handiak: Zara-zara, zarra-zarra
Ziztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, zazt, zizta, dzazt, sast
Hartza Orroa Orro-orro
Hontza, mozoloa, urubia Kahaka Kras-kras
Igela - Kro-kro
Indioilarra, indioiloa - Glu-glu
Katua Marmarra Mau, miau, ñau
Kilkerra/txirrita Txirritarena: Txitxarra Kilkerrak: Kir-kir, kri-kri
Txirritak: Txirri-txirri
Kukua Kukua Kuku[1]
Lehoia Orroa Orro-orro
Oilarra Kukurruku Kukurruku
Oiloa Kakara Kakara-kakara, kiriki-karaka
Otsoa Arrama edo ainuria Ulu-ulu, alarau, uhuri
Satorra - Siu-siu
Sugea Txistua Zi-zi
Txakurra Zaunka edo adausia Au-au, au
Txikiak: Ttau-ttau, txau-txau
Handiak: Zaunk-zaunk
Nagusiak: Jau-jau
Jatean: Glaska-glaska, lapa-lapa, lafa-lafa
Kosk egitean: Kausk-kausk
Txerria, basurdea Kurrinkada, irrintzia edo zurrunga Kurrin-kurrin
Tximeleta - Ziru-zira
Txitoa Txioa Txio-txio
Txitxarra Karranka Karra-karra
Txoria Txioa Kantuan: Txio-txio, txorrotxio, txirripititxio
Zarataka: Girrin-girrin
Usoa Urruma edo kurruka Urru-urru, urru-murru
Zaldia, behorra Irrintzia Iiiiii
Trostan: Draka-draka, traka-traka, trakatan
Zozoa - Zorzor[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kukua, udaberriaren iragarle. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Animalien hotsak Aldatu lotura Wikidatan