Edukira joan

Barakaldoko geltokia (Bilboko metroa)

Koordenatuak: 43°17′43″N 2°59′19″W / 43.295168°N 2.988504°W / 43.295168; -2.988504
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°17′43″N 2°59′19″W / 43.295168°N 2.988504°W / 43.295168; -2.988504
Barakaldo
Geltokiak Bide Onera plazaren inguruan hiru sarbide ditu.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Bagatza  Bilboko metroaren 2. linea  Ansio »
Kokapena
HelbideaAskatasuna etorbidea, 1; 48902
UdalerriaBarakaldo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaBAR
Gunea2. gunea
Irekiera2002ko apirilaren 13a
Bidaiariak3.514.159 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia  
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA3136  Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
A3144  Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo (Ugartetik)
Kbus2  Errekatxo - Lasesarre
BestelakoakTaxi  Taxi

Barakaldo Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurrazpiko geltokia da, Barakaldoko erdigunean kokatuta dagoena, Askatasuna etorbidean hain zuzen. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Geltokiak eskailera mekaniko bidezko hiru sarbide eta igogailu bidezko sarbide bat ditu, horietariko bi sarbide eta igogailua Bide Onera plazaren inguruan.

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Foruen pasealekua, 18 (Fueros irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Taxi Euskadi etorbidea, 1 (Justizia jauregia) (Avda. Euskadi irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Elkano kalea, 21 (Elkano irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Askatasun etorbidea, 2 (Fueros irteera)

Gaueko sarbideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Foruen pasealekua, 18 (Fueros irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Askatasun etorbidea, 2 (Fueros irteera)

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Fueros eta Elkano sarbideen kanoiak altzairu eta beirazko elementu bilakatzen dira, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardenak, alegia.[2] Aldiz, Avda. Euskadi sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago, eta doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[3][4]

Geltokiaren kanpoaldean Kbus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[5]

Barakaldoko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2002-2017 (milioi bidaiari)

2012tik 2. lineako adarraren geltokirik erabiliena da, Gurutzetako geltokia gaindituz, eta 2017an 3.514.159 bidaiari jaso zituen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 39 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  2. «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  4. (Gaztelaniaz) «El metro suma dos estaciones más con wifi: Basauri y Portugalete. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  5. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa