Anna Akhmatova
Anna Andreievna Akhmatova (errusieraz: Анна Андреевна Ахматова; Bolxoi Fontan, Errusiar Inperioa, 1889ko ekainaren 23agreg./ekainaren 11jul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1966ko martxoaren 5a), ezkongabe-izenez Anna Andreievna Gorenko, errusiar poeta izan zen, XX. mendeko Errusiako poetarik gailenetako bat. 1965ean eta 1966an Literaturako Nobel Sarirako proposatu zuten.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itsaso Beltzetik oso hurbil jaio zen, Bol’shoi Fontan-en. Ama, Inna Erazmovna Stogova eta bere aita, Andrei Antonovich Gorenko, familia dirudun eta ospetsuetatik zetozten eta ondorioz, San Petesburgoko aristokraten auzo batean hazi zen, Tsarskoe Selo-n (hitzez hitz, Tsarraren Herria). Bertan ezagutu zuen bere lehenengo senarra izango zena, Nikolai Stepanovich Gumilev.[1]
Gorenko gimnasia ikaslea zen eta 1907an, Kieveko Fundukleevskaia gymnasium-ean graduatu zen. Ondoren, Kieveko Emakumeentzako Unibertsitatean izena eman zuen, Zuzenbide Sailean, baina geroago utzi zuen.[1]
1907an bere lehenengo poesia argitalpena egin zuen Sirius aldizkarian, bere izenarekin sinatuz, nahiz eta gero Akmatova ezizena hartu zuen, Khan Akhmat izeneko senide baten omenez, ustez Genghis Khan-en leinukoa baitzen bere familia.[1]
Bere lehen kolekzio, Vecher (1912), argitaratu eta fama hartu zuen jarraian. Urte berean bere seme bakarra jaio zen Nikolaevich Gumilev. Bere bigarren liburua, Chetki (1914) famatuena izan zen.[1]
Idazleak maitale ugari izan zituen, haien artean, Vladimir Kazimirovich Shileiko bere bigarren senarra izango zena.[1]
Hirugarren argitalpena, Belaia staia (1917) Lehen Mundu Gerraren testuinguruan idatzi zuen, eta nazioaren aldeko ikuspegia ageri da. Errusiako Gerra Zibilean Sheremet’ev Palace-n bizi izan zen Boltxebikeen gobernuaren oneritziarekin.[1]
Nikolai Nikolaevich Punin bere hirugarren senarra izan zen, hau ere poeta baina ezkontzak ez zuen asko iraun.[1]
1953an, Estalin hil eta gero, bere poemetako asko zentsuratuak izan ziren eta orduan, nazioartean sari ugari jaso zituen.1966an hil zen, bihotzeko bat jota.[1]
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztelaniara itzulitako liburuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- He leído que no mueren las almas (Literatura Random, 2018)[2]
- Mandelstam (Nórdica Libros, 2020)[3]
- Réquiem; Poema sin héroe (Catedra, 2021)[4]
Gaztelaniara itzulitako antologiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- El canto y la ceniza (Galaxia Gutemberg, 2019) [5]
Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1964an, Etna Taormina Nazioarteko Poesia Saria jaso zuen.[1]
- 1965an, Ohorezko doktoretza Oxfordeko Unibertsitatearen eskutk.[1]
- 1965ean Literaturako Nobel Sarirako proposatua.
- 1966an Literaturako Nobel Sarirako proposatua.
- 1989ean, Semyon Aranovich zuzendariak fim bat eskaini zion, Личное дело Анны Ахматовой izenekoa.[6]
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e f g h i j (Ingelesez) Foundation, Poetry. (2022-07-23). «Anna Akhmatova» Poetry Foundation (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «HE LEÍDO QUE NO MUEREN LAS ALMAS» www.margenlibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) MANDELSTAM |. 2022-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) RÉQUIEM; POEMA SIN HÉROE |. 2022-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) EL CANTO Y LA CENIZA | ANTOLOGÍA POÉTICA. 2022-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Личное дело Анны Ахматовой (película 1989) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Semyon Aranovich» La Vanguardia 2022-07-06 (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).