Benito Ansola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josi (eztabaida | ekarpenak)
t zuzenketa txikia
Josi (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Filmografia: irudiaren tamaina egokitu
39. lerroa: 39. lerroa:


== Filmografia ==
== Filmografia ==
[[Fitxategi:Benito Ansola 2019an.png|alt=Benito Ansola Mikel Zarateren dokumentalean grabatuta|thumb|Benito 2019an elkarrizketatua]]
[[Fitxategi:Benito Ansola 2019an.png|alt=Benito Ansola Mikel Zarateren dokumentalean grabatuta|thumb|Benito 2019an elkarrizketatua|349x349px]]
Ansolak hainbat film labur zuzendu ditu, besteak beste honako hauek:
Ansolak hainbat film labur zuzendu ditu, besteak beste honako hauek:



20:20, 18 apirila 2021ko berrikusketa

Benito Ansola

Bizitza
JaiotzaLekeitio1928ko abuztuaren 13a (95 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
latina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra

Benito Ansola Erkiaga (Lekeitio, Bizkaia, 1928ko abuztuaren 13a) apaiza eta zinemazalea da.

Biografia

Benito Ansola Erkiaga [1], askok On Benito bezala ezagutzen dutena, Lekeitioko Atxabal kalian jaio zen 1928ko abuztuaren 13an, Alfred Hitchcock zinegile handia jaio zen egun berean; zortzi neba-arreben famili batean. Bere umezaroa jaioterrian pasatu ondoren, Gerra Zibilaren ondorioz, Bilbora joan behar izan zuten, 1937ko udaberrian, aldean jarrita zeukatenarekin: barku bat hartu eta Bizkaiko hiriburura jo zuten babes bila.[2]

Bilboko bizimodua eta zinezaletasuna

Arestian aipatutako liburuan, Miren Agur Meabe idazleari adierazi zion bezala, "Bilbon etxerik etxe ibili ginan. Ez dakit itxasontzitik non lurreratu ginan baina esnatu eta Ideal Zinema ikusi neban". Eta hiri horretan zeuden zinema tokiak txundituta utzi zuten Benito gaztea.

Francoren tropak sartu ondoren, aita kartzelan sartu zuten; eta semea janaria eramatera zihoala, Salon Vizcaya, Ideal Cinema, Coliseo Albia, Campos Eliseos... ikusten zituen; eta berauetan ematen zituzten pelikulen kartelak ere. Bere gaztaroan sarri bisitatu zituen zinema horiek eta Olimpia, Gran Via, Cinema Trueba, Gayarre, Buenos Aires, Actualidades... Benitoren ustez bere "zinezaletasuna, hortxe hasi zen".

Ikasketak

Hamairu urtekin Bergarako seminariora joan zen: etxean euskaraz bakarrik eginda, gaztelania oraindik ongi menperatu gabe.

Handik Gasteizera joan zen ikasketak jarraitzera, 3 urte Filosofia, 5 urte Humanidades eta 4 urte Teologia; baita latina ere ikasi zuen.

Apaiza

1953an Bilboko Santiago katedralean apaiz ordenatu zen, 24 urte zituelarik; biharramonean, San Pedro egunez, bere lehen meza eman zuen San Anton elizan, Casimiro Morcillo apezpikua zenean.

Bere lehen destinoa Lea-Artibai eskualdean izan zen Etxebarriako parrokian. Urte t'erdi pasa ondoren Markina-Xemeingo auzo batera destinatu zuten: Barinagara hain zuzen ere. Hantxe ezagutu zuen Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza, bere bizitzan eragina izango zuena.[3]

Barinagan zegoela Markinako Eskola Laboralean klaseak ematen hasi zen, eta estatu osoan lehen aldiz, zinema klaseak ematen hasi zen; baita zineklub saioak ere egiten zituzten, herrian bertan: aintzindaria izan zela esan daiteke.

Irakasle zegoen artean, urte batez Madrilera joan zen psikopedagogia ikastera.

Jaioterrira itzulita

1977an Lekeitiora destinatu zuten, bertoko parrokoa izanez 24 urtez. Bere ama Sebastianak esaten zuenez "ikurrina kendu zanian joan eta ikurrina ipini danian bueltatu".

Zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bultzatu zuen bere herrian, lagun batzuekin batera; 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin: 30 urtez egin zuten antolaketa lan hori, udalaren eskuetan utzi arte.

2017an Euskal Zinema eta Bideo Bilerak 40 urte bete zituen. [4]

Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu.

2005ean, Amalur saria eman zioten Donostiako Zinemaldian.

2010ean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola izena jarri die euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu dituen bekei.

Filmografia

Benito Ansola Mikel Zarateren dokumentalean grabatuta
Benito 2019an elkarrizketatua

Ansolak hainbat film labur zuzendu ditu, besteak beste honako hauek:

  • Medexa-Lekeitioko goitiberak (1978) 15' [5]
  • Beranduegi (1979)
  • Asarre eguna (1980)
  • Kaskiñak eta kaskidunak (1982) 13' [6]
  • XV. mendeko eretaula (dokumentala), (1983)
  • Uste bako historioa (1984) [7]
  • Sorgin etxea (1985) [8]
  • Itsas ontzigintza (dokumentala) (1986) 20' [9]
  • Indar Komandoa (1986) 25' [10]
  • Bakardadea (1987)
  • Ostirala 13 (1990)
  • Biak bat (1994)
  • Biak bat II (1995)
  • Bakearen guda (1999) 27' [11]

Gainera, paper txiki bat ere izan zien Imanol Uribe zuzendariaren Mikelen heriotza film luzean, 1983an Lekeition grabatu zena.

Zinebi 62an estreinatu zen Mikel Zarate idazleari buruzko dokumentalean ere, Bihotz Zabaleko Ameslaria izenburu zuena, Ansolak parte hartu zuen informante bezala, adierazpen esanguratsuak egiten.

Erreferentziak

  1. Abizena Ansola idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Antsola onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Euskal zinema bideo bilera. 40 urte zinea eta euskara bultzatzen» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  3. Benito Ansola, zinea eta erlijioa uztartuz. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  4. Goñi, Maialen. (2017-10-04). «40. Euskal Zine Bilera jaialdia aurkeztu dute» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  5. Mendexa-Lekeitio 1978 Goitiberak. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  6. Kaskiñak eta Kaskindunak. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  7. Hustebako historia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  8. sorgin etxea. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  9. Itxas-ontzigintza. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  10. Indar komandoa. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  11. Bakearen Guda. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).