Igor Stravinski: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Wikipedia1000}} |
{{Wikipedia1000}} |
||
{{Lanean|}}<br /> |
|||
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
||
20. lerroa: | 22. lerroa: | ||
Balletak: |
Balletak: |
||
* ''[[Suzko txoria]]'' (1910) |
* ''[[Suzko txoria]]'' (1910) |
||
* |
*''[[Petruxka]] ''(1911) |
||
* |
*''[[Udaberriaren sagaratzea]]'' (1911-13)[[Fitxategi:Stravinsky Igor 1929 by F Man. Germany.jpg|thumb|279x279px]] |
||
* ''[[Pulcinella]] ''(1920) |
* ''[[Pulcinella]] ''(1920) |
||
* ''[[Ezteiak (Stravinski)|Ezteiak]]'' (1923) |
* ''[[Ezteiak (Stravinski)|Ezteiak]]'' (1923) |
22:39, 7 apirila 2020ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Igor Fiodorovitx Stravinski[1] —errusieraz: Игорь Фёдорович Стравинский— (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1882ko ekainaren 17a – New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko apirilaren 6a) musikagilea, piano-jotzailea eta orkestra zuzendaria izan zen. Errusiaz gain, Suitza, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak izan zituen bizileku. Herritartasunez errusiar jaioa, frantses eta estatubatuar herritartasunak hartu zituen gerora.
Bizitza
Bederatzi urte zituela hasi zen pianoa ikasten. 1903-1906. urteetan Rimski-Korsakov musikagilearekin aritu zen ikasten. 1908an Ballets Russes (Errusiar Balletak) taldearen enpresaburu eta zuzentzaile Sergei Diagilev ezagutu zuen. Hark eskatuta L'Oiseau de feu («Suzko txoria», 1910) balleta idatzi zuen, Parisen aurkeztu zena arrakasta handiarekin. Handik aurrera, ospe handiko lanak idazten hasi zen, Le sacre du printemps («Udaberriaren sagaratzea», 1913), bereziki, XX. mendeko musikaren giltzarrietako bat izan dena.
Italian, Alemanian eta Errusian barrena ibili zen Diaghilevekin. Lehen Mundu Gerran Suitzan bizi izan zen, 1920-1939. urteetan Parisen, eta azkenik, 1939. urtetik aurrera, Estatu Batuetan, Hollywooden batez ere.
Stravinskik estilo eta teknika ugari landu zituen bere musikan: errusiar artean eta kulturan oinarritutako musika, doinu, lerro eta erritmo errepikatuak eta musika tresnen moldaketa guztiz berria, jazzaren elementuak, neoklasizismoa, disonantzia eta serieko musika.
Lanak
Operak:
- Erresinula (1909-14)
- Mavra (1922)
- Oedipus Rex (1927)
- The Rakes´s Progress (1953)
Balletak:
- Suzko txoria (1910)
- Petruxka (1911)
- Udaberriaren sagaratzea (1911-13)
- Pulcinella (1920)
- Ezteiak (1923)
Musika tresnetarako:
- Ragtime (1918), 11 musika tresnentzat
- Salmuen sinfonia (1930) koru eta orkestrarako
- Biolin eta orkestrarako kontzertua (1931)
- Ebony Concert (1945), jazz bandarako
- Hileta eresia J.F. Kennedyrentzat (1964)
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igor Stravinski |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia: 156. araua: Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.