Bereterretxen khantoria
Bereterretxen khantoria[1] zubererazko balada da, Zuberoako herriak belaunaldiz belaunaldi egun arte kantatu duena. Jean Jaurgain ozaztarrak Quelques légendes poétiques du pays de Soule liburuan argitaratu zuen lehenengo aldiz.
Salaberrik Chants populaires du Pays Basque lanean dioenez, Beretxerretxe Iruriko kondearen aginduz hil zuten. Beretxerretxeren amak Marisanz de Bustanobi omen zuen izena, XV. mendeko Zuberoan oso izen arrunta; datu hori argudiotzat erabiliz, Jaurgainen arabera kantak XV. mendekoa izan behar du. Henri Gavelen iritziz, kantorearen doinua kantu gregorianoaren estilokoa denez, Berreterretxe ezin izan zuen Iruriko kondeak erail, hau 1634an bizi izan baitzen Mauleko gazteluan. Hori, egia esan, oso argudio eskasa da, garai jakin batean jasotako kantuaren melodiak ez baitu balio gertakizuna denboran kokatzeko.
1964. urtean Mikel Laboak Bereterretxen khantoriaren bertsio bat moldatu zuen. 1990an, berriz, Iñaki Mendiguren idazleak Haltzak ez du bihotzik baladaren lehen hitzak moldatu zituen Haltzak badu bihotzik bere lehen eleberriari izena emateko.
Kantorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baladak heriotza bortitz eta tragiko baten berri ematen du: beaumondarren leinuko buruzagi eta Leringo konde zen Luis Beaumontekoaren aginduz, Bereterretxe zaldun agaramontarra hil zutenekoa. Kontakizuna, beraz, ahaide nagusien arteko borroken garai odoltsuan kokatuta dago. Jaurgaineren iritzira, kanta 1434 eta 1449 artean egin zen, Leringo kondea garai hartan izan baitzen Mauleko gazteluaren menpe.
Jatorrizko Letra | Euskara Batuan |
---|---|
Haltzak ez dü bihotzik, Ez gaztanberak hezürrik. Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.
Ala zer ibar lüzia! Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.
Neskatuari eztiki: «Abil, eta so egin ezan gizonik denez ageri».
Ikusi zian bezala Hiru dozena bazabiltzala borta batetik bestila.
Jaun Kuntiari goraintzi: Ehun behi bazereitzola, beren zezena ondoti.
Traidore batek bezala: «Bereterrex, haigü bortala: ützüliren hiz berhala».
Mentüraz sekulakoa! Bizi denak oroit ükenen dü Bazko gai-erdi ondua!
Buneta erori lürrera, Buneta erori lürrera eta eskurik ezin behera.
Han haritx bati esteki, Han haritx bati esteki eta bizia zeitan idoki.
Bost mendietan behera! Bi belainez herrestan sartü da Lakarri-Büstanobila.
Ene anaie maitia, Hitzaz onik ez balinbada, ene semea joan da».
Ez otoi egin nigarrik Hire semea bizi bada, Mauliala dün joanik.
Jaun Kuntiaren bortala! «Ai, ei, eta, jauna, nun düzie ene seme galanta?»
Bereterretxez besterik? Ezpeldoi altian dün hilik; habil, eraikan bizirik...»
Ala sendimentü gabeak! Hila hain hüllan üken-eta deüsere ez zakienak!
Margarita deitzen da: Bereterretxen odoletik ahürka biltzen ari da.
Ala bukata ederra! Bereterretxen atorretarik hirur dozena ümen da. |
Haltzak ez du bihotzik, Ez gaztanberak hezurrik. Ez nuen uste esaten zutela aitoneen semeek gezurrik.
Hara ze ibar luzea! Hirutan ebaki zidan armarik gabe bihotza
Neskameari eztiki: - Zoaz, eta ikusi ea gizonik den ageri
Ikusi zuen bezala Hiru dozena bazebiltzala ate batetik bestera
Jaun Kondeari goraintzi: Ehun behi bidaliko zizkiola, bere zezena ondotik.
Traidore batek bezala: Bereterretx, etorri atera: berehala itzuliko zara.
Beharbada sekulakoa! Bizi denak oroituko du Pazko gauerdi ondokoa.
Txapela erori lurrera, Txapela erori lurrera eta eskua ezin behera luzatu
Han haritz bati eseki, Han haritz bati eseki eta bizi kendu zidaten
Bost mendietan behera! bi belaunez arrastaka sartu da Lakarri-Büstanobira
ene anaia maitea, Zurekin ondo ez baldin badago, nire semea joan da.
Ez mesedez egin negarrik Zure semea bizi bada, Maulera da joana
Jaun Kondearen atera! Ai, ei, eta, Jauna non daukazue nire seme galanta?
Bereterretxez besterik? Ezpeldoi aldean dago hilik, jaso ezazu bizirik.
Hara, sentimendu gabeak! Hila hain hurbil izan eta, deus ere ez zekitenak!
Margarita deitzen da: Bereterretxen odoletik esku bete biltzen ari da.
Hara bokata/lixiba ederra! Bereterretxeren alkandoretatik hiru dozena omen dira.
|
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Bereterretxen khantoria |