Baiona-Donibane Garaziko trenbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Baiona-Donibane Garaziko trenbidea
Itxassou Pont Nive.JPG
Trenbideak Itsasu zeharkatzen
Kokapena  Lapurdi
 Nafarroa Beherea
Eraikuntza 1898
Luzera 52,1 km
Errailen arteko zabalera 1,435 m
Jabea RFF
Ustiatzailea SNCF

Baiona- Donibane Garazi trenbidea Donibane Garazi eta Baionako geltokiak lotzen dituen trenbidea da, osoki 1898ko abenduan inauguratua.[1] Ipar Euskal Herri barnealdean gaindi doan burdinbide nagusia da, egun erabilera txikikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko burdinbide sarea 1927an

Napoleon III.aren garaian, Pereire anaien Midiko Konpainiak Frantzia hego-mendebaldean trenbide sarea eraikitzeari ekin zion. 1879tik bigarren mailako trenbideak egiten hasi ziren. Baionatik Donibane Garazirako lanak 1883an hasi zituzten Baionako Glain eta Mousserolles arteko zelaian; 1891ko urtarrilaren 19an Baiona-Kanbo zatia zabaldu zen, 1892ko abuztuaren 20an Kanbo eta Arrosa-Ortzaize artekoa eta 1898ko abenduaren 11n Nafarroa Behereko hiriburura heldu zen.[2]

Arrosako Arrosa-Ortzaizeko geltokia eta Baigorri arteko adarra desagertu egin zen.

2010ean deselektrifikazio lanetan ibili ziren. TER Aquitaine zerbitzuak, trenbidea erabiltzen duen bakarrak hain zuzen ere, diesel erabiltzen duenez, Baiona eta Kanbo artean ibili ziren hau egiten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbideak Errobiko ibilbidea jarraitzen du pixkanaka-pixkanaka Donibane Garaziraino igo arte.

Ibilbidearen hasieran, zenbait kilometroz Bordele-Irun eta Tolosa-Baiona trenbideen ibilbidea jarraitzen duenez, errail bikoa da, Mousserollesko bidegurutzera arte hain zuzen ere.

Hona hemen bere geltokiak:

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Desport, Gilbert (1987) «La ligne Bayonne-Cambo (1883-1991)» Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne (Bayonne: Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne) 143 (Le chemin de fer à Bayonne; eta dans le Sud-Ouest): 92.
  2. Iturria: Louhossoa, Ekaina, Harrikez Herriak bilduma, 15. zkia., Donibane Lohizune, 1996. Ikus 25.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]